Seiurteko Demokratikoa (1868-1874): Iraultza, Errepublika eta Gerrak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,54 KB

Seiurteko Demokratikoa (1868-1874)

1. 1868ko Iraultza

Iraultzaren kausak:

  • Kausa politikoak: Moderantismoaren gainbehera, ustelkeria, autoritarismoa eta neurri errepresiboak (1863-1868). 1866an Ostendeko Ituna sinatu zen, Isabel II.aren erregimenarekin amaitzeko eta errepublika liberal demokratikoa ezartzeko.
  • Kausa ekonomikoak: 1867-1868an krisi ekonomikoa gertatu zen (industria krisia, uzta txarrak, prezioen igoera...). Herritarrak gobernuaren aurka azaldu ziren. Isabel II.aren eta moderatuen oposizioa gero eta handiagoa zen.

Iraultzaren piztea:

"La Gloriosa" izeneko altxamendu militarra Cadizen hasi zen, eta hiri eta nekazal eremuetako altxamendu herrikoiak batu zitzaizkion. Ondorioz, Isabel II.ak Espainiatik alde egin zuen. Bi botere sortu ziren: Gobernua eta batzar iraultzailea. 1868tik aurrera Seiurteko Demokratikoaren azken etapa hasi zen.

2. 1869ko Gorteak eta Serranoren Erregeordetza (1869-1871)

Progresistek (Prim eta Serrano) gobernua osatu eta hainbat neurri aurrerakoi hartu zituzten: prentsa eta erlijio askatasuna, gizonezkoen sufragio unibertsala. Monarkia edo errepublika aukeratzeko zalantza zegoen, eta hauteskundeak egin ondoren, 1869ko gorteak eratu ziren. Gorte hauek 1869ko konstituzioa onartu zuten:

  • Nazio subiranotasuna eta botere banaketa.
  • Bi ganbaratako gorteak, botere handiarekin.
  • Gizonezkoen sufragio unibertsala, Senatuan izan ezik.
  • Eskubide aitorpen zabala.

Serrano erregeorde izendatu zuten, eta Prim gobernuburu. Helburua errege bat bilatzea zen, eta 1870ean Amadeo I.a Savoiakoa izendatu zuten.

3. Amadeo I.a Savoiakoaren Monarkia (1871-1873)

Prim erail zuten. Ondorioz, progresistak eta demokratak banatu ziren, baita unionistak ere. Langileen mobilizazioak gertatu ziren, eta anarkismoa indartu zen. Kubako gerraren testuinguruan, autonomia gehiago eskatzen zuten, eta esklabotza abolitzea; lur-jabeek, ordea, ez zuten hori nahi. 1872an, Bigarren Gerra Karlista hasi zen, Euskal Probintzietan batez ere. Erlijioa, foruak eta monarkia defendatzen zituzten, eta Karlos VII.a izan zuten gobernuburu.

Oposizio handiak sortu ziren: Eliza, finantza eta industria burgesia... 1873an Amadeo I.ak abdikatu egin zuen.

4. Espainiako Lehen Errepublika (1873-1874)

Botere hutsunea betetzeko, monarkikoek eta errepublikazaleek Lehen Errepublika ezarri zuten, baina babes gutxi izan zuen:

  • Errepublika unionista izatea erabaki zen, eta horrek oposizioa ekarri zuen.
  • 1869ko konstituzioa berrezarri zen.

Tentsio eta arazoak sortu ziren:

  • Errepublikazaleek estatu federala osatu nahi zuten, matxinadaren bidez.
  • Herriak lurraren banaketa eta kontsumoen beherapena eskatzen zituen.
  • Progresista erradikalen eta errepublika federalen arteko liskarrak egon ziren.

Errepublika federala:

1873an errepublika federala onartu zen, eta Pi i Margall presidente bihurtu zen. 1873ko konstituzio proiektua jarri zen martxan. Bertan, erlijioa ez diruz laguntzea, ezkontza zibila eta egitura federala proposatzen ziren.

  1. 1873an mugimendu kantonalista gertatu zen. Errepublika federal erradikalenek bultzatu zuten, errepublika sozialagoa lortzeko, eta Mediterraneo inguruan izan zituen jarraitzaileak. Gobernuak eskuinerako bira eman zuen, eta Salmeronek ordezkatu zuen Pi i Margall. Ondoren, Castelar jarri zen.
  2. Bigarren Gerra Karlista.
  3. Kubako gerraren jarraipena.