Inperialismoa eta Lehen Mundu Gerra: gako historikoak eta ondorioak

HistoriaActualizado el 17,97 KB

Resumen

Dokumentu honek XIX. mende amaieratik Lehen Mundu Gerrara arteko Europako historia aztertzen du: inperialismoaren zergatiak, aliantza sistemen eraketa eta bake armatua. Gerraren ondorio demografiko, ekonomiko, sozial eta politikoak ere azaltzen ditu, Nazioen Elkartea eta Ruhr krisia barne. Irakurleak gertaera nagusien kronologia eta arrazoi-ondorio loturak ikasiko ditu.

Puntos clave

  • Inperialismoaren zergatiak faktore demografiko, ekonomiko, politiko, estrategiko, erlijioso eta zientifikoetan daude, eta elkarrekin lotuta daude.
  • Europa bi blokeetan banatu zen: Aliantza Hirukoitza (Alemania, Austria-Hungaria, Italia) eta Entente Hirukoitza (Frantzia, Errusia, Britania Handia).
  • Lehen Mundu Gerraren balantzeak 10 milioi hildako eta 20 milioi zauritu izan zituen, eta Europak Estatu Batuei zor handiak zituen.
  • Nazioen Elkartea 1920an sortu zen bakea bermatzeko, baina ez zuen indar militarrik eta ez zuen herrialde guztiak barne hartzen.
  • Ruhr krisiak (1923) Frantzia eta Alemania hurbiltzea eragin zuen, eta Locarnoko itunaren (1925) bidez baketsu politika bat hasi zen.
  • Errusiako iraultzaren garaipenak Lenin buru zuen Kontseiluari botere guztia eman zion, eta Dumaren gainetik diktadura bat ezarri zen.

Ponte a prueba

Inperialismoa: A eta B herrialdeen artean, muga zerga bat jarri zen. Horrela, A-k B-ri produktuak ezin dizkio saldu eta B-k A-ri ezta. Orduan, A-k konkistatu bertan saldu ahal izateko.

Errestaurazioa: Napoleon eta Frantzia galtzaile atera ondoren, Europako herrialde nagusiak iraultza aurretik indarrean zegoen Erregimen Zaharra ezartzen saiatu ziren (monarkia absolutua eta estamentuen pribilejioak jartzen saiatu). Lan zaila izan zen, liberalismoaren ideiak sustraitzen hasi zirelako.

Klase gizartea: Liberalismotik sortutako gizarte liberal berriak, klasetan sailkatu pertsonak, ondasunen arabera. Antolamendu berri honek gizartean mugimendua gertatzeko aukera eman; pertsonak aberasteko/pobretzeko.

Bigarren aliantza sistema: Bismarckek Europan bakea eta oreka ezartzeko, eta Frantzia baztertzeko, 1882an Hiru Enperadoreen Ententea berritu zuen. Frantziak Italiari Tunisia kendu zionez, Italiak Alemania eta Austriari babesa eskatu zien berriz, eta elkar babesteko berriro ere Aliantza Hirukoitza sinatzea erabaki zuten. Bitartean, Turkiar inperioak desegiten jarraitzen zuen, honek Austria eta Errusiaren arteko harremana okertuz, biek egoera probestu nahi baizuten lurralde gehiago izateko, baina justu urte horretan Aliantza bat sinatzen dute. Azkenik, Britania Handia elkartuko da, beldur baita Frantzia oraindik ere Afrikatik zabaltzen jarraituko ote den, eta azkenik Espaina.

Bake armatua: Alemanian Bismarckek boterea utzi ondoren, Europako herrialdeen arteko harremanak bi bloketan banatu ziren.

Aliantza Hirukoitza: Balkanetako arazoen ondorioz, Alemaniak Errusiarekin harremanak puskatu zituen eta azkenik bat egin zuen Austria eta Italiarekin.

Entente Hirukoitza: Errusiak Alemaniarekin zuen harremana hautsi ondoren, Frantziari eskeiniko dio akordioa, eta 1893an Frantziak onartuko du, bakartua baitzegoen. 1894an BH ere gehituko zaie, Frantziarekin Afrikako lurrekiko bakea bilatuz.

Nazio Elkartea: Lehen Mundu Gerraren amaieran nazioartean hainbat arazo zeuden; lurraldeen mugak zehaztea, iraultza komunista geldiaraztea, lehia berriak saihestu... Gai hauei irtenbidea bilatzeko irabazleek 1920ean Nazioen Elkartea sortu zuten, bakea bermatzeko erakunde bat, eta ondorioz beste mundu gerra bat eragozteko asmotan. Baina sortu zenetik elkarteak hainbat gabezi izan zituen, adibidez, munduko nazio guztiak ez zutela parte hartu, Estatu Batuak borondatez, eta gerra galtzaileak zigorrez. Gainera, ez zuen indar militarrik, soilik diplomatikoa, beraz, 20 urte iraun zuen.

Ruhureko afera: 1923an Alemaniak Frantziari gerraren kalte ordainak ordaindu ez zizkionez, Frantziak bere ejerzitoa Alemanian sartu zuen, Ruhr inguruko industria eremuan. Alemanen erantzuna erresistentzia pasiboa izan zen, langileak greba eginez eta produkzioa geldituz. Testuinguru honetan Hitlerek bere estatu kolpe saiakera egin zuen. Azkenean, bai Frantziak bai Alemaniak egoera konpondu behar zutela ulertu zuten, eta politika baketsu bat hastea akordatu zuten.

Locarnoko espiritua: Hurrengo pausoa hurbilketa diplomatikoa eta politikoa izan zen, 1925eko urrian Locarnonek egindako bileran itun bat sinatu zen, non Nazio Elkarteari papera onartu zitzaion, gatazkak konpontzeko gerrara jotzea baztertzen baitzuten, eta berez, Alemania Elkartean onartua izan zen. Horrela Europan bakea ezarri zen eta urrezko garai bat bizi zela esan daiteke, eta AEBk ere itun bat sinatu zuen Europako herrialdeekin gerra baztertzeko.

Truman doktrina: 1947. urtean Estatu Batuek laguntza militarra eskaini zien bloke komunistan sartu nahi ez zuten herrialdeei, presidentearen helburua izanik komunismoak porrota izatea, zegoen egoera pobreaz aprobetxatzen ahal baitziren bertakoak iraultzak egiteko. Horregatik, Marshal plana ere aurrera eraman zuen, erregimen demokratiko eta sistema ekonomiko liberala bermatzeko. Honeri erantzuteko SESBek Kominform eta COMECON egitura ekonomikoak sortu zituzten, ekonomia komunistak lagundu eta kontrolatzeko.

NATO eta Varsoviako Ituna: 1949an mendebaldeko blokean Gerra Hotzean pausu bat eman zuen, NATO erakunde militarra zen, blokeko kodeak defendatzeko ardura eta helburua zuena. Herrialde komunistek horri erantzunez 1955ean Varsoviako Ituna sinatu zuten, ekialdeko blokeko mugak defendatzeko helburua zuena, beraz, gerra amaitu eta urte gutxi batzuk geroago armak borrokarako prest zeuden berriro ere.

Nazionalismoak: Nazionalismoak herri batek bere burua gobernatzeko duen eskubidea defendatzen zuen eta ondorioz jatorria liberalismoak izango du, gizaki baten eskubideak herri bateri txertatzen dizkiogunean. XIX. mendearen hasieran sortuta, hasieran gutxiengoen ideologia izan zen, burgesei eta intelektualei lotuta garatu zena, baina 1848tik aurrera sustraitu egin zen liberalismoa eta sufragio unibertsala zabaltzen zihoazen neurrian.

Inperialismoaren zergatiak: Inperialismoaren zergatiak asko, konplexuak eta elkarrekin uztartuta daude. Inperialismoa, berez, ez zen soilik kapitalismoaren ondorioa izan, beste arrazoi politiko, kulturalak eta estrategikoak tartean ere egon baitziren.

  • Faktore demografikoak eta ekonomikoak:
    • Biztanleriaren hazkundea: Europan biztanleriaren hazkundearen ondorioz soberakin demografikoa sortu zen, eta ondorioz koloniek arazo horri irtenbidea ematen lagundu zuten, pertsona askok lurralde hauetara emigratu baitzuten.
    • Industrializazioa: Industrializatutako herrialdeen garapen ekonomiko handiak nazioak merkatu berriak bilatzera bultzatu zituen, merkatu horietan alde batetik lehengaiak merkeak lortu ahal izateko (petrolioa, kautxua, kobrea, urrea) eta bestetik beraien ekoiztutako produktuak saldu ahal izateko, eta guztia gainera monopolio egoera batean garatuz. Horrela, 70eko hamarkadan Europan izandako gainprodukzio krisiaren ondorioz, premiazkoagoa izan zen merkatu ziurrak eta babestuak izatea, batez ere produkzio soberakina merkatu horietan kokatzeko.
    • Talde finantzarioak: Metropolietako talde finantzarioek kolonietan kapitalak inbertitzeko eta etekin handiak ateratzeko aukerak ikusi zituzten. Horrela, bereziki azpiegituretan (errepideak, trenbideak, meategiak, e.a.) inbertitu zen, eta horrela irabazi handiak eskuratu ziren. Hala ere, irabazi horiek bermatu ahal izateko merkatu horiek politikoki ere kontrolatu beharra zegoen.
  • Faktore politikoak, estrategikoak eta teknikoak:
    • Nazionalismoa: Nazionalismoak (mota guztietakoak) nazioen prestigioa lortzeko politika bat paratzea eskatzen zuen, eta hedapen kolonialak prestigioa ematen zuen. Horrela gobernuek herriaren babesa lortzeko menpean lurralde zabalak hartzen zituen herritarrak nazio ahaltsu bateko herritar izateaz harro sentitzeko.
    • Etsaitasuna: Europako potentzia gehienak elkarren artean etsai bihurtuta zeuden, eta beraien arteko lehia hau beste lurraldetara ere eraman hasi ziren.
    • Arrazoi estrategikoak: Leku batzuek izugarrizko garrantzia zuten munduaren zehar egin beharreko ibilbideak ziurtatzen baitzituzten, ondorioz, militarki nahiz merkataritzaren ikuspegitik balio handiakoak ziren (Suez, Panama, Maroko, e.a.).
    • Ikuspegi militarra: Europako potentziak berez militarki nagusi ziren eta horrek lurralde zabalak eta bertako biztanleak kontrolpean edukitzeko aukera eskaini.
  • Faktore erlijiosoak, kulturalak eta zientifikoak:
    • Erlijio kristaua: Kristau europarrek beraientzako benetako erlijioa mundu osora zabaltzeko eginkizuna zutela uste zuten. Horrela, katolikoak eta protestanteek gero urrunago bidaltzen zituzten misiolariak beste herrialdetako biztanleak ebanjelizatzeko asmotan, beraientzako atzeratuak eta kultura gabekoak zirelako.
    • Arrazakeria: Garai honetan herritarren artean gizaki zuriaren nagusitasuna defendatzen zuen ideia arrazista zabaldu zen, eta ideia horren arabera mendebaldeko zibilizazioa eta kultura zabaldu eta inposatu egin behar zen besteen gainetik hobeagoa zelako, besteak ezjakinak atzeratuak eta basatiak baitziren.
    • Zientzia eta esplorazioa: Zientzialariek eta esploratzaileek ere funtzio garrantzitsua bete zuten. Ezagutzen ez zituzten lurraz ezagutzeko interes zientifikoak hainbat espedizio bultzatu zituen eta azterketa zientifikoak areagotu ere egin ziren tartean askotan ere interes politikoak eta ekonomikoak bultzatuta.

Lehen Mundu Gerraren Balantzea

Ondorio demografikoak: Gerra izugarrizko hondamendi demografikoa izan zen, guztira 10 milioi hildako eta beste 20 milioi zauritu, hauek baja militarrak izanik, ondorioz gainera erretagoardian gertatutako baja zibilak gehitu behar zaizkie zifra hauei, gehi goseak eta gaixotasunak sortutakoak. Ondorioz, jaiotza tasa izugarri jaitsi zen eta orokorrean egitura demografiko desorekatua geratu zen, sexuari eta adinari dagokionean, hildako gehienak, gizonezko gazteak izan baitziren, borrokalariak.

Ondorio ekonomikoak: Gerran parte hartu zuten herrialdeek aberastasun nazionalaren zati handi bat gerra finantzatzeko erabili zuten, eta gainera, gerrako urteetan ordu arte nagusi zen liberalismo ekonomikoa desagertu zen. Gerra garatu zen herrialdeetan honako suntsiketa material izugarri hauek izan ziren, besteak beste: nekazaritzako lurrak, etxeak, lantegiak, tren garraioak… sektore ekonomikoak behera egin zuten. Europako gobernuek gerran parte hartzeko ahalegina finantzatzeko Estatu Batuei maileguak eskatu behar izan zizkieten, horrekin zorpetuz. Ondorioz, Estatu Batuetako botere ekonomikoa areagotu zen, Europa gerraren ondorioz oso ahul, zorpetua eta suntsitua geratu baitzen. Gerraren eragina ez bere produkzio industriala igo egin zen eta gainera munduko banku bihurtu zen; egoera hau gainera, ondoko urteetan areagotuko da.

Ondorio sozialak: Langile kopurua murriztu zen eta ondorioz emakumeak gizonen lanetan parte hartzen hasi ziren. Nekazaritza inguruetako lurren jabeek gainbehera izan zuten. Ondorioz, nekazaritza inguruetako biztanlegoa hiri inguruetara alde egin zuen. Langileen mugimenduek gizartean botere handiagoa lortu zuten. Gizartean talde berri bat agertu zen, gerran parte hartu zutenek osatutakoa eta gerraren ondoren ez zuten gizarte berrian toki egokirik aurkitzen.

Ondorio politiko eta ideologikoak: Europa ekialdeko mapa erabat aldatu zen, Austriaren inperioa desegin zen eta honen ordez Austria, Hungaria, Txekoslovaquia eta Jugoslavia agertu ziren. Errusian ere Estatu berriak sortu ziren: Finlandia, Estonia.. adibidez eta gainera Poloniak XIX. mendearen galdutako independentzia berreskuratu zuen. Gerra hasi baino lehen zeuden lau inperioak desagertu ziren (Alemania, Austria, Errusia eta Turkia) eta beraien ordez erregimen errepublikanoak ezarri ziren. Europan gainbehera gertatu zen eta Estatu Batuak munduko potentzia handien bihurtu zen. Errusiako iraultzaren garaipena Europako langileei beste aukera politiko bat zegoela erakutsi zien, baina enpresaburuek langileak beldurtu zituzten. Bestalde, gerrak ere pentsamendu eta jokabide aldaketak ekarri zituen, krisi morala sortu baitzuen, etsipena alde batetik, eta ajolagabekeria bestetik. Gerrak ere bai irabazleen artean bai galtzaileen artean jarrera nazionalista piztu zuen, bereziki galtzaileen artean, hauek mendeku nahia baizuten.

Nazionalismoak: Nazionalismoak herri batek bere burua gobernatzeko duen eskubidea defendatzen zuen eta ondorioz jatorria liberalismoak izango du, gizaki baten eskubideak herri bateri txertatzen dizkiogunean. XIX. mendearen hasieran sortuta, hasieran gutxiengoen ideologia izan zen, burgesei eta intelektualei lotuta garatu zena, baina 1848tik aurrera sustraitu egin zen liberalismoa eta sufragio unibertsala zabaltzen zihoazen neurrian.

Industrializazioaren hedapena: Aldaketa demografikoak. XVIII. mendean hasita zegoen biztanleriaren hazkundea XIX. mendean jarraitu egin zuen eta faktore erabakigarri izan zen industria iraultzarentzat, hazkunde demografikoa kontsumitzaileen kopurua eta eskulana haztea ekarri baitzuen. Aldaketa hau gertatu zen bai heriotza tasan bai jaiotze tasan aldaketak eman zirelako: Heriotza tasa etengabe jaitsi zen XIX. mendean, elikaduran, higienean eta osasunan izan ziren hobekuntzeei esker; medikuntzan aurrerapenak eten gabe. Jaiotza tasa altua mantendu zen, Europa mendebaldeko herrialde batzuetan jaisten ere hasi zen, gizarteko goi mailak bereziki kontrolatzen hasten direlako.

XIX. mendeko bigarren zatiaren beste fenomeno garrantzitsua kontinente arteko migrazio mugimenduak izango dira, nagusiki Europatik Estatu Batuetara. Garraioetan emango diren hobekuntzak eta bidaien merketzea migrazioak erraztuko dituzte. Bestalde, nekazaritza inguruetatik hiri inguruetara zuzendutako migrazioak ere bizkortu egin ziren, eta horrekin batera hiriak erabat aldatzen hasi ziren zentzu guztietan.

Krisialdiaren zikloak: Hasieratik ekonomia kapitalistak aldizkako krisialdiak izan zituen, eta hedapen aldiak eta krisialdiak txandakatu egin ziren. Berez, lehen krisialdia 1815ean bertan azaldu zen Britainia Handian eta arrazoiak ezegonkortasun politikoa eta lehiakortasun gogorra izan ziren; egoera honek prezioak jaitsiarazi zituen eta hazkunde ekonomikoa geldiarazi. Honelako krisi garaiak maiz gertatzen ziren eta konponbidea beti antzekoa izaten zen: teknologian inbertsio berriak egin produkzio kostuak murrizteko eta produktu berriak asmatzeko. Krisi egoera hauetan ondorioak ere beretsuak ziren: enpresa asko desagertzen ziren eta langabezia igotzen zen. 1847an antzeko beste krisialdi bat egon zen. Baina 1873an krisialdi berri bat izan zen, oraingoan nazioartekoa. Krisialdiak hasieran nekazaritza sektorean izan zuen jatorria, Ameriketatik nekazal produktuak Europara merkeagoak ekartzen hasi zirenean, baina ondoren industriara eta merkataritzara zabaldu zen ekoizten ziren produktuen kopurua erosleena baina handiagoa bihurtu baitzen, eta ondorioz, prezioak jaisten hasi ziren, enpresak itxi, langabezia gora… Krisia aurre egiteko ikerkuntza zientifikoak inbertitu zen, enpresak konzentratu ziren.

Mendebaldeko Blokearen Funtzionamendua

Egonkortasun politikoa: Mundu kapitalistako eredu politikoak demokrazia parlamentarioan oinarritu ziren eta askeak, anitzak eta eskaintza politiko zabala zuten. Zentro eskuineko blokea eta zentro ezkerreko blokea txandakatzen ziren eta alderdi komunistak ez zuen gobernatzea lortu, nahiz eta onartuak ziren. Bakea iraunkorra zen Europan gerrostean, eta 73ko krisia arte aurrerakuntza eta hazkunde ekonomiko handia ezagutu zuen, gizartean eta politikan Ongizatearen Estatuaren sorrera adibidez.

Estatu Batuen lidergoa: XX. mendea hasiera arte Estatu Batuek ez zuten munduan Estatu garrantzitsuaren maila lortu, ez baitzuten nazioarteko arazoetan parte hartzen, baina Lehen Mundu Gerraren amaieran hori aldatu zen, are gehiago bigarrenean, SESBekiko konpetentzia hasi zen, eta hau garaitzeko mendebaldeko blokea sortu zuen, Marshall planaren bidez edo NATOren bidez. Horrela AEBk mendebaldeko politika zuzendu zuten eta blokeko estatuak bere esanetara ipini zituen.

Gerra osteko politikaren bilakaera: Lehenengo aldia: 1945-1956 urteetan herrialdeen berreraikuntzaz eta garapen ekonomikoaz arduratzen ziren eskuineko politikak izan ziren nagusi, Gerra Hotza, Truman... garaiak. Bigarren aldia: 56-68ra eman zen eta aldaketa politikoak egon ziren, ezkerra nagusituz Ongizate Sistemarekin batera, eskubideen aldeko borrokak (emakumeak, beltzak..) indartuz. Hirugarren aldia: 68-89 urtetan hainbat istilu eta krisi ekonomiko zeuden, Estatu Batuen irudia bera ere kaltetua ateraz.

SESBen Eraketa

Botere iraultzailearen antolaketa: Boltxebikeen lehen erabakia izan zen sobietak biltzea eta bozketa bitartez altxamendua legeztatzea eta lortu egin zuten, ondorioz sobietak eta behin behineko gobernuak bat egin zuten. Lenin izendatu zuten lehendakaria eta honako erabakiak hartu zituen, Urriko Dekretuak:

  • LMG amaitzea, nahiz eta horretarako gero lurraldeak eman behar.
  • Estatuak lurren jabetzarekin egiten zen kalte ordainak ordaindu gabe, jabetza pribatua eta salerosketa debekatu ziren, lurra lantzen zuenari eskainiz.
  • Lenineri laguntzeko Kontseilu bat aukeratu zen bertan soilik boltxebikeak egonik.

Behin betiko estatu kolpea: Iraultzaren azken ekintza azaroaren amaieran gertatu zen. Boltxebikeak Petrogrado kontrolpean zuten baina ez Errusiako beste hainbat lurralde. Beraz, azaroaren amaieran Duma berritzeko hauteskundeak egin ziren eta hauek sozialistak irabazi zituzten. Orduan, Dumak ez zituen Leninen Urriko Dekretuak onartu eta Kontseiluaren aurka ipini zen. Azkenean gatazka hau indarkeriaren bitartez konpondu zen, estatu kolpe baten bidez, Duma baliogabetzeko, Kontseiluak botere guztia eskuratuz eta diktadura bat ezarriz.

1929ko Krisia

1923 urtetik aurrera munduaren ekonomia suspertzen hasi zen arren, Estatu Batuetan eta Europan krisia gertatuko zela adierazten zuten ezaugarri batzuk zeuden.

  • Nahiz eta susperraldia egon langabeziak ez zuen behera egiten, baizik eta gora.
  • Nekazaritzako eta industriako prezioen arteko desoreka zegoen, lehenengoak bigarrenak baino askoz merkeagoak ziren.
  • Bai nekazaritzan bai industrian gainprodukzioa gertatzen hasia zen, eta biltegiratutako produktuak gero eta ugariagoak ziren.
  • Ikatzaren produkzioa beherakada izugarria zuen eta ehungintza sektorea ere atzera egiten zegoen.
  • Merkatuan kapital ugaria zegoen eta kapital hori kontsumorako erabiltzeaz gain espekulaziorako erabiltzen hasi zen, bereiziki burtsan, akzioen salerosketa izugarri handituz eta akzioek, enpresen jabetza zatiak, zuten bailio izugarri handitu zen, eta askotan ez zuten ekoizpenarekin harremanik.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zer da inperialismoa?

Inperialismoa potentzia industrialen lurralde zabalak kontrolatzeko politika da, merkatuak, lehengaiak eta prestigioa lortzeko. Testuaren arabera, ez zen soilik kapitalismoaren ondorioa, arrazoi politiko, kultural eta estrategikoak ere bazeuden.

Zergatik sortu zen Nazioen Elkartea?

Lehen Mundu Gerraren amaieran lurraldeen mugak zehaztu, iraultza komunista geldiarazi eta lehia berriak saihesteko. Mundu gerra berri bat eragoztea zen helburua.

Zer izan zen Ruhr krisia?

1923an Frantziak Alemaniako Ruhr eremua okupatu zuen, Alemaniak kalte ordainak ordaindu ez zituelako. Alemanek greba eta erresistentzia pasiboarekin erantzun zuten.

Zer ondorio demografiko izan zituen gerrak?

Gerrak 10 milioi hildako eta 20 milioi zauritu eragin zituen, eta jaiotza tasa nabarmen jaitsi zen. Gizonezko gazteak izan ziren hildako gehienak.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein izan zen Aliantza Hirukoitzaren kide nagusiak?
2. Zein urtetan sortu zen Nazioen Elkartea?
3. Zergatik ez zuen Nazioen Elkarteak eraginkortasun handirik izan?
4. Zer izan zen Locarnoko itunaren helburu nagusia?
5. Zer ondorio ekonomiko izan zituen gerrak Europan?
6. Zein urtetan izan zen 1929ko krisia?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.