Animalien Sailkapena: Eumetazoo Triblastikoak eta Ornodunak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 5,42 KB
Aldebiko Simetriadun Eumetazoo Triblastikoak
Azelomatuak
Platelmintoen Filuma
Gorputz zapala dute, digestio-aparatua eta zenbait organo. Batzuek bizitza askea dute (planariak, esaterako).
Pseudozelomatuak
Nematodoen Filuma
Gorputz luze eta zilindrikoa dute. Batzuk bizitza askekoak dira eta beste batzuk barne-bizkarroiak.
Zelomatuak
Moluskuen Filuma
Gorputz biguna dute, burua zentzumen-hartzaileekin eta ahoarekin, lekualdatzeko oin muskularra eta errai-masa. Batzuek kareharrizko maskorra jariatzen duen bildukin mamitsua dute, mantua. Ia guztiak urtarrak dira, baina lehortar batzuk ere badaude.
Klase garrantzitsuak:
- Gasteropodoak: Maskor txikia dute; adibidez, barraskiloak eta bareak.
- Bibalkoak: Bi piezako maskorra dute; adibidez, txirlak eta muskuiluak.
- Zefalopodoak: Maskorrik gabekoak edo barneko maskordunak; adibidez, olagarroak eta txipiroiak.
Anelidoen Filuma
Antolaketarik konplexueneko harrak dira. Gorputza metamerikoa dute, eraztunetan banatua. Segmentazio hori ez da azalekoa bakarrik, barneko antolaketa ere itxuratzen du. Eraztun bakoitzean, errepikatutako hainbat barne-organo dituzte. Uretan eta lehorreko inguru hezeetan bizi dira, eta batzuk parasitoak dira.
3 klase:
- Poliketoak: Eraztunen alboetako luzakinak dituzte; adibidez, nereisak.
- Oligoketoak: Keta gutxi dituzte; adibidez, lur-zizarea.
- Hirudineoak: Ez dute ketarik, gorputza finkatzeko bi bentosa dituzte; adibidez, izainak.
Artropodoen Filuma
Arrakasta biologikorik handieneko taldea da. Gorputz segmentatua dute, metamerikoa. Metamero guztiak ez dira berdinak, 3 ataletan banatuta daude: burua, toraxa eta abdomena. Talde batzuek lehenengo bi atalak bat eginda dituzte, zefalotoraxa osatuz. Hainbat funtzio betetzeko (lokomozioa, elikadura, etab.) luzakin giltzatuak dituzte. Animaliok kitinazko exoeskeleto zurrun edo malguagoak dituzte. Krustazioetan, exoeskeleto horretan, zurruntasuna areagotzen duten kaltzio-gatzak jalkitzen dira. Harraparietatik babesten dira eta ura galtzea ekiditen dute. Exoeskeletoa galdu egiten dute muda prozesuaren bidez.
2 talde:
- Kelizeratuak: Bi klase: Merostomatuak (adibidez, limuluak) eta Araknidoak (kelizero pare bat, pedipalpo pare bat eta zeta jariatzen duten guruinak dituzte).
- Mandibulatuak: Miriapodoen klasea, Krustazeoena (zefalotoraxa eta abdomena, bi antena pare, bost hanka pare eta begi txortendunak dituzte) eta Intsektuena (burua, toraxa eta abdomena bereizten dira, antena pare bat, bi begi konposatu eta ozeloak, 3 hanka pare eta hego pare bat edo bi dituzte).
Ekinodermatuen Filuma
Epidermisaren azpian, arantzak dituzten kare-plakez osatutako barne-eskeletoa edo endoeskeletoa dute. Gorputza ez dago segmentatuta, eta burua ez da bereizten. Helduek simetria erradiala hartzen dute, bigarren mailako ezaugarri gisa, larbak aldebikoak baitira. Filum honen berezitasuna sistema anbulakrala da: ura presio handiz dabil hodion barruan, itsas animalia sesil batzuk eta oso astiro mugitzen diren beste batzuk mugiaraziz.
Kordatuen Filuma
Organismo guztiek eusteko kartilagozko eskeleto-ardatza dute. Kasu batzuetan, bizkarrezurrak ordezten du notokorda helduaroan. Nerbio-kordoi tubular barnehutsa eta likidoz betea dute, notokordaren gainetik. Aurreko muturra zabaldu egiten da, entzefaloa eratuz. Zakatz-arrailak dituzte faringearen paretan. Urtarrek bizitza osoan dituzte; lehorreko animaliek, aldiz, enbrioi-aldian baino ez. Horrez gain, isatsa izaten dute uzkiaren atzean eta bihotza posizio bentralean.
Hiru subfilum:
- Urokordatuak
- Zefalokordatuak
- Ornodunak
Ornodunak
Talderik eboluzionatuena da. Hiru atal dituzte: burua, enborra eta buztana. Hankak dituzte lekualdatzeko. Barne-eskeletoa ere badute. Zefalizazio nabarmena dute. Ornodun batzuk ektotermoak dira, eta beste batzuk endotermoak.
Agnatuen Superklasea
Urtarrak dira, ez dute barailarik eta eskeletoa kartilagozkoa da. Ziklostomatuen klasea: lanproiak.
Gnatostomatuen Superklasea
Barailak dituzte.
- Kondriktieak: Marrazoak eta arrainak. Ezkataz estalitako larruazala dute, kartilagozko eskeletoa eta aho bentrala. Itsasoan bizi dira guztiak.
- Osteiktieak: Arrain hezurdunak dira (sardinak, esaterako). Hezurrezko eskeletoa eta zakatz-arrail operkuludunak dituzte, batzuek gas-puxika ere badute.
- Anfibioak: Lehorrean bizi izan ziren lehenengo ornodunak dira. Ezkatarik gabeko larruazal soila dute. Anuroak (igelak eta apoak) eta Urodeloak (arrabioak eta uhandreak).
- Narrastiak: Ezkataz estalita dago larruazala. Saurioak, Ofidioak, Kelonioak eta Krokodilioak.
- Hegaztiak: Hegan egiteko moldatuta daude, aurreko gorputz-adarrak hego bihurtuta. Forma aerodinamikoa, hezur barnehutsak, lumaz estalitako gorputza, aire-zakuak eta bular-muskulu garatuak dituzte. Arrautzak erruten dituzte. Adibidez, ostrukak eta pinguinoak.
- Ugaztunak: Ugatz-guruinek ekoitzitako esneaz elikatzen dituzte kumeak. Ilez estalita dute larruazala, arnasketa eraginkorragoa duen diafragma eta hobeto mugitzeko bi gorputz-adar pare dituzte. Gehienak bibiparoak dira.