Industrializazioaren testuingurua Espainian eta Euskadin

HistoriaActualizado el 13,35 KB

Resumen

Dokumentu honek XIX. mendeko industrializazioa aztertzen du Espainian, askatasun ekonomikorako baldintzak, prozesua mugatu zuten arrazoiak eta sektore nagusiak azalduz. Gero Euskal Herriko eszenatoki bereziak, Bizkaiko meatze-arroaren ustiapena eta Gipuzkoako industrializazio motela aztertzen ditu. Azkenik, ondorio demografiko, sozial eta politikoak eta langile mugimenduaren eta abertzaletasunaren sorrera jorratzen ditu.

Puntos clave

  • 1841ean merkatu nazionala sortu zen foruak deuseztatu ondoren, eta aduanak kostaldera eraman ziren.
  • Desamortizazioek lurra merkatu askeko ondasun bihurtu zuten, baina ez zuten nekazaritza-iraultzarik ekarri.
  • Industrializazioa motela izan zen batez ere politika ezegonkortasunagatik, barne-merkatu ahulagatik eta baliabide naturalen eskasiagatik.
  • 1876tik aurrera egonkortasun politikoak industrializazioa bultzatu zuen, kostaldean eta Madrilen batez ere.
  • Bizkaiko meatze-arroaren ustiapenak Bessemer prozesurako fosfororik gabeko burdina eskaini zuen, eta 1880ko hamarkadan industrializazioa hasi zen.
  • Gipuzkoako industrializazioa motelagoa izan zen, enpresa txikien eta ur-indarraren gain oinarritua.
  • PSOE 1879an sortu zen Pablo Iglesiasekin, eta Sabino Aranak Euskal abertzaletasuna sortu zuen.

Ponte a prueba

1. Industrializazioaren testuingurua Espainian

1.1 Askatasun ekonomikorako baldintzak

  • Merkatu nazionalaren sorrera (1841):
    • Foruak deuseztatu ondoren, aduanak kostaldera eraman ziren.
    • Salgaien zirkulazio librea Espainiaren barruan.
  • Monopolioen desagerpena (Cadizko Konstituzioarekin, gremioen gainbehera).
  • Desamortizazioak:
    • Lurra merkatu askeko ondasun bihurtu zen.
    • Nekazaritza merkaturatzea bultzatu zuten.
  • Kapitalismora egokitzen zen marko juridikoa ezarri zen.
  • Antzinako erregimena guztiz deuseztatu zen.

1.2 Industrializazio-prozesua hain sakona ez izatearen arrazoiak

  • Egoera politikoa ezegonkorra:
    • Independentzia Gerratik Gerra Karlistetara arteko gatazkak izan ziren.
    • Gobernu eta konstituzio aldaketa etengabeak → segurtasun eza inbertsoreentzat.
  • Barne-merkatu ahula:
    • Nekazari pobreen kopuru handia (kontsumo-gaitasun txikia).
    • Desamortizazioek ez zuten nekazaritza-iraultzarik ekarri; burgesek hartu zituzten lurrak.
    • Burges gehienek, noblezia zaharraren bizimodua imitatzen saiatu eta ez zuten inbertsio handirik egin nekazaritza-lurretan.
    • Espainiako hegoaldeko lurraren arazoari ez zioten konponbiderik eman.
  • Baliabide naturalen eskasia:
    • Kotoia eta harrikatz eskasia lehen industrializazioan.
    • Energia hidraulikoa ahula zen.

1.3 Industrializazioaren hedapena

  • 1876tik aurrera (Gerra Karlisten amaiera, Berrezarkuntza) → egonkortasun politikoa → industrializazioa.
  • Prozesu ez-homogeneoa: kostaldean eta Madrilen (hiriburu izaera indartu, populazioa asko bildu eta zenbait industria sortu).

Sektore nagusiak:

  1. Oihalgintza (Kataluniako burgesiak):
    • 1830eko hamarkadan: kotoi-industria (artilearen industriaren ordez).
    • Lurrun makina eta fabrika antolatzeko eredu berria: ekoizpena areagotu, kalitatea hobetu eta prezioak merketu.
    • Kotoia Amerikatik zetorren; Estatu Batuetako sezesio gerran krisia izan zuen, baina ondoren berreskuratu zen.
    • Gobernuaren protekzionismoa (atzerriko produktuen debekua, produktu nazionala babestuz).
  2. Siderurgia:
    • Labe garaiek antzinako burdinolak ordezkatu zituzten.
    • 1830-1850: Andaluzian hegemonia siderurgikoa (Málaga erdigune).
    • 1860ko hamarkadan: Asturiasek nagusitasuna (Mieres) – ikatz minerala.
    • 1870eko hamarkadan: Ybarra familiak Bizkaian berrikuntza teknologikoa – Bessemer prozesua, fosfororik gabeko burdina. Nazioaren ekoizpenaren %30a.
  3. Trenbidea:
    • Herrialdea hobeto komunikatzen lagundu; lehenago penintsula barruko komunikazioa zaila zen, orografia zailagatik.
    • 1848: lehen sarea (Bartzelona–Mataró).
    • 1855eko Trenbideen Legea → trenbide-sarea azkar eraiki zen.
    • Atzerriko konpainiek sustatu zuten (Frantzia, Belgika, Ingalaterra).
    • Bertako siderurgia garatzeko aukera galdu zen; konpainia hauei materiala arantzeli gabe inportatzen utzi zitzaien.
    • Sistema erradiala sortu (Madril erdigunea) → eskualdeen arteko lankidetza mugatu.
    • 1868an 5.000 km inguru egon arren, Europako beste herrialdeen aldean sare eskasa zen.

1.4 Ondorio demografikoak, sozialak eta politikoak

  • Demografia:
    • Barnealdeko hustuketa (adib. Zamora: 257.000 → 100.000 biztanle gutxiago).
    • Hirien hazkunde handia (Madril: 1842an 157.000 → II. Errepublikan 1.000.000).
  • Gizarte eta politika:
    • Landa-guneak: tradizioa eta erlijioa indartsu → ideia berriak sartzeko zailtasuna.
    • Industria-guneak: langile mugimendua eta Europan sortzen ari ziren korronte ideologikoak (sozialismoa, anarkismoa).
    • PSOEren sorrera (1879, Pablo Iglesias).

2. Industrializazioa Euskal Herrian: eszenatoki bereziak

  • Gerra karlistek eragin handia izan zuten: foruak galdu eta kontzertu ekonomikoak ezarri ziren.
  • Bizkaian eta Gipuzkoan industrializazioa hasi zen eta aldaketak gertatu ziren.
  • Araba eta Nafarroan ez, gizarte tradizionalak mantendu ziren.

2.1 Bizkaiko industrializazioa

2.1.1 Aurrekariak

  • XIX. mende erdialdean hasi zen.
  • Lehen industria siderurgikoak burgesek sortutakoak ziren, baina Europako potentziekin lehiatzeko zailtasunak → porrota.
  • Hainbat proiektu: trenbidea, Bilboko Bankua, etab.

2.1.2 Bizkaiko meatze-arroaren ustiakuntza

1865tik aurrera meatzaritzak hazkundea izan zuen. Bi faktorek lagundu zuten:

  • Meategien Legearekin lurzorua liberalizatu zen.
  • Bessemer bihurgailurako abantailak: fosfororik gabeko burdina behar zen → Bizkaian eta Suedian bakarrik aurkitu zitekeen, baina Bizkaikoa ekonomikoki hobea: kostaldetik hurbil, kalitate ona, azaleran egotea, eskulan ugari eta merkea.

Bizkaiko burdinaren ekoizpena oso azkar hazi zen → hainbat mea-konpainia sortu ziren, bertako ala atzerriko kapitalekin.

2.1.3 Industrializazio prozesua

  • Burdinaren ustiakuntza eta esportazioek kapital handiak sortu zituzten.
  • 1880ko hamarkadan industrializazioari hasiera eman zitzaion → siderurgiak kontzentrazio geografiko eta sektorial handia izan zuen.
  • Nagusitasuna lortu eta atzerriko lehia murrizteko protekzionismoa ezarri zen. Burgesia industrialak elkarrekin lan egin eta lege protekzionista lortu zuen (1891ean).
  • Ontzigintza-industria garrantzitsuak sortu ziren → burdin minerala Britainia Handira esportatu eta ikatza inportatu zen.
  • Jarduera hauei esker XX. mendean hainbat enpresa garrantzitsu sortu ziren: Eusko Tranbidea, Bilboko burtsa…

2.2 Gipuzkoako industrializazioa

  • Bizkaian baino motelago gertatu zen.
  • Bultzada XX. mendearen hasieran izan zuen → Lehen Mundu Gerran. Ondorioz, ez zen aurreko egoeratik aldaketa handirik suposatu; nekazaritzatik industrira passoa poliki eman zen.
  • Baserritik fabrikara zuzenean joaten ziren, bizilekua aldatzeko beharrik gabe; Bizkaian aldiz, langileak fabrikaren inguruan jarritako etxeetara lekualdatu behar izan ziren eta egoera txarragoan egon ziren.
  • Ez zen kapital kontzentrazio handirik izan; inbertsoreak txiki eta ertainak ziren (gehienak gipuzkoarrak, baina orokorrean espainolak). Ondorioz, kapitalismoa ez zen monopolista: industrializazio prozesua enpresa txikien esku geratu zen.
  • Ibai arroetan kokatua, ur-indarra aprobetxatuz eta espezializaziorako joerarekin.
  • Papergintza: Espainiako merkatuko lehen hornitzailetako bat bihurtu zen, eta bertako kapitalekin finantzatuta.
  • Ehungintza: Kataluniako industriaren lehiaren eraginez espezializatu behar izan ziren (adib.: Tolosan txapelak).
  • Siderometalurgia: sektore garrantzitsua. Burdinola tradizionalarekin jarraitu zuten eta bizkaitar burdina gertu egotea aprobetxatu zuten enpresek.
  • Armagintza aipagarri: Deba arroan kokatua; I. M. G.-ren ondorioz hazkunde handia. Arma laburra nagusi zen, baina gerra ondoren birmoldaketa egon eta sektorea beste produktuetara bideratu zen (bizikleta eta josteko makinak).
  • Ez ziren banku handiak sortu baina aurrezki kutxek garrantzi handia izan zuten.
  • Pasaiako Portuak, errepide sare eta trenbide sare onak Gipuzkoako industriaren garapena erraztu zituzten.

3. Euskal aniztasun politikoa Errestaurazioan: politika eta lurralde triangelua

3.1 Sarrera

Industriaren egoerak giro politikoa aldatu zuen. Bizkaia eta Gipuzkoan liberalismoa gehiago zabaldu zen; Araba eta Nafarroan aldiz, indar tradizionalak eta hiriburuetara mugatutako ezaugarriak mantendu ziren.

3.2 Talde politikoak

3.2.1 Alderdi dinastikoak

Monarkiazaleek aurreko merkatari burgesia aginpideatik baztertu zuten, eta Berrezarkuntzako alderdien jarraipen bat ziren (kazikismoa). Hauek hiriburuetan zuten babes nagusia.

3.2.2 Karlistak

  • Boterea mantendu Araba, Nafarroa eta landa-guneetan.
  • Antolamendu sendoa zuten; tokiko foruekin lotuta zeuden, baina Espainian ere karlista alderdi bat egon zen, eta batzuetan kanpoko eskuin muturreko ideiak ekarri zituen.
  • Alderdia batzuetan euskal abertzaleenaren antzekoa gertatu zen, besteetan estatuko alderdi ultraerlijiosoarekin gerturatu zen.

3.2.3 Errepublikazaleak

  • Nafarroan: hiriburuetan indar gehiena zuten; landagunetan karlistak nagusi ziren. Iruñeko udaletxean karlisten atzetik bigarren indarra ziren.
  • Araban: hiriburuetan indar gehiena errepublikazaleek zuten; landagunetan karlistak.
  • Gipuzkoan: kasino eta egunkari errepublikarrak sortu ziren.
  • Bizkaian: industrializazioaren ondorioz, sozialistak eta abertzaleen artean banatu ziren indarrak. 1910 eta 1915eko hauteskundeak errepublikazaleek irabazi zituzten, gorteetako ordezkariak aukeratuz.

3.2.4 Langile mugimendua

  • Bizkaiko meatzaritzak eskulana behar zuen → indar handiko industria proletarioa sortu zen, kanpotik etorritako jende ugarirekin.
  • Euskal Herritik zabaldu zen sozialismoa; Eibar eta Irunen garrantzi handia izan zuen.
  • Industrializazioaren ondorioz lan eta auzoetako baldintzak oso gogorrak izan ziren. Legegintzarik ez zenez defendatzeko, langileak elkartu eta ekimenak antolatzen hasi ziren → lehen sindikatuak sortu ziren.
  • Facundo Perezaguak 1886an lehen talde sozialista sortu zuen Bilbon; Bizkaiko sozialismoaren indarra nabarmena izan zen.
  • Errusiar Iraultzak eta III. Internazionalak PSOEn barne eztabaidak eragin zituen → 1921ean PCE sortu zen. PSOEk kide gehienei eutsi zien eta langile‑mugimenduan nagusi izan zen.
  • Anarkismoak Espainian indarra izan zuen, baina Euskal Herrian gutxiago.

3.2.5 Euskal abertzaleak

  • Eusko abertzaleak eredu politiko berri bat proposatu zuen, Sabino Arana buru zuela: Bizkaia nazio bat zela eta independentzia eskubidea zuela aldarrikatzen zuten. Geroago Euskal Herri osora zabaldu zuten planteamendua.
  • 1892an lehen lana: Bizcaya por su independencia argitaratu zen.
  • Euskeldun Batzoki izeneko elkarte politikoa sortu zen, J.E.L. leloaren jarraitzaileak bilduz. Taldea itxi eta Sabino Arana espetxeratu zuten; gero E.A.J. (Euzkadi–Eusko Alderdi Jeltzalea) sortu zen.
  • Hurrengo urteetan burgesiaren zati bat sartu zen eta bi korronte azaldu ziren: independentistak (aberritarrak) eta autonomia nahi zutenak (komunionistak).
  • Planteamenduaren oinarriak: arraza (euskal arrazaren garbitasuna), hizkuntza (euskara garbitasuna eta hitz berrien sorkuntza), gobernua eta legeak ("Lagi-Zarra" terminoa foru pribilegio moduan interpretatzeko joera), ohiturak (nekazal guneetako tradizioak) eta Erlijio katolikoa (Euskadi katoliko, apostoliko eta erromatarra; politika erlijioaren menpe egon behar zuela defendatu zuten).

4. Langile mugimendua eta gizarte gatazkak

4.1 Testuingurua

Industrializazioak eskulana behar izan zuen → lan eta auzoetako baldintzak oso gogorrak izan ziren. Legedirik ez zenez defendatzeko, ekimenak antolatzen hasi ziren eta industria-proletargoa sortu zen.

4.2 Sozialismoaren egituraketa

  • Facundo Perezaguak 1886an lehen taldea sortu zuen Bilbon.
  • Bizkaian sozialismoak indar handia hartu zuen: udal hauteskundeetan lehen zinegotzi sozialistak agertu ziren.
  • Gipuzkoan zabalkuntza motelagoa izan zen; Eibar salbuespena izan zen (Gipuzkoako gune sozialista garrantzitsuena).
  • Etapa desberdinak:
    • Erradikala (1890–1915): Facundo Pérezagua eta helburu sindikal eta meatzarien lan-baldintza hobetuak. 1890ean lehen greba meatzerian, siderurgian eta ontzigintzan; garaipen osoa ez zen lortu baina sozialismoari bultzada eman zion.
    • Moderatua (1915tik aurrera): Indalecio Prieto. Errepublikazaleekin koalizioak; sindikalismoaren baliabide batzuk alde batera utzi ziren eta UGT eta PSOEren politikak egokitu behar izan ziren.
    • 1917ko krisiak moderazioa zalantzan jarri zuen → CNT eta UGTk greba egin zuten → porrot; gero moderazio bidean jarraitu zuten.
    • 1918–1921: inflazioa, boltxebikeen eragina eta Europako giro iraultzaileak sindikatuek garapen handiagoa izan zuten.
    • Primo de Riveraren diktadura hasieran UGTk lankidetza izan zuen, faxismoaren aurkako aliantzak bilatuz.

4.3 Anarkismoa eta komunismoa

  • Errusiar Iraultzak eta III. Internazionalak PSOEn barne eztabaidak eragin zituen → 1921ean PSOEk banaketa sufritu eta PCE sortu zen, partidoko erradikalagoekin.
  • PSOEk bere kide gehienei eutsi eta langile-mugimenduan nagusi jarraitu zuen.
  • Anarkismoak Espainian indar handia izan zuen baina Euskal Herrian indar gutxiago izan zuen.

4.4 Euskal Herriko sindikalismo katoliko eta abertzalea (ELA/STV)

  • Sabino Aranarentzat langile euskaldunak sozialismotik urrundu behar ziren; horretarako Solidaridad de Trabajadores Vascos (ELA/STV) sortu zen.
  • Izaera bikoitza zuten: abertzalea eta katolikoa. Lehenengo Bizkaian, gero Gipuzkoan; errepublika ezarri ondoren Araba eta Nafarroan ere ezarri zen.
  • Ez zuten grebetan parte hartzen; negoziazioetarako eta langile eta patronalen arteko akordioak bilatzeko helburua izan zuten.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zergatik ez zen industrializazioa homogeneoa izan Espainian?

Prozesua ez zen homogeneoa izan: kostaldean eta Madrilen gertatu zen batez ere. Egoera politiko ezegonkorrak, barne-merkatu ahulak eta baliabide naturalen eskasiak mugatu zuten.

Zein izan ziren Bizkaiko industrializazioaren arrazoi nagusiak?

Meategien Legearekin lurzorua liberalizatu zen eta Bessemer prozesuak fosfororik gabeko burdina eskatu zuen. Bizkaiko burdina kostaldetik hurbil, kalitate onekoa, azaleran zegoena eta eskulan ugari eta merkea zen.

Zer izan zen Gipuzkoako industrializazioaren ezaugarri nagusia?

Motelagoa izan zen Bizkaian baino eta enpresa txikiek eta ertainek osatu zuten. Ur-indarra aprobetxatu zuten eta papergintza, ehungintza eta armagintza nabarmendu ziren.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein urtetan sortu zen merkatu nazionala Espainian?
2. Zein prozesuk eskatzen zuen fosfororik gabeko burdina?
3. Zein urtetan hasi zen Pablo Iglesiasen PSOE?
4. Zein izan zen 1876ko industrializazioaren bultzatzailea?
5. Zein izan zen Sabino Aranaren lehen lana?
6. Zein izan zen Bizkaiko sozialismoaren sortzailea 1886an Bilbon?
7. Zein sindikatu sortu zen Sabino Aranaren sustapenez?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.