Independentzia Gerra eta Absolutismoaren berrezarpena (1808-1823): laburpena

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,08 KB
Actualizado el

Resumen

Testuak Independentzia Gerraren hasiera eta garapena (1808-1814) azaltzen ditu, Frantziako okupazioaren eta Baionako Abdikazioen ondorioz. Gero, Fernando VII.aren itzulerarekin absolutismoa nola berrezarri zen eta liberalen errepresioa eta erresistentzia nola gertatu ziren ikasiko du irakurleak. Azkenean, 1820ko Riegoren pronuntziamendua eta 1823ko Aliantza Santuaren interbentzioa aipatzen dira.

Puntos clave

  • 1808an Fernando VII.a errege jarri zen Aranjuezeko altxamenduan, eta Napoleonek Errege Familia bahitu zuen Baionako Abdikazioekin.
  • Gerra garaian bi joera nagusi zeuden: Frantsesen aldeko mugimendua (Jose I.arekin) eta inbasioaren aurkako defentsa taldea.
  • Batzarrek (Cadizko Batzar Nagusia eta gero Cadizko Gorteak) 1812ko Konstituzio liberala onartu zuten.
  • 1814an Fernando VII.ak estatu-kolpe absolutista eman zuen, Valentziako Dekretuaren bidez Gorteak eta Konstituzioa ilegaltzat hartuz.
  • Errepresioaren ondorioz 15.000 frantsestu eta beste horrenbeste liberal erbesteratu ziren.
  • 1820an Riegoren pronuntziamenduak Cadizko Konstituzioa berriro indarrean jarri zuen 1823 arte.

Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba

Independentzia Gerraren Hasiera eta Garapena (1808-1814)

1807an sinatutako Fontainebleauko Itunetik eragindako frantses armadaren okupazioa zela eta, Aranjuezeko altxamenduan Fernando VII.a errege jarri, eta handik gutxira Napoleonek Errege Familia bahitu eta Baionako Abdikazioak gertatu zirela eta, Independentzia Gerra piztu zen. Sei urte luze iraun zuen gatazka gogorra pairatu zuen erresumak.

Bertan, bi joera nagusi jarri ziren elkarren aurrean, dinamika desberdinetako aurkakotasuna burutuz:

  • Frantsesen aldeko mugimendua (“Frantsestuak”): Jose I.arekin kolaboratu zuten espainiarrek osatua.
  • Inbasioaren aurrean sorturiko defentsa taldea: Ideologia ezberdineko kideek (absolutistak, erreformistak eta liberalak) osatua. Talde honek Baionako abdikazioek eragindako botere hutsunea betetzeko eta frantsesei aurre egiteko sortutako Batzarren jardueran aritu zen.

Batzar hauek, hasieran Cadizko Batzar Nagusiaren bitartez eta 1810etik aurrera Cadizko Gorteen bitartez, dinamika politiko berri baten sorrera bultzatu zuten. Bertan, absolutismo zaharraren eta ideologia liberal berriaren arteko lehia agerian geratu zen, 1812ko Konstituzio Liberalean mamituta.

Absolutismoaren Berrezarpena eta Errepresioa (1814-1820)

Gerra amaitzean, Europako gainerako herrialdeetan bezalaxe, Napoleon garaitua zela, eta 1814ko apirilaren 12an Valençayko Itunaren ondoren Fernando VII.aren (“Espainiako erregerik zorigaiztokoena”) itzulerarekin batera, ezarritako orden konstituzionalean estatu-kolpe absolutista eman zuen.

Gorteetako diputatuen talde absolutista honek, Valentzia hirian herri harrera ezin hobea eskaini zioten erregeari (“Desiratua zela”), eta Pertsiarren Manifestua eman ondoren, erregeak armadaren laguntzaz baliatuta, absolutismoa berrezartzeko neurriak hartu zituen.

Neurri Absolutistak

Valentziako Dekretuaren bidez, Cadizko Gorteak ilegaltzat hartu zituen eta egindako lan legegile guztia eta 1812ko Konstituzioa indargabetu ere. Honekin batera, neurri hauek ezarri zituen:

  • Inkisizioa berrezarri zuen.
  • Jesuiten itzulera agindu zuen.
  • Prentsa-askatasuna ezereztu zuen.

Errepresioaren kapitulua oso bortitza izan zen. 1813-1814 bitartean biztanle askok erbestera jo zuten, bereziki Frantziara eta Ingalaterrara. Aro garaikideko lehen erbesteratze handia eman zen: 15.000 frantsestu eta beste horrenbeste liberal.

Liberalen Erresistentzia eta Pronuntziamenduak

Hala ere, absolutismoaren aurkako borrokak segitu zuen, baliabide ezberdinak erabilita: ezkutuko konspirazioak, elkarte sekretuak eta, batez ere, pronuntziamenduak (hots, helburu politiko zehatza zuten estatu-kolpe militarrak).

1820ko Riegoren pronuntziamendu arrakastatsuaren bitartez, berriro Cadizko Konstituzioa indarrean ezarri zen 1823 arte. Orduan, Vienako Sistemaren ondorioz sortutako Aliantza Santuak Espainiako erregimen liberala suntsitu eta berriro ere absolutismoa ezarri zuen.

Preguntas frecuentes

Zergatik hasi zen Independentzia Gerra?

1807ko Fontainebleauko Ituna zela eta frantses armadak Espainia okupatu zuen, eta Napoleonek Errege Familia bahitu zuen Baionako Abdikazioekin. Horren ondorioz, gerra piztu zen.

Zer izan zen Valentziako Dekretua?

Fernando VII.ak 1814an eman zuen dekretua, Cadizko Gorteak ilegaltzat hartu zituena eta 1812ko Konstituzioa indargabetu zuena. Inkisizioa berrezarri eta prentsa-askatasuna ezeztatu zuen.

Zer da pronuntziamendu bat?

Helburu politiko zehatza duen estatu-kolpe militarra da. Testuan, liberalek absolutismoaren aurka erabilitako baliabideetako bat izan zen, 1820ko Riegoren pronuntziamendua adibidez.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein urtetan piztu zen Independentzia Gerra?
2. Zein izan zen 1812ko Konstituzio liberalaren garapena eragin zuen batzarra?
3. Zein neurri hartu zuen Fernando VII.ak 1814an absolutismoa berrezartzeko?
4. Zenbat liberal erbesteratu ziren gutxi gorabehera errepresioan?
5. Zein izan zen 1820ko pronuntziamendu arrakastatsua?
6. Zein erakunde interbenitu zuen 1823an erregimen liberala suntsitzeko?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.