1876ko Konstituzioa: Berrezarkuntza garaiko oinarri juridikoa

HistoriaActualizado el 5,45 KB

Resumen

Dokumentu honek 1876ko Konstituzioa aztertzen du, Berrezarkuntza garaiko oinarri politiko eta juridikoa. Testuaren izaera moderatua, malgua eta eklektikoa azaltzen du, bere artikulu nagusiak (erlijioa, eskubideak, botere banaketa eta zentralismoa) laburtzen ditu. Halaber, Berrezarkuntzako txandakatze sistema, Cánovasen eta Sagastaren papera eta sistemaren krisia 1898tik aurrera ikasiko dituzu.

Puntos clave

  • 1876ko Konstituzioa 1876ko ekainaren 30ean idatzi zen, Alfontso XII.aren eta Gorteen eskutik, Lehen Errepublikaren porrotaren ondoren.
  • Konstituzioak 89 artikulu ditu eta 1845 eta 1869ko Konstituzioetako printzipioak hartzen ditu (eklektikoa).
  • Espainia estatu konfesional moduan aitortzen da (11. art.), erlijio katolikoarekin, eta gainerako erlijioen gurtza pribatua onartzen da.
  • Botere legegilea Erregearen eta Gorteen artean banatzen da; Gorteek bi ganbera dituzte: Senatua eta Kongresua.
  • Berrezarkuntzako sistema txandakatze baketsuan oinarritzen zen, Alderdi Kontserbadorea (Cánovas) eta Alderdi Liberala (Sagasta) tartekatuz (Pardoko Ituna).
  • 1898an Espainiak Kuba, Filipinak eta Puerto Rico galdu zituen, eta sistema krisialdian sartu zen; 1923an Primo de Riveraren diktadurak Berrezarkuntza amaitu zuen.

Ponte a prueba

Sailkapena

Aztertzen ari garen testu hau 1876ko Konstituzioa da. Testu hau Alfontso XII.ak eta erresumako Gorteek idatzi zuten 1876ko ekainaren 30ean Madrilen, Lehen Errepublikaren porrotaren ondoren, Seiurteko Demokratikoa bukatuta, Borboien Berrezarkuntzarekin hasitako Berrezarkuntza aldian hain zuzen ere. Forma aldetik juridikoa da, Konstituzioa delako. Eduki aldetik politikoa (legeak direlako), juridikoa (Kode Zibila eta Penala direlako) eta soziala (askatasun indibidualak direlako) da. Testu hau jatorriari dagokionez lehen mailakoa da, jatorrizko testua delako, eta publikoa da, idazten eta irakurtzen zekiten Espainiako herritar guztientzako zelako.

Analisia

Konstituzio hau 89 artikuluz osatuta dago. Testu moderatua da, izaera malgua du, elementu asko definitu gabe geratzen direlako, eta eklektikoa da, 1845 eta 1869ko Konstituzioetatik printzipioak hartzen dituelako. Ideia nagusia 1876ko Konstituzioa indarrean jartzea da eta Berrezarkuntza garaiko oinarri politikoa eta juridikoa azaldu nahi dira. Testua artikuluka dago antolatuta eta bakoitzak honako printzipioak aitortzen ditu:

  • 11. artikuluak: Espainia estatu konfesional moduan aitortzen du, erlijio katolikoa eta gainerako erlijioen gurtza pribatua onartzen da.
  • 13. artikuluak: Herritarren eskubideak aldarrikatzen ditu.
  • 18., 19., 20., 28. eta 50. artikuluek: Botere banaketa azaltzen dute. Botere legegilea Erregearen eta Gorteen eskuetan geratzen da (18. art.). Gorteek bi ganbera izango ditu (19. art.): alde batetik, Senatua, zeinek izaera mistoa duen, hau da, senatarien zati bat Koroak izendatua da eta bestea dirudunenen artean hautatua (20. art.); eta bestetik Kongresua, Diputatuak aukeratzeko sufragio mota zehazteke gelditzen da (28. art.). Azkenik, botere betearazlea Erregeak izango du (50. art.).
  • 75. artikuluak: Kode Zibil eta Penal berberak aplikatuko direla esaten du Estatu osoan. Estatuaren ikusmolde zentralizatzailea agerian uzten du.

Testuingurua

1873an Espainian Lehen Errepublika aldarrikatu zen. Errepublika hau saiatu zen irizpide demokratikoko Konstituzio berri bat aldarrikatzen 1874an, baina Pavia eta Serrano jeneralek emandako kolpe militar batek eragotzi zuena. Urte horretan, Martínez Campos jeneralak Borboien monarkia ezarri zuen Cánovas del Castilloren laguntzarekin. Britainia Handian zegoen printzeak Espainiako arazoen irtenbide bakar bezala adierazten zuen monarkiaren berrezartzea zela. Hasiera batean, Alfontso XII.aren garaian, Berrezarkuntzako sistema honek oreka politiko eta ekonomikoa ezartzea lortu zuen. Konstituzio berria prestatzen hasteko batzorde bat eratu zen. Lehen hauteskunde horiek Alderdi Kontserbadoreak irabazi zituen (iruzurra erabiliz).

Dokumentu laburra eta azkar egindakoa zen, Cánovasek mugimendu errepublikanoaren eta anarkisten beldur, monarkia finkatu nahi baitzuen. Izaera moderatuko testua zen, malgua eta eklektikoa ere. Konstituzioak ez zuen sufragioari buruzko adierazpenik egiten. Geroago, 1878ko Hauteskunde Legeak sufragio zentsitarioa finkatu zuen eta 1890ean, gizonezkoen sufragio unibertsala.

Konfesionaltasun katolikoa ezartzen zuen Konstituzioak. Halere, beste erlijioak onartzen ziren. Azkenik, ikuspegi zentralista zuen Konstituzioak. Berrezarkuntzako sistema politikoaren oinarria txandakatze baketsua zen. Cánovas (Alderdi Kontserbadorea) eta bestetik Sagasta (Alderdi Liberala) izango ziren sistemako alderdi ofizialak eta txandaka gobernatzea zuten (Pardoko Ituna). Bi alderdiek defendatzen zituzten Borboien monarkia, Konstituzioa, jabetza pribatua eta estatuaren zentraltasuna. Dena dela, Hauteskunde sistema jauntxokerian eta ustelkerian oinarritzen zen eta emaitzak nahi bezala manipulatzen zituzten.

1876 eta 1898 urteen artean, txandakatze sistemak, modu erregularrean funtzionatzen zuen eta hazkunde eta garapen ekonomikoaren hastapenak ezarri zituen herrialdean. 1898az geroztik, sistema krisialdian sartu zen. Ohikoa zen, Gorteek gobernuarengan zuten konfiantza faltaren ondorioz, gobernuak osatu eta desegitea oso denbora laburrean. Egoera horretan, 1898an Espainiak Kuba, Filipinak eta Puerto Rico koloniak galdu zituen, AEBekin gerra borrokatu ondoren. Gobernuak, bestalde, hainbat hutsegite egin zituen, ordena publikoa mantentzearren, gehiegizko indarra eta bortizkeria erabili zituen 1909ko Bartzelonako Aste Tragikoan. Marokoko gerrara joateko erreserbisten deialdiaren aurka protestatzeko, haien emazte eta familiak kaleetara atera ziren, anarkisten, sozialisten eta errepublikanoen babesarekin. 1917ko krisialdi orokorrak, zeinetan gatazka politiko, militar eta sozialak bat egin zuten, eta 1921eko Annualgo hondamendia izan ziren azkenean sistema hondoratzera bideratu zutenak. Ezegonkortasun hori aprobetxatuz, Primo de Riverak diktadura ezarri zuen. Horrela, Berrezarkuntza bukatu zen eta zazpi urteko diktadura hasi zen.

Ondorioa

1876ko Konstituzio honek Berrezarkuntzako sistema politikoaren oinarri juridikoak ezarri zituen. Garai honetan, txandakatze sistema egonkortu zen, sistema politikoa zentralizatu eta erregearen figura indartu zen. Ekonomia arloan kapitalismoa eta industrializazioa indartu ziren, foruen deuseztapena, baita kontzertu ekonomikoen onarpena ere.

Konstituzio hau iraupen luzeena izan duen Konstituzioa da. Izaera malgu, eklektiko eta irekiari esker, zeinek alderdi liberalen eta kontserbadoreen ideologientzat tokia uzten zuen eta interpretazio ezberdinak egiteko aukera uzten zuen.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Noiz eta nola idatzi zen 1876ko Konstituzioa?

1876ko ekainaren 30ean idatzi zen Madrilen, Alfontso XII.aren eta erresumako Gorteen eskutik. Lehen Errepublikaren porrotaren eta Seiurteko Demokratikoaren amaieraren ondoren egin zen.

Zer erlijio aitortzen zuen 1876ko Konstituzioak?

Espainia estatu konfesional gisa aitortzen zuen, erlijio katolikoarekin. Hala ere, gainerako erlijioen gurtza pribatua onartzen zen.

Zein izan zen Berrezarkuntzako sistema politikoaren oinarria?

Txandakatze baketsua izan zen oinarria. Cánovasen Alderdi Kontserbadorea eta Sagastaren Alderdi Liberala txandaka gobernatzen zuten (Pardoko Ituna).

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Noiz idatzi zen 1876ko Konstituzioa?
2. Zenbat artikulu ditu 1876ko Konstituzioak?
3. Zein alderdi politikok txandakatu zuen gobernuan Berrezarkuntza garaian?
4. Zer ganbera zituen Gorteek Konstituzio honen arabera?
5. Zein urtetan galdu zituen Espainiak Kuba, Filipinak eta Puerto Rico?
6. Zein izan zen Berrezarkuntza amaitu zuen gertaera?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.