Lehen Mundu Gerra: Arrazoiak, Gertaerak eta Ondorioak
1. 1914-1929 bitarteko gatazkak eta aldaketak
Lehen Mundu Gerran (1914-1918) jende asko hil zen eta galera ekonomiko handiak gertatu ziren. 1917ko Errusiako Iraultzak eredu kapitalistaren aurkako langileen mugimendua bultzatu zuen. 1929ko Krisi Ekonomikoak langabezia eta gizarte ezinegona areagotu zituen. Herrialde batzuetan, erregimen politiko totalitarioak agintea eskuratu zuten, eta horrek Bigarren Mundu Gerra ekarri zuen.
2. Lehen Mundu Gerraren arrazoiak
- Lurralde gatazkak: Frantziak Alsazia eta Lorena Alemaniari kendu nahi zizkion; Errusiak eta Austria-Hungariak Balkanetan hedatu nahi zuten. Italiak Itsaso Adriatikoan kokatutako Istria eta Trento eskatu zizkion Austria-Hungariari.
- Gatazka nazionalistak.
- Lehia ekonomikoak: Alemaniaren industria-hazkundeak Frantziako ekonomia mehatxatzen zuen.
- Armamentuaren lasterketa: "Bake armatua" deitu zitzaion.
3. Aliantza militarrak
Bi aliantza militar nagusi sortu ziren:
- Aliantza Hirukoitza: Alemania, Austria-Hungaria eta Italia.
- Entente Hirukoitza: Frantzia, Errusia eta Britainia Handia.
4. "Bake armatua"
Armamentuaren lasterketak gatazka eztanda egiteko arriskua areagotu zuen.
5. Fernandoren erailketa
Fernandoren erailketaren ondoren, herrialdeen arteko aliantza-sistemak abian jarri ziren.
6. Gerrako herrialdeak
Gerrako herrialdeak bi bandotan taldekatu ziren:
- Erdiko Inperioak: Alemania eta Austria-Hungaria. Italia, hasieran Aliantza Hirukoitzaren parte izan zen, baina gero aliatuen alde egin zuen.
- Aliatuak edo Ententea: Frantzia, Errusia, Britainia Handia eta Serbia. Estatu Batuak geroago sartu ziren.
7. Lehen Mundu Gerraren ezaugarriak
- Lurralde-hedapen handia.
- Arma berriak: Metrailadoreak, su-jaurtigailuak, gas toxikoak, minak, urpekariak, hegazkinak.
- Defentsa-sistema berriak: Lubakiak.
- Borroka modalitate berriak: Borroka psikologikoa.
- Aldaketa ekonomikoak eta sozialak: Gerrako materialen ekoizpena oinarri izan zen. Emakumeak lanaren munduan sartu ziren.
8. Borroka psikologikoa
Borroka modalitate berri bat.
9. Gerraren iraupena
Lau urte baino gehiago iraun zuen (1914-1918).
10. Gerra Handia
Laburra izango zela pentsatu arren, lau urte baino gehiago iraun zuen.
11. Gerraren etapaka
- Mugimenduen Gerra: Alemania Frantziaren aurrean garaipen azkarra lortzen saiatu zen, baina porrot egin zuen.
- Posizioen gerra.
- 1917ko aldaketak: Errusiak gerra utzi zuen, iraultza boltxebikearen ondorioz. Alemaniak armada osoa Frantziaren aurka erabili zuen. Estatu Batuak borrokan sartu ziren, urpekari aleman batek Lusitania transatlantikoa hondoratu zuenean.
- Gerraren amaiera: Aliatuen erasoaldien ondorioz, Erdiko Inperioak errenditu egin ziren. Alemaniak armistizioa sinatu zuen eta Gilen II.a enperadoreak abdikatu zuen, errepublika aldarrikatu zen.
12. Lubakiak
Lubakiak lurrean egindako zuloak ziren, metrailadoreek eta alambre-hesiek babestuta. Horietatik higatze-erasoak egin ziren, Verdunekoa eta Sommekoa.
13. Estatu Batuen sarrera
Urpekari aleman batek Lusitania transatlantikoa hondoratu zuelako.
14. Pariseko bake konferentzia
Europako mapa berria diseinatu zen eta Nazioen Elkartea sortu zen bakea bermatzeko. Gerran irabazi zuten potentziek hartu zuten parte.
euskera con un tamaño de 3,7 KB