Frankismoa eta Euskal Herria: Diktadura eta Erresistentzia
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 4,18 KB
Frankismoaren ezarpena Espainian
Espainia 600.000 hildako utzi zituen Gerra Zibiletik atera berria zen. 36 urte iraungo zituen erregimen politiko diktatoriala ezarri zen, eta horregatik milaka pertsona erbesteratu behar izan zuten. Hiri eta herri osoak bonbardatuak gelditu ziren, azpiegiturak egoera negargarrian gelditu ziren eta zor handia utzi zien Alemaniari eta Italiari. Prezioek gora egin zuten, produktuen gabezia zela eta; errazionamendua ezarri zen eta horren atzean merkatu beltza (estraperloa). Izugarrizko errepresioa jasan zen toki guztietan, eta bereziki Nafarroako toki batzuetan eta Euskal Herriko hainbat tokitan (Bizkaian eta Gipuzkoan batez ere).
Beraz, Franco jeneralak diktadura ezarri zuen, lehen esan bezala. Lehen agintaria izan zen, gainera, hainbeste aginte edo boterearekin (armada, alderdi bakarraren burua, estatuburua, gobernuburua). Aldaketa ekonomiko sakonak egin zituen, baita gizartean eta kulturan ere. Faxismoa, Falange Española y Tradicionalista de las JONS alderdi bakarra utzi zuen; titulu berezia hartu zuen (El Caudillo). Azkenean, eredu faxista ez zen nagusitu, armadak gobernu diktatorialak baino indar handiagoa zuelako (Alemanian edota Italian gertatu ez zena; gainera, Hitlerrek zein Mussolinik nortasuna zuten, eta Francok, ordea, ez).
Antikomunismoa nagusitu zen Espainian; izan ere, asko poztu zen Franco Hitlerrek Sobietar Batasuna inbaditu zuenean. Katolizismoa ezarri zuen; gainera, eliza hasieratik jarri zen Gurutzada Santu honen alde. Elizak garai honetan edozein erakundek nahi lukeen guztia izan zuen. Ondorioz, Nazionalkatolizismo ideologia sortu zen.
Euskal Herria Frankismopean
Euskal Herriak gogor jasan zuen errepresioa 36 urteetan zehar. Euskal gizartea erregimenaren aldekoen eta aurkakoen artean banatu zen, eta oso urte gogorrak jasan zituzten ekonomikoki. Aurka zeudenek izugarrizko errepresioa jasan zuten. Errepublikan sortutako erakunde guztiak desegin ziren: 1936ko Autonomia Estatutua, kontzertu ekonomikoak Bizkaian eta Gipuzkoan kendu, eta Eusko Jaurlaritzak erbestean jarraitu zuen.
Erbestean zegoela, AEBekin harreman diplomatikoak landu zituen Bigarren Mundu Gerra ostean, Espainia aska zezaten. 1945ean Baionako Ituna sinatu zen; erbesteratuek errepublika eta autonomia berrezartzeko konpromisoa hartu zuten.
Oposizioa Frankismoari
Kanpo Oposizioa (Erbestean)
Erregimena egonkortu zenean, oposizioa sortu zen. Kanpo oposizioak ekintza batzuk prestatu zituen (erregimenaren nazioarteko isolamendua ikusita): 1947ko erreferendumari boikota egin zioten (Ondorengotza Legea) eta 1947an zein 1951n langile grebak antolatu zituzten. Gero, 1953-1955 bitartean, AEBen laguntzaz Francoren nazioarteko egoera hobetu zen, eta Gerra Hotzaren testuinguruan aliatuen "lagun" bihurtu zen. Kanpo oposizioak bere indarra galdu zuen ondorioz.
Barne Oposizioa
1950-1960 bitartean, barne oposizioa sortu zen eta bere kabuz hasi zen antolatzen. Alde batetik, langile oposizioa zegoen: langileek sindikatu ofizialak erabili beharrean, infiltratu eta bertatik eragin zioten erregimenari; gainera, Euskal kooperatibismoa bultzatu zen, euskal elizak honetan lagundu zuen elkarte katolikoak sortuz.
Beste aldetik, unibertsitateko ikasleak zeuden: EAJtik aldendu eta EKIN taldea osatu zuten (1952) Euskara eta Independentziaren alde; ondoren, EKIN autodesegin zen eta ETAn bilakatu zen 1959an. 1968an ETAk nazionalismoa eta marxismoa konbinatu zituen, eta garai hartako beste talde marxista asko bezala atentatuak burutzen hasi ziren.
Ekonomia eta Kultura Frankismopean
Euskal Ekonomia
Euskal ekonomiak ere aldaketak jasan zituen frankismo garaian. Frankismoaren neurriek mesede handia egin zioten Bizkaia eta Gipuzkoako industriari, baina autarkia garaian erregai eta lehengai falta izan ziren oztopo.
Euskal Kultura
Bestalde, euskal kultura zapaldua izan zen frankismo garaian. Kultura ofizial frankista ezartzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu; horren ondorioz, euskal kultura berpiztu zen. Arte alorrean, Arantzazuko Eskola sortu zen.