Errestaurazioa (1874-1923): oinarriak eta sistema politikoa

HistoriaActualizado el 4,36 KB

Resumen

Dokumentuak Espainiako Errestaurazioaren (1874-1923) testuinguru historikoa azaltzen du, Alfontso XII.a itzultzearekin hasi zena. Cánovas del Castillok ezarritako sistemaren hiru zutabeak aztertzen ditu: 1876ko Konstituzioa, alderdi bitasuna eta txandakatzea, eta jauntxokeria eta hauteskunde iruzurra. Ikaslea erregimen honen funtzionamendua eta mugak ulertuko ditu.

Puntos clave

  • Errestaurazioa 1874ko abenduan Martínez Camposen estatu-kolpearekin hasi zen, eta Alfontso XII.a itzuli zen.
  • Cánovas del Castillo izan zen erregimenaren defendatzaile nagusia, eta bakea eta egonkortasuna berreskuratu nahi zituen.
  • 1876ko Konstituzioak subiranotasun partekatua ezarri zuen, bi ganberekin (Kongresua eta Senatua) eta errolda bidezko sufragioarekin.
  • Alderdi Kontserbadorea (1875) eta Alderdi Liberal Fusionista (1880, Sagasta) txandakatu ziren gobernuan.
  • Txanda-sistema hauteskunde manipulazioan eta jauntxokerian oinarritzen zen, eta sistematik kanpo utzi zituen karlistak, errepublikanoak eta nazionalistak.
  • Cánovas eta Sagasta hil ondoren alderdien batasuna hautsi zen, eta gobernuen ezegonkortasuna handitu zen.

Ponte a prueba

Testuinguru historikoari begira jarrita, aintzat hartu behar da garai hartako giro politikoa. Gogora ekarri behar da Errestaurazioa deitu zitzaiola Borboitar dinastia berrezartzeari eta hura eusteko beharrezko baldintzak sortzeari. Ildo horretatik, komeni da aipatzea noiz hasi zen Borboitarren Berrezartzea: hain zuzen, Martínez Camposek 1874ko abenduan eman zuen estatu-kolpearen ondoren eta Alfontso XII.a itzultzean.

Adierazi behar da Cánovas jauna izan zela erregearen eta Errestaurazioaren defendatzailerik sutsuena eta sistemaren oinarriak finkatu zituena. Haren helburua bakea eta egonkortasuna berreskuratzea izan zen, aurreko Seiurteko Iraultzaileak sortutako ezegonkortasuna gaindituta. Erregimen hori hiru zutabetan oinarritu zen:

  1. 1876ko Konstituzioa eta Monarkia.
  2. Alderdi Bitasuna eta Alderdi Txandakatzea.
  3. Jauntxokeria.

1. 1876ko Konstituzioa eta Monarkia

1876ko Konstituzioa idatzi zen. Errestaurazioaren adierazpen juridikoa izan zen, haren oinarri nagusia. Ikuspegi eta ideia moderatuak islatu zituen, nahiz eta Konstituzio demokratikotik jaso zituen gizabanakoen eskubideak. Ideiarik garrantzitsuenak hauexek izan ziren:

  • Subiranotasun partekatua ezarri zen.
  • Bi ganbera jarri ziren: Kongresua eta Senatua.
  • Errolda bidezko sufragioa finkatu zen.

Gorteen eta erregearen artean banatutako aginte legegilea aukeratu zen, erregearen eskumenak indartu ziren, eta eliza eta kleroa finantzatzeko aurrekontua berreskuratu zen.

2. Alderdi Bitasuna eta Alderdi Txandakatzea

Cánovasek Ingalaterratik hartu zuen alderdi bitasunaren sistema. Haren ustez, nahitaezkoa zen Espainiako Konstituzioa babesten zuten bi alderdi egotea, gobernuan txandaka aritzeko. Handikien alderdiak izan ziren biak, ez herritar xumeen alderdiak, hots, burges hautesleek babestutakoak. Hala ere, bi alderdik praktikan ez zuten izan alde handirik elkarren artean. Honako alderdi hauek txandakatu ziren gobernuan era baketsuan:

2.1. Alderdi Kontserbadorea

1875. urtean eratu zen, eta Cánovasek berak zuzendu zuen. Jabe handien, Elizaren eta aristokraziaren eskubideak babestu zituen.

2.2. Alderdi Liberal Fusionista

1880. urtean sortu zen, eta Práxedes Mateo Sagasta izan zen alderdi-burua. Zenbait liberal aurrerakoi bildu zituen. Sagastak erreforma batzuk egin zituen 1881. urtean, eta eskubideak eta askatasunak zabaldu zituen.

Bi alderdien arteko txandaketa bermatzeko oinarria negoziazioa izan ohi zen: isilpeko ituna egiten zen eta, ondoren, hauteskundeak manipulatzen ziren. Aitortu behar da demokraziarik gabeko sistema liberala izan zela. Sistematik at utzi zituen, bai beste alderdi politikoak (karlistak, errepublikanoak eta nazionalistak), bai herri-klaseetako zatirik nagusienak. Era horretan jokatuta bukatu ziren Isabel II.aren erregealdiko matxinadak, eta lortu zen erregimenak behar zuen egonkortasuna.

Urteak aurrera egin ahala, hautsi egin zen sistemaren oinarri nagusietako bat: alderdi dinastiazaleen batasuna. Cánovas eta Sagasta hil ondoren, hautagai bat baino gehiago azaldu zen alderdi bakoitzean, eta azkenean banandu egin ziren. Hartara, txanda-sistema zailagoa bihurtu zen, ez baitzegoen gobernua eratzeko eta gobernuari eusteko moduko buruzagi eztabaidaezinik. Horrenbestez, areagotu egin zen gobernuen ezegonkortasuna.

3. Jauntxokeria eta Hauteskunde Iruzurra

Iruzurrean eta jauntxokerian oinarritu zen praktikan Errestaurazioa. Ezin da ahaztu txanda-sistema horrek goitik behera funtzionatzen zuela. Txanda-sisteman honako hiru urrats hauek eman behar izaten ziren nahitaez:

  1. 3.1. Lehenengo urratsa: Koroaren babesa jasotzea

    Erregeak dei egiten zion gobernuan ez zegoen beste alderdiari, agintea har zezan.

  2. 3.2. Bigarren urratsa: Gobernua osatzea

    Erregeak oposizioaren buruari eskatzen zion gobernua osa zezala.

  3. 3.3. Hirugarren urratsa: Gorteen babesa eskuratzea

    Gorteak desegin, eta hauteskundeetarako deia egiten zen, gobernuak Gorteen babesa behar zuenez gero.

Adierazi behar da hauteskunde-prozesua manipulatuta zegoela, gobernua eratu behar zuen alderdiak gehiengoa lor zezan. Horiek horrela, hauteskundeetako emaitzak manipulatzeko jardunbidea hauxe izaten zen.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Noiz hasi zen Errestaurazioa?

Testuaren arabera, Borboitarren Berrezartzea Martínez Camposek 1874ko abenduan eman zuen estatu-kolpearen ondoren hasi zen, eta Alfontso XII.a itzuli zenean.

Zein ziren Errestaurazioaren hiru zutabeak?

1876ko Konstituzioa eta Monarkia, Alderdi Bitasuna eta Alderdi Txandakatzea, eta jauntxokeria. Hirurak batera osatzen zuten erregimenaren oinarria.

Nola txandakatzen ziren gobernuan alderdiak?

Alderdien arteko isilpeko itun baten bidez. Gero, hauteskundeak manipulatzen ziren, gobernu berriak gehiengoa lor zezan, eta erregeak agintea eman zion alderdiari.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Noiz hasi zen Borboitarren Berrezartzea?
2. Zein izan zen Errestaurazioaren defendatzailerik sutsuena?
3. Zenbat ganbera izan zituen Gorteak 1876ko Konstituzioaren arabera?
4. Noiz eratu zen Alderdi Kontserbadorea?
5. Nork zuzendu zuen Alderdi Liberal Fusionista?
6. Zein talde politiko utzi zituen sistematik kanpo txanda-sistemak?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.