Iruzkina

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,72 KB

ESPAINIAKO INDUSTRIA EREMUEN ETA INDUSTRIA GARAPEN ARDATZ POTENTZIEN MAPAREN IRUZKINA

Gaur egun Espainiako industria kokapenak lurralde desoreka handiak ditu.Zergatia: industria sektoreak sektore dinamikoetan ezartzen dira.Biztanleriaren banaketa;aberastasuna;azpiegitura;ekipamenduen eta zerbitzuen hornikuntza; eta pisu politikoak gutxien industrializatuta dauden eskualdeetan eragin txarra izan dute. Industria kokapenari esker dinamismo ezberdineko inguru industrializatuak bereiz daitezke.1-Industria inguru garatuak Madrileko eta Bartzelonako.Hauek Espainiako industriaren zentro nagusiak dira.Industria sektore handiak birmoldatu egin dira,goi-teknologiako sektoreak eta enpresa multinazionalak egoitzak ezarri dituztelako. Horren guztien eraginez, industria tertziarizatu egin da.2- Hainbat mota bereizten dira: Metropolia – koroek, hiri periferian, 2 mota bereizten ditu:1-industria tradizionalak dira,hauek metropolitik kanpo kokatuak daude. 2-industria berritzaileak erakartzen dituzte eta parke teknologikoetan ezartzen dira.Hiri-inguruko zerrendak, hiri espazioan eta landa espazioaren trantsizio-aldean, oso erakargarriak dirahurbileko hirietako industria berriak ezartzeko.Industria-garapeneko ardatzak komunikabide nagusietan kokatzen dira. Nazioan; Ebroren haranekoa eta Mediterraneokoa dira (Gerona-Cartagena). Eskualde-mailan; Madril eta barruko ardatzetan.Landa-inguruetan ere industriak ezarri dira.Lantegi txiki eta gutxi kapitalizatuak dira3-Gainbeheran dauden industria-inguru daude. Bizkaiko golkoa eta leku zehatz batzuetan ezartzen dira.Gainbeheraren arrazoia industriak sektore helduetan duen espezializazioa da, frabrika handiak dira nagus eta ETEek menpekotasun handia dute eta askotan birmoldaketa gogorra jasaten dute.Lan gatazka ugari, ingurumen-narridura handia da, industria oso kutsagarria direlako.Hiriak modu desantolatuan hazi dira.Ondorioak, desindustrializazioa da, gainbehera demografikoa emigrazioaren eraginez eta beste industri-inguru batzuekin lehiakortasuna galtze aizan dira.Hala ere, inguru batzuetan, industria-supertzea gertatu da.Industrializazio urriko inguruetan berriz, industria-ezarpen handi eta bakartu batzuk daude, eta industri txikiak, tradizionalak eta sakabanatuak dira nagusi:4-Alde batetik, Industrializazio induzituko inguruak Aragoin, Gaztelan eta Leonen eta Andaluzian daude. Industri horietan, inbertsio ekoizpena eta enplegua bildu ziren,horren eraginez, lurralde desorekak sortu ziren. Hori, Zaragozan, Valladolid eta Burgosen, eta Sevilla-Cadiz-Huelva triangeluan gertatu zen. Bertan, industria tradizionalak.Bestetik, Industrializazio urriko inguruak Gaztela-Mantxa, Extremadura, Balearrak eta Kanariak dira. sektore tradizionalak dira nagusi, enpresa ertain eta txikietan.