Immanuel Kant: Arrazoi Kritikoa eta Ilustrazioa
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
euskera con un tamaño de 4,33 KB
Zer aztertzen du Kantek Arrazoi Hutsaren Kritikan?
Arrazoi Hutsaren Kritika idazlanean, Kantek, Ilustrazioaren ideiei jarraituz, kritikoki epaitzen du gure ezagutzeko ahalmena, tutoretza arrotzetatik askaturiko arrazoimenak bere mugak ezar ditzan. Kantentzat, ezagutzak, zientifikoa izatekotan, bi motatako baldintzen arteko sintesia eratu behar du: subjektuak ipiniaren eta objektuak emanaren arteko sintesia, hain zuzen.
Zer da fenomenoa?
Ezagutza ez da ezagugaiaren barneratze pasiboa, subjektu eraginkorraren ekintza baizik. Ezagutzan, subjektuak ematen dio izaera objektuari. Beraz, gauzak ez ditugu diren bezala ezagutzen, garen bezala baizik; subjektuak objektua eraikitzen du. Ezagutzen dugun horri fenomenoa deritzogu.
Zer gertatzen da metafisikarekin?
Metafisika ezin daiteke zientziatzat hartu, elementu materiala edo enpirikoa falta zaiolako. Kategoriak ezin badaitezke ere fenomenoen mundutik kanpo erabili, metafisika horixe egiten ahalegintzen da, behin eta berriro, esperientzia sentigarritik kanpoko objektuekin: arima, jainkoa eta mundua.
Zer aztertzen du Kantek Arrazoi Praktikoaren Kritikan?
Kantek bere morala edo etika azaltzen du Arrazoi Praktikoaren Kritikaren bitartez. Dioenez, arrazoia, ezagumen teorikoa ez ezik, ezagumen praktikoa ere bada, ekintzaren gida. Gizakiak eredu ideal batzuen arabera bideratzen eta neurtzen ditu bere ekintzak, onak eta gaiztoak bereiziz; hori jendearen ohituretan ikus daiteke.
Zer da kontzientzia morala eta bere ardatza?
Kanten ustez, kontzientzia moralaren existentzia dudaezina da. Gizakiak eredu ideal batzuen arabera bideratzen eta neurtzen ditu bere ekintzak, ekintza onak eta gaiztoak bereizten ditu, eta jendearen ohituretan ikus daiteke hori. Kontzientzia moral honen ardatza lege morala edo eginbeharra da.
Kanten moralitatearen hiru ezaugarriak
Eginbehar unibertsala adierazten duen inperatiboak hiru ezaugarri bete behar ditu:
- A priorizkoa: Ez enpirikoa. Filosofia kantiarrarentzat, moralitatearen arau bakarra betebeharra da. Lege moralaren arabera ekitea. Betebeharra da lege moral guztien a priori-zko forma.
- Kategorikoa: Ez hipotetikoa. Helburu bat lortzeko bideak ezartzen dituzte.
- Autonomoa: Ez heteronomoa. Subjektuak berak ezartzen dio agindua bere buruari, arrazoia kanpoko ezeren mende jarri gabe.
Sarrera historiko-kulturala
XVIII. mendeko aldakuntza ekonomiko, soziopolitiko eta ideologikoek gaur egungo gizartearen oinarriak ezarri zituzten. Antzinako Erregimen estamentalaren gainbehera eta burgesiaren gizarte-ordena klasista berria izan ziren trantsizioko mendearen ezaugarri nagusiak. Argiaren mendea, pentsamendu askea eta erlijio arrazoiduna (deismoa) izan ziren ezaugarri nagusiak.
Deismoa
Ilustratuek erlijioaren interpretazio arrazionala egiten dute: gizakiak ezin du Jainkoa (sortzailea eta ordenatzailea) ezagutu, eta Jainkoa bera da erlijio guztietan. Erlijio arrazoidun edo natural honi deismo deritzo.
Despotismo ilustratua
Europako herrialde batzuetan, burgesiak ez zuen iraultzarik egin behar izan gizartean gora egiteko eta despotismo ilustratua ezarri zuten. Despotismoak botere absolutua legitimatu zuen, sasipaternalismo batean oinarrituz, herriaren zoriontasun eta aurrerapenaren aitzakiarekin.
Antropozentrismoa
Erdi Aroaren amaieran, erlijioaren gutxitzearekin batera, harrotasun eta independentzia sentimendua indartu zen gizartean. Gizakia bere buruaren jabe sentitzen hasi zen, bere bizitza inoren laguntzarik gabe gidatzeko gai. Errenazimentuan, gizakia bera zen munduaren ardatz eta bere patuaren jabe. Giza banakoa zen erreferentzia nagusia, eta indibidualismoa ezaugarri nagusia. Giza ekintzarentzat eredua zenez, natura ikergai bihurtu zen.
Humanismoa
Pentsamendu filosofikoaren historian lehenengo eta hedatuena izan zen mugimendu intelektuala da. Gaur egun, gizakiaren balioa, duintasuna eta berariazko berezitasuna nabarmentzen duen jarrera filosofikoa da. Gizakia du helburu. Humanismoa, gizakia goraipatzeagatik, lotuta dago antropozentrismoarekin.