Bizkaiko meatzarien egoera: "El Intruso" eleberriaren analisia

HistoriaActualizado el 4,83 KB

Resumen

Dokumentuak Vicente Blancoren "El Intruso" (1904) eleberriaren pasarte bat aztertzen du, XX. mendeko Bizkaiko meatzarien lan eta bizi baldintza gogorrak salatuz. Industrializazioaren testuingurua, langile mugimenduaren sorrera eta 1890eko Maiatzeko greba orokorra azaltzen dira. Ikaslea gai horien berri izango du.

Puntos clave

  • "El Intruso" eleberria Vicente Blanco idazleak idatzi zuen 1904. urtean.
  • Testuak peoien bizi baldintza gordinak deskribatzen ditu: janaria, arropa eta bizilekuak.
  • Lupeko meazuloetako lana aire zabaleko harrobietako lanarekin konparatzen da.
  • Bizkaiko burdin meategien ustiapena nabarmen hasi zen 1856an.
  • Langile mugimendua sozialismoarekin lotuta sortu zen, Facundo Perezaguaren eraginez.
  • 1890eko Maiatzeko greba orokorra Bizkaiko lehen lan gatazka modernoa izan zen.

Ponte a prueba

"El Intruso": Meatzarien Bizitza Bizkaian (1904)

Sailkapena: Aztertzen ari garen testua Vicente Blanco idazleak 1904. urtean, Euskal Herriko industrializazioan, idatzitako "El Intruso" eleberriaren pasartea da. Beraz, forma aldetik testu narratibo baten aurrean gaude. Pasarte honek XX. mendeko Bizkaiko meatzarien egoera bortitzari buruz hitz egiten du, beraz, edukiari begira soziala dela esan daiteke. Testu hau jatorriari dagokionez lehen mailakoa da, jatorrizko testua delako eta publikoa da, eleberri bati buruz hitz egiten ari garenez, irakurtzen zekitenei zuzenduta dagoelako.

Analisi Nagusia: Langileen Baldintzak Salatzea

Analisia: Dokumentu honen ideia nagusia Bizkaiko meatzetako langileen lan eta bizi baldintzak salatzea da. Hasteko, eleberriaren kokapena egiten digu "Peoien etxea" zela esanez. Paragrafo ezberdinetan, hainbat ideia ezberdin azaltzen digu:

Peoien Bizi Baldintza Gordinak

Bigarren paragrafoan, peoien bizi baldintza gordinak deskribatzen ditu: janaria (babarrunak, patatak eta bakailaoa); arropak (euriz bustitako jantziak soinean); bizilekuak (zikinkeria usaina, eskuez uki zitekeen sabaia, iluntasuna).

Meatzarien Lana: Lupeak eta Harrobiak

Hirugarren paragrafoan, meatzarien lana deskribatzen ditu, hau da, lupeko meazuloetako lana (maisutasuna beharrezkoa zen) aire zabaleko lanarekin (harria atera, jaso eta eraman) konparatzen ditu. Harrobietan indar fisikoaz gain ez zuten inolako prestakuntza berezirik behar. Azken paragrafo honetako beste ideia bat langileen etengabeko etorrera da eta hauek gelditu ezean, ezinezkoa izango zen langileen eskubideak eskuratzea.

Testuingurua: Industrializazioa eta Langile Mugimendua

Testuingurua: Bizkaiko industrializazioaren hasiera honek bultzatua izan zen, altzairua lantzeko Bessemer bihurgailua asmatu zen Europako siderurgian aplikatu ondoren, fosfororik gabeko burdin mearen eskaera areagotu zen. Bizkaiko burdin meategietan zegoen burdin minerala mota honetakoa izanik, beronen ustiakuntza nabarmen hasi zen (1856). Inglaterrako industria ustiatzeko, Bizkaiko meak baldintza egokiak zituen: Ontziratze puntuetatik hurbil, ustiatze erreza zen kalitate handiko burdina.

Bizkaian eskulana etorkinek osatu zuten, eta ezaugarri garrantzitsuena borroka politikoa garatzea izan zen. Lehen unetik etorkinek giza duintasunaren aurkako bizitza eta lan baldintza ankerrak zituzten. Baldintzarik gogorrenak meategietako langileenak ziren zalantzarik gabe: Barrakoietan pilatzea, 12 ordutik gorako lan aldiak, lan legeriarik gabe, soldata inoiz diru bihurtzen ez diren txarteletan jasotzen (meatze konpainien denda ofizialetan bakarrik truka ahal ziren hango produktuak eskuratzeko...).

Langile Mugimenduaren Sorrera

Bizimodu anker honen aurreko erreakzio gisa garatu zen langile mugimendua. Langile mugimenduak, sozialismoarekiko zuen lotura izan zen bere ezaugarririk nagusiena. Joera hori azaltzeko arrazoi desberdinak eman ziren: Bizkaiko enpresa handiak antolatzeko beharrezkoak ziren eredu sendoak, sozialismoak eskaintzen zituen; langile gehienak etorkinak ziren eta sozialismoan militatzea zen euskal gizartean integratzeko bidea; Facundo Perezaguak mugimenduari bere identitatea eman zion (iraultzailea, erradikala, antiklerikala...). 1890ko Maiatzeko greba orokorra erabakigarria izan zen Bizkaiko langile mugimenduaren sorreran. Greba hau Bizkaian lehen lan gatazka modernoa izan zen: meatzarien greba (greba handia). 8000 meatzariren inguruko greba leherrarazi zuena baina arrazoi garrantzitsuena langileen eros ahalmenaren jaitsiera, lanaldi luzeak, somara lan egitea, barrakoietan bizitzeko eta kantinetan erosteko obligazioa kendu zen. Ituna ez zen leku guztietan errespetatu eta meatzarien grebak errepikatu ziren: 1891-1892. urtetan; 1903. urtean: kantinak kendu ziren; 1906. urtean: erregeak meategietako lana arautuko zuen; 1910. urteetan: lan egunaren murrizketa lortu zuten. Grebaren arrakastak bide eman zien sozialistei Bizkaian finkatze prozesua sendotu eta afiliazioa sortu zen erritmo berria emateko.

Perezaguak sindikalismoari lehentasuna ematen zion. Eta Prietok (liberala, erreformista) oinarri soziala klase ertainetara zabaltzearen alde zegoen eta lehia politikari lehentasuna eman zion, 1921ean PSOE zatitu eta PCE sortu zen. Banaketa honetan protagonismo berezia izan zuten euskal sozialista erradikalek (Perezagua, Ibarruri...).

Ondorioa: Industrializazioaren Gizarte Ondorioak

Ondorioa: Testuak industrializazioaren sorrerak sortutako ondorioak azaltzen ditu, batez ere gizarte mailan, langile klasearen sorreran eta demografia arloan. Langile gehienak etorkinak zirenez, populazioa asko hasi zen. Honekin batera, langileen bizi eta lan baldintza txarrak aipatzen dira, eta honen ondorioz langile mugimenduaren sorrera eta hedapena eragin zutelarik.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Noiz idatzi zen "El Intruso" eleberria?

Vicente Blanco idazleak 1904. urtean idatzi zuen "El Intruso" eleberria. Testua Euskal Herriko industrializazioaren garaiko lekukotasuna da.

Zergatik garrantzitsua da 1890eko Maiatzeko greba?

Bizkaiko lehen lan gatazka modernoa izan zen eta 8.000 meatzari inguru mugitu zituen. Langileen erosteko ahalmenaren jaitsiera, lanaldi luzeak eta kantinetako derrigortasuna salatzen zituen.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Noiz argitaratu zen "El Intruso" eleberria?
2. Zein izan zen Bizkaiko burdin meategien ustiapena nabarmen hasi zen urtea?
3. Zein da testuak lupeko meazuloetako lanari buruz esaten duena?
4. Zer izan zen Bizkaiko lehen lan gatazka modernoa?
5. Nork eman zion langile mugimenduari bere identitate iraultzailea eta erradikala?
6. Zein ziren testuak aipatzen dituen peoien janari nagusiak?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.