Britainia Handian hasi zen XVIII. mendearen azken herenean, eta gero Europa osora hedatu zen.
Lehen fasean bi sektore nabarmendu ziren: ehungintza eta siderurgia.
Ehungintza: Kotoian oinarrituta zegoen. Kotoiaren ehungintzak hainbat berrikuntza tekniko integratu zituen. Kotoia kolonietatik Britainia Handira ekartzen zen.
Siderurgia: Burdinan eta ikatzean oinarrituta zegoen. Burdinaren ekoizpena izugarri hazi zen. Material honen eskaria handia zen, makinak egiteko eta trenbide-sarea eraikitzeko erabiltzen hasi zelako.
XVIII. mendearen artean, manufakturak eskulangile-lantegi txikietan egiten ziren. Eskulangile bakoitzak bere lan-erritmoa kontrolatzen zuen:
Ez zuten ordutegi finkorik eta norberak erabakitzen zuen zenbat produktu ekoiztu.
XVIII. mendearen amaieratik, lantegiak desagertzen hasi ziren eta fabrikak sortu ziren. Fabriketan, langileek makinak erabiltzen zituzten lan egiteko. Lehen makinak funtzionatzeko, energia iturri berri bat behar zen.
1769an, James Wattek lehen lurrun-makina asmatu zuen.
Zergatiak: Lehen Industria Iraultza Britainia Handian hasi zen baldintza hauek eman zirelako:
XVIII. mendeko biztanleria-hazkundea eta kolonia ugari izatea.
Burdina-meategi eta ikatz mineral ugari zituelako, ikatza baitzen lehen makinak martxan jartzeko erabilitako energia iturri nagusia.
Garraiobide Iraultza
Nabigazioa
Lehen garraio-berrikuntzak izan ziren.
1807an, Fultonek lurrun-motorrez propultsatutako itsasontzien lehen linea komertziala sustatu zuen.
Suezko kanala 1869an ireki zen Mediterraneo Itsasoaren eta Itsas Gorriaren artean (Egipton).
Trenbidea
Lurrun-makina lokomotorrak propultsatzeko erabiltzen zen.
Burdina trena eta errailak egiteko erabiltzen zen.
1814an, Stephensonek lehen lurrun-lokomotorra egin zuen.
1830ean, bidaiarentzako lehen trenbidea estreinatu zuten, Liverpool eta Manchester artekoa.
Ondorioak
Garraio berriek eragin handia izan zuten ekonomian eta gizartean:
Merkataritzak hazkunde handia izan zuen.
Munduko ekonomia espezializatu egin zen.
Garraio berriek eguneroko bizitza ere aldatu zuten.
Bigarren Industria Iraultza
1. Energia-iturri berriak
1870etik aurrera probatu zituzten: elektrizitatea eta petrolioa. Apurka-apurka, energia-iturri berri horiek ikatza ordeztu zuten.
Ehungintzak nagusitasuna galdu zuen, eta elektrizitate-industriak eta kimika-industriak sektore siderurgikoaren lekua hartu zuten.
2. Garraiobide berriak
Garraioan aldaketa garrantzitsuak izan ziren.
Bi garraiobide berri: automobilak eta hegazkinak.
Petrolioa erabili zuten erregai gisa.
1885ean automobila asmatu zen (Benz).
Lehen hegazkin-hegaldia (Wright anaiak), berriz, 1903an izan zen.
Bi herrialdetan garatu ziren, Estatu Batuetan eta Alemanian.
3. Enpresa handiaren eta banka modernoaren sorrera
Enpresa handia eta banka modernoa sortu ziren.
4. Ekoizpen-sistema berriak
XIX. mendearen amaieran, ekoizpena handitzeko, lan-sistema berriak jarri zituzten martxan.
Taylorismoa: Taylor ingeniariak asmatu zuen. Lana eginbehar laburretan banatu zuen, bakoitzaren iraupena zehaztasunez kronometratzeko. Langile bakoitza eginkizun jakin batean espezializatzen zen, eta lanaren arabera jasotzen zuen soldata.