Elikadura Harremanak eta Ekosistemaren Dinamika
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 8,53 KB
Elikadura-Harremanak eta Ekosistemaren Oinarriak
Izaki bizidunek ingurumenarekin dituzten harremanak materia eta energia lortzera bideratuta daude. Harreman hauei elikadura-harremanak edo harreman trofikoak deitzen zaie.
Ekoizleak, Kontsumitzaileak eta Deskonposatzaileak
Organismoek era askotan lortzen dituzte materia eta energia ingurunetik.
Ekoizleak
Organismo autotrofoak dira, hala nola landareak, algak eta bakterio fotosintetikoak. Beren materia organikoa sortzen dute materia ez-organikotik (karbono dioxidoa, ura eta gatz mineralak), argi-energia erabiliz.
Kontsumitzaileak
Organismo heterotrofoak dira, materia organiko biziz elikatzen direnak.
- Belarjaleak: Lehen mailako kontsumitzaileak, landarez elikatzen direnak.
- Haragijaleak: Bigarren mailako kontsumitzaileak, animalia belarjalez elikatzen direnak. Hirugarren eta laugarren mailakoak ere badaude.
Deskonposatzaileak
Organismo heterotrofoak dira, detrituz (izaki bizidunen edo gorotzen hondakinak) elikatzen direnak. Konposatu ez-organiko bihurtzen dituzte detritu horiek. Onddoak eta bakterioak dira adibide nagusiak. Animalia detritujaleak ere badaude, zizareak eta bareak kasu. Nahiz eta detritu guztia materia organiko bihurtu ez, deskonposatzaileen jarduerarako prestatzen dute.
Elika-Kateak eta Elika-Sareak
Ekosistema bateko organismoak kateatuta daude. Komunitate baten barruan nork nor jaten duen adierazteko, elika-kateak edo kate trofikoak erabiltzen dira. Geziak erabiltzen dira kate horiek adierazteko. Kate guztiek maila trofiko deritzen urratsak dituzte. Ekoizleak lehen maila trofikoan daude, eta kontsumitzaileak bigarren mailatik aurrera.
Elika-Sareak
Ekosistema bateko harremanak ez dira elika-kate bakar bat aztertuta diruditen bezain sinpleak. Animalia belarjale bat hainbat iturriz elikatzen da, eta hainbat haragijaleren elikagaia izan daiteke. Horrela, loturak sortzen dira hainbat kateren artean, eta sare baten itxura hartzen du, elika-sarea.
Energia-Transferentzia Elika-Kate Batean
Organismo fotosintetikoek eguzkiaren argi-energiaren zati bat hartzen dute. Fotosintesia egiteko eta energia ugari duten konposatu ez-organikoetatik konposatu organikoak sortzeko erabiltzen dute energia hori. Horrela, argi-energia energia kimiko bilakatzen da eta organismo ekoizleen material organikoan gordetzen da.
Maila batetik bestera
- Zati bat arnasketan degradatzen dute: Arnasketan materia organikoa degradatzean askatutako energia organismoak funtzionatzeko erabiltzen da.
- Beste zati bat hondakinek osatzen dute: Hiltzen diren organoak dira, hostoak eta adar zaharrak, esaterako. Hondakin horiek deskonposatzaileen mailara doaz zuzenean.
- Gainerakoa organoetan metatzen da: Hostoak, sustraiak, fruituak... Materia organiko hori hurrengo maila trofikoko animaliek (belarjaleek) kontsumitu dezakete. Belarjaleek ezin dute ekoizleetan dagoen materia organiko guztia kontsumitu. Materia organiko hori zuzenean deskonposatzaileetara joango da. Amaieran, ekoizleek metatutako materia organikoaren zati bat besterik ez da bilakatzen belarjaleen materia.
Materiaren eta Energiaren Fluxua Ekosisteman
Materia modu ziklikoan dabil ekosisteman: inguruneko konposatu ez-organikoak materia organiko bilakatzen dira fotosintesiaren bidez; baina, azkenean, berriz itzultzen dira ingurunera eta ekoizleek berriz erabili ditzakete. Landareek gorde eta materia organiko bihurtzen dute eguzki-energia. Prozesuaren amaieran, energia hori bero eran igarotzen da ingurunera, eta izaki bizidunek ezin izango dute berriz erabili.
Nola Neurtzen da Energia Ekosisteman?
Maila trofikoa edo ekosistema oso bat zenbat materia organikoz osatuta dagoen adierazten duen terminoa biomasa da. Biomasak azalera edo bolumen-unitate batean zenbat materia organiko lehor dagoen neurtzen du, gramotan, kilogramotan eta tonatan. Biomasan energia metatzen da.
Ziklo Biogeokimikoak
Materia bizia osatzen duten elementu kimikoak biosferan zehar dabiltza. Elementuak ingurune bizigabean sortzen dira eta izaki bizidunen bidez mugitzen dira. Azkenik, ingurunera itzultzen dira, ziklo biogeokimikoak osatuz.
Karbonoaren Zikloa
Karbonoa materia biziko elementurik garrantzitsuena da. Ingurune ez-organikoetan, karbonoa ugari samarra da. Kareharrietan dago, eta karbono dioxido eran, bai atmosferan sakabanatuta eta uretan disolbatuta ere.
Karbonoak naturan egiten duen ibilbidea:
- Landareek, algek eta bakterio batzuek, fotosintesiaren bidez, karbono dioxidoa hartzen dute eta konposatu organiko bihurtuz eraldatzen.
- Karbono organiko hori maila trofiko guztietan barrena ibiltzen da, elikadurari esker.
- Karbonoaren zati handi bat ingurunera itzultzen da karbono dioxido eran, izaki bizidun guztien, ekoizleen, kontsumitzaileen eta deskonposatzaileen arnasketaren bidez.
- Gelditzen diren organismoen hondakinak sedimentuek lurperatzen dituzte, ikatz edo petrolio bihurtuz eraldatzen dira, prozesu motel baten ondoren.
- Atmosferako karbono dioxidoa landare-materialen errekuntzaren eta sumendien erupzioen ondorioz aberasten da.
- Itsasoko animaliek karbono zati txikia izan, uretan disolbatuta dagoen karbonoaren zati bat erabiltzen dute oskolak eraikitzeko.
Populazioaren Tamainaren Aldaketak
Populazioen hazkundearen aldeko faktore nagusia potentzial biotikoa da, baldintza onenetan espezie bakoitzak sor dezakeen ondorengo kopurua. Populazioen hazkundearen aldeko beste faktore batzuk animaliek migratzeko duten gaitasuna eta haziek zabaltzeko duten gaitasuna dira.
Ugaltze-Estrategiak
- Jaiotza-tasa altua eta kumeen heriotza-tasa altua: Arrainetan ohikoa den estrategia da.
- Jaiotza-tasa baxua eta kumeen heriotza-tasa baxua: Ugaztun askotan ohikoa den estrategia da. Kumeak zaindu eta babestu ere egiten dituzte.
Hazkunde Esponentziala eta Populazioaren Eztanda
Grafiko batean, populazio bateko banako kopurua denbora kontuan hartuta eta baliabide mugagabeko ingurunean adierazten badugu, J formako hazkunde-kurba lortuko dugu. Populazioak modu esponentzialean egiten du gora denborarekin. Populazioaren eztanda egon dela esaten dugu. Populazio natural batek ezin du mugagabe hazi. Inguruneko baliabideak mugatuak dira, eta hazkundea mugatzen dute. Populazioen hazkundea mugatzen duten faktore biotiko eta abiotiko sailari ingurumen-erresistentzia esaten zaio.
S Formako Populazioaren Hazkundea
Denbora kontuan hartuta eta baliabide mugatuko ingurune bateko populazio baten hazkundea adierazten bada, S formako hazkunde-kurba lortuko da. Populazio txikia den bitartean, haren hazkundea gero eta azkarragoa da. Populazioak tamaina jakin bat gainditzen duenean, ingurumen-erresistentziak hazkundea gelditzen du. Populazioaren hazkundea gero eta motelagoa da tamaina lortu arte. Muga horri euste-gaitasuna esaten zaio.
Populazioek Elkarri Egin Diote
Dentsitatea populazioaren tamaina kontrolatzen duen faktoreetako bat da. Dentsitatea handitzean, ingurumen-erresistentziak ere gora egiten du, eta alderantziz. Populazioen tamaina muga batzuen barruan mantentzen da. Ez da eragiten dion faktore bakarra.
Harrapariak eta Harrapakinak
Harrapakinak badira nagusi, ingurumen-erresistentzia txikia dago harrapariarentzat, eta haien kopurua hazi egiten da. Ondorioz, harrapakinak gutxitu egiten dira, eta aldi berean, harrapariarentzat ingurumen-erresistentzia handitu egiten da. Azkenik, harrapariaren populazioak behera egiten du.
Kontalari motak
Kontalariari dagokionez, historia lehen pertsonan idatzita dago. Kontalaria protagonista da, pertsonaia nagusiak kontatzen baititu gertakari guztiak. (Adibidez) (decir cuantos) pertsonaiak hartzen dute parte narrazioan: protagonista. Argudio nagusia (idea printzipalak):
- Kontalarien dagokienez: zein pertsonatan dagoen idatzita.
- Hiru adibide.
- Istorioa kontalari (mota) kontatzen du. Eman kontalari mota horren definizioa eta azaldu zergatik aukeratu duzun kontalari mota hori begira aurrean daukazun testua azaltzeko.
- Eman adibideak.