II. Mundu Gerra: kausak eta hasiera (1935-1940)

HistoriaActualizado el 3,79 KB

Resumen

Dokumentuak II. Mundu Gerraren kausak eta lehen urteak azaltzen ditu: hogeitaka hamarkadako krisia, estatu autoritarioen espantsionismoa, Polonia inbasioa eta tximista-gerra. Ikasleak ikasiko du nola bideratu zuten Alemaniak, Italiak eta Japoniak beren lurralde-zabalkundea, eta nola eragin zuten Europako lehen garaipenek.

Puntos clave

  • 1939ko irailaren 1ean Hitlerrek Polonia inbaditu zuen, Ez Erasotzeko Ituna Sobietar Batasunarekin sinatu ostean.
  • Erresuma Batuak eta Frantziak gerra deklaratu zioten Alemaniari Polonia inbaditu ostean.
  • Tximista-gerra (Blitzkrieg) estrategia etsaien komunikazio-bideak eta instalazio militarrak suntsitzean oinarritzen zen.
  • 1940ko ekainean Paris okupatu zuten eta Frantziak armistizioa sinatu zuen, Pétain-en agintepean estatu kolaborazionista sortuz.
  • Ingalaterrako Gudua (1940ko uda) aliatuen garaipena izan zen: britainiarren hegazkinek inbasio-planak eragotzi zituzten.
  • Japoniak 1931n Mantxuria okupatu zuen eta 1937-1939 bitartean Txinako ekialdeko kostaldean lur-zerrenda zabala konkistatu zuen.

Ponte a prueba

Gerraren Kausak

Hogeita hamarreko hamarkadako ekonomia-krisi larriak eta mugimendu faxisten eta autoritarioen gorakadak nazioarteko harremanak aldatu zituzten. 1936tik aurrera, argi zegoen bi bloke antagoniko sortu zirela: kutsu faxistako estatuak eta estatu demokratikoak. Lehenek politika erasokorra bideratu zuten. Estatu demokratikoek, berriz, ez zuten neurririk hartu, ez zirelako behar bezain irmoak izan.

Estatu Autoritarioen Espantsionismoa

1935etik aurrera, estatu autoritarioen espantsionismoa areagotu egin zen. Itun hauek sinatu zituzten:

  • Erroma-Berlin Ardatza (Altzairuzko Itunaren bidez sendotu zutena)
  • Antikomitern Ituna (Alemaniak, Japoniak eta Italiak sinatua)

Japoniak Panasiar inperio bat sortzea zuen helburu. 1931n Mantxuria okupatu zuen (Txinako ipar-ekialdea). 1937tik 1939ra lur-zerrenda zabal bat okupatu zuen Txinako ekialdeko kostaldean.

1935ean, Mussoliniren Italiak Etiopia konkistatu zuen. 1939an, Albania inbaditu zuen.

Alemanian, Hitlerrek armada indartsu bat antolatu, eta armagintza sustatu zuen, Alemania Handia proiektua bideratzeko asmoz:

  • 1935ean Sarre eskualdea anexionatu zuen eta Renania berrarmatu zuen.
  • 1938an, Austria anexionatu zuen (Anschluss) eta Sudeteak ere (Txekiar lurraldea izan arren).
  • 1939an, Moravia eta Bohemia inbaditu zituen, Txekiar lurraldeak.

Poloniaren Inbasioa

Polonia inbaditu aurretik, bakea bermatu beharra zeukan SESB-rekin, eta Sobietarren eta Frantzia eta Erresuma Batuaren arteko aliantza eragotzi. Hitlerrek eta Stalinek, Alemaniaren eta Sobietar Batasunaren arteko Ez Erasotzeko Ituna sinatu zuten.

SESB-rekiko bakeak bidea zabalik utzi ziola, Hitlerrek Polonia inbaditu zuen 1939ko irailaren 1ean. Baina Erresuma Batuak eta Frantziak gerra deklaratu zioten Alemaniari. Hala hasi zen beste gerra bat Europan.

Tximista-gerra (Blitzkrieg)

Gerraren hasieran, alemanek aurrera egin zuten etengabe, estrategia berri bati esker. Etsaien komunikazio-bideak eta instalazio militarrak suntsitzea zen lehen helburua, erantzuteko aukerarik gabe uzteko.

Alemanek berehala okupatu zuten Polonia, erresistentzia handirik topatu gabe. Sobietarrek herrialde hartako ekialdea okupatu zuten, Estonia, Letonia eta Lituania ere okupatu zituzten. 1940ko apirilean, alemanek Norvegia eta Danimarka inbaditu zituzten.

Frantziaren Okupazioa

Frantziak, defentsa-lerro bat eraiki zuen Alemaniarekiko mugan, Maginot Lerroa. Alemanek ustekabean harrapatu zituzten frantsesak, Ardenak deritzon eskualde menditsua beren tankeetan zeharkatuz. Bi astean, Herbehereak, Belgika eta Frantzia okupatu zituzten. 300.000 soldadu baino gehiago ebakuatu behar izan zituen Dunkerquetik. Paris ekainaren 13an okupatu zuten, eta handik egun batzuetara Frantziak armistizioa sinatu zuen. Iparraldea eta mendebaldea alemanen esku geratu ziren. Gainerako lurraldeak eta koloniak Alemaniaren estatu kolaborazionista bihurtu ziren, Pétain mariskalaren agintepean. Charles de Gaulle erresistentzia antolatzen hasi zen.

Ingalaterrako Gudua

Aliatuek kontinentean porrota jaso ostean, Winston Churchill lehen ministro hautatu zuten. 1940ko udan, Ingalaterrako Gudua gertatu zen. Hegazkinen bonbardaketak masiboak izan ziren; baina, britainiarren hegazkinak nagusitu ziren, eta uhartea inbaditzeko planak eragotzi zituzten.

Balkanetako Inbasioa

Mussolini gerran sartu zen Alemaniaren ondoan. Grezia inbaditzen saiatu zen, baina porrot handia izan zen. Orduan, Hitlerrek Jugoslavia eta Grezia konkistatu zituen.

Errumania, Bulgaria eta Hungaria Reicharen aliatu bilakatu ziren.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zergatik hasi zen II. Mundu Gerra 1939an?

Hitlerrek Polonia inbaditu zuen 1939ko irailaren 1ean, Sobietar Batasunarekin Ez Erasotzeko Ituna sinatu ostean. Erresuma Batuak eta Frantziak gerra deklaratu zioten Alemaniari.

Zer da tximista-gerra (Blitzkrieg)?

Alemaniaren estrategia berria zen, etengabeko aurrerapena eta etsaien komunikazio-bideen eta instalazio militarren suntsipena oinarri zituena, erantzuteko aukerarik utzi gabe.

Zergatik garaitu zuten britainiarrek Ingalaterrako Gudua?

Hegazkinen bonbardaketa masiboak izan arren, britainiarren hegazkinak nagusitu ziren eta horrek uhartea inbaditzeko planak eragotzi zituen.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Noiz inbaditu zuen Alemaniak Polonia?
2. Zein itun sinatu zuten Hitlerrek eta Stalinek Polonia inbaditu aurretik?
3. Zein eskualdetan zeharkatu zuten alemanek Frantziaren defentsa-lerroa?
4. Nork lortu zuen Frantziaren kolaborazionista estatua buruzagitzea?
5. Zein izan zen Mussoliniren lehen konkista Afrikan 1935ean?
6. Zein urtetan okupatu zuen Japoniak Mantxuria?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.