Inperialismoa Asian: Britainiar Inperioa, Txina eta Japonia

Historia2,54 KB

Hedapen inperialista Asian: Britainiar Inperioa

India britaniar kolonialismoaren helburu nagusia izan zen. XVIII. mendetik aurrera, britaniarrek lur zati handi bat bereganatu zuten. Britainiar armada berriak (zipaioak) aurrera eraman zuen prozesua, baina ondoren hauek matxinatu egin ziren, beraien erlijio-sinesmenak mespretxatzeagatik. Azkenean, India erregeorde baten esku, guztiz kolonizatuta geratu zen. Gero, britaniarrek Birmania eta Malaysiako erdialdeko eta hegoaldeko sultanerriak okupatu zituzten.

Txinako egoera

Txina munduko potentzien merkataritza-helburu nagusia izan zen. Gobernuak Indiako opioa (tearen eta zetaren truke aldatzen zena) sartzea debekatu zuen eta, ondorioz, “Opioaren Gerrak” piztu ziren. Erresuma Batuak eta Frantziak hainbat itun sinatzera behartu zuten Txina:

  • 1. Txinak Hong Kong eman zion Erresuma Batuari.
  • 2. Atzerriko merkatariei zenbait eskubide onartu zitzaizkien.

Txinak merkataritza-ateak zabalik zituenez, bertako merkatariek hondamendia izan zuten. Mendebaldeko potentziak indarrez sartu zirenez, inperioko politika eta ordena soziala aldatu ziren. 1880ko hamarkadan, Txina bost eremutan banatu zen, eta zenbait zati beste herrialde batzuen menpe geratu ziren. 1911n Txinako Errepublika aldarrikatu zen, eta horrekin batera mantxuriar dinastia bukatu zen.

Beste herrialde batzuen inperialismoa

Estatu Batuek eta Japoniak ekin zioten hedapen inperialistari, XIX. mendearen bukaeratik XX. mendearen hasierara bitartean.

Japoniaren hedapena

Japoniako Meiji aroan, ekonomia-hazkunde azkarra eta modernizazio-neurriak hartu ziren. Hedatzeko joera oldarkorra nagusitu zen ere. Japoniak hainbat arrazoi zituen joera inperialista hartzeko:

  • 1. Presio demografikoa.
  • 2. Bere produktuentzat kanpoko merkatua aurkitzeko beharra.
  • 3. Industrializazioa sendotzeko lehengaiez hornitzeko beharra.

Japoniak Korea behartu zuen hiru portu irekitzera eta japoniar emigratzaileak onartzera. Txinak uko egin zion horri eta, ondorioz, gerra piztu zen. Japoniar tropek Korea osoa hartu zuten eta Mantxurian sartu ziren. Txinak lurralde hauek eman zituen: Formosa, Arrantzaleen uharteak eta Liaodong penintsula.

Japoniak Errusia erasotu zuen (1904), aurretik gerra deklaratu gabe. Japoniak Korean protekturatua ezarri zuen eta Koreak Mantxurian zuen nagusitasuna sendotu zuen. Hedapena Lehen Mundu Gerrara arte iraun zuen.

Descargar

PDF Word HTML