Demokraziak krisian eta Alemaniaren Nazifikazioa
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,97 KB
Demokraziak krisiaren aurrean
Ekonomia-krisiaren garaian eta gizartearen asaldurari aurre egiteko, sustrai sendoko parlamentarismoa eta demokrazia zituzten herrialdeek sozialismoa sisteman integratzea lortu zuten. Britainia Handian, egoera ekonomikoa oso larria zen: Alderdi Laboristaren ekintzek herri-eskaerak parlamentu-sistemaren bidez bideratzea ahalbidetu zuten. Irlandako Gerrak egoera larriagotu zuen, irlandarrak britainiar gobernuaren aurka matxinatu baitziren. Gatazka hori 1921ean amaitu zen, Irlanda bitan zatituta geratu zelarik. Frantzian, ekonomia-krisia hedatu egin zen 1930eko hamarkadan. Langileen protestak izan ziren, eta eskuindarren mobilizazio handiak haien aurka. Suitzan, Belgikan eta Herbehereetan, alderdi liberalek eratutako gobernu-koalizioen bidez lortu zen egonkortasuna.
Alemaniaren nazifikazioa
Totalismorako bidea
Kantziler izendatu zutenetik, Hitlerrek erregimen totalitarioa ezartzeari ekin zion Alemanian, oso epe laburrean. 1933an dekretu bat aldarrikatu zuen, biltzeko eskubidea eta prentsa-askatasuna murrizteko. Reichstageko eraikinean sutea gertatu zen. Komunistei egotzi zieten hori, frogarik gabe, funtsezko eskubideak kentzeko aitzakia gisa. Errepresio eta beldurrarazte giro horretan, Alderdi Naziak garaipena lortu zuen berriro 1933ko martxoko hauteskundeetan. Hitlerrek botere guztiak bereganatzeko legea onartu zuen. Une horretatik aurrera, demokrazia-arrasto guztiak eta Weimarko Errepublika bera amaitutzat eman zitezkeen.
Erregimen naziaren ezarpena
1933. urtetik aurrera, zenbait neurri hartu ziren prozesu hau osatzeko:
- Alderdi sozialdemokrata eta komunista legez kanpo utzi zituzten, alderdi bakarreko erregimena ezartzeko.
- Länderren batasuna (estatu federalen batasuna).
- Administrazioaren garbiketa, ariarrak ez ziren funtzionarioak edo ustez erregimenaren aldekoak ez zirenak kanporatzeko.
- Errepresioa sendotzea. Polizia-eginkizunak eman zizkioten SS taldeari eta Gestapo sortu zuten (1934).
- Alderdi barruko disidentzia desagerraraztea. SAkoen artean, kritikak izan ziren Hitlerrek botere guztiak bereganatzeagatik.
- Bizi-espazioa konkistatzea, ariar arrazaren garapenerako beharrezkoa zen lurralde-hedapena bermatzeko.
- Hitler estatuburu izendatu zuten, Hindenburg presidentea hil eta gutxira. II. Reicheko Führer bihurtu zen.
Autarkia eta berrarmatzea
Nazien politika ekonomikoaren helburuak Alemania potentzia handi bihurtzea eta langabezia-arazo larria desagerraraztea ziren. Estatuaren dirigismoa baliatu zuten, eta Lau Urteko Plana aplikatu zuten, herrialdea gerrarako prestatzeko asmoz. Hauek ziren ekonomia-irizpide nagusiak:
- Autarkia ekonomikoa: Alemania herrialde buruaski bihurtu zen.
- Obra publikoak bultzatzea.
- Prezioak eta soldatak kontrolatzea, inflazioa eragozteko.
- Industria astuna sustatzea (armamentu-industria, batez ere).