Burdinazko hesia eta gerra hotza: jatorria, blokeoak eta gatazka nagusiak
Resumen
Dokumentuak Gerra Hotzaren jatorria azaltzen du, AEB eta SESB arteko bi bloketan banaketa eta burdinazko hesiaren esanahia barne. Blokeo kapitalista eta komunistaren ezaugarriak, Berlinen blokeoa, harresiaren eraikuntza, misilen krisia eta Vietnamgo gerra ere jorratzen dira. Ikasleak Gerra Hotzaren eragileak eta gertakari nagusiak ulertuko ditu.
Puntos clave
- Bigarren Mundu Gerraren ondoren AEB eta SESB izan ziren bi superpotentzia nagusiak, politikan, ekonomian eta ideologian kontrajarriak.
- Burdinazko hesia Winston Churchillek izendatu zuen, Ekialdeko komunismoa eta Mendebaldeko Europa banatzen zituen lerro imaginarioa.
- Truman doktrina (1946), Marshall Plana (1947) eta NATO (1949) mendebaldeko blokearen oinarriak izan ziren.
- COMECON (1949) eta Varsoviako Ituna (1955) sobietar blokearen erantzun ekonomiko eta militarra izan ziren.
- 1961eko abuztuaren 13an Berlingo harresia eraiki zen, Berlin Mendebaldea eta Ekialdea 30 urtez bananduz.
- 1962ko misilen krisian SESBek Kuban misilak jarri zituen eta AEBek itsas blokeoa agindu zuen; Khrustxevek baseak kentzea onartu zuen.
- Vietnamgo gerran (1962-74) AEBek esku hartu zuten, eta 1974an erretiratu ziren; Vietnam komunistaren menpe bateratu zen.
- 1.GERRA HOTZAREN JATORRIA
- 1.1. Zer izan zen gerra hotza? 2.MG ondoren bi superpotentzia nagusi nabarmendu ziren munduan. Beraien artean antagonismo handia zegoen politikan, ideologian eta ekonomian. Honek Gerra hotza izeneko diplomazia gatazka eragin zuen.Mundua bi bloketan banatu zen:
Mendebaldeko blokea (AEB eta Mendebaldeko Europako aliatuak) eta bloke komunista (SESB eta Ekialdeko Europako aliatuak).Potentzia bakoitzak bere blokea kontrolpean zuen eta ordezkatzen zuen politika, ekonomia eta ideologia bera ezartzen zuen. - Aliatuen arteko harremanak hondatzea: Sobietarren eragina Erdialdeko Europako herrialdeetan gero eta nabariagoa zen. Egoera honi W. Churchillek burdinazko hesia deitu zion. Mendebaldeko herrialdeek ez zuten bat ere ondo ikusten errusiarren hedatze-joera hau. Aurre egiteko, AEBek herrialde ezberdinen gatazketan komunismoaren aurkako taldeei laguntzea erabaki zuten ( Euspen-politika edo Truman doktrina).Eragin-eremuak sendotzen jarraitu zuen potentzia bakoitzak: amerikarrek Marshall Plana jarri zuten martxan 1947an. Hau Europako ekonomia berpizteko laguntzen programa izan zen. SESBek Kominform erakundea sortu zuen munduko alderdi komunisten sobietar politikarekiko babesa koordinatzeko.Burdinazko hesia: Europa ekialdeko herri komunietak eta mendebaldeko
Europako herrialdeak banatzen zituen lerro imaginarioa. - 1.2.
Gerra hotzaren ezaugarriak
Denborarekin, superpotentzien arteko harremanak aldatzen joan ziren, baina Gerra Hotzaren oinarrizko ezaugarriak mantendu egin ziren:
- Sistema bipolar bat eratu zen
- Armamentu-norgehiagokoak era arriskutsuan handitu zuen bi superpotentzien suntsitseko ahalmena.
- Superpotentziek beren eragin eremua mugatu zuten
- Propaganda erabili zuten bi superpotentziek bren eragin eremuak sendotzeko eta batzeko.
- Gerra pizteko beldurraren politika.
- Intentsitate txikiko gatazkak
- Espioitza eta zerbitzu sekretuak garatu zieren (armamentu aurrerapenak ezagutzeko.)
- 2. GERRA HOTZEKO BLOKEOA
- 2.1. Mendebaldeko blokeoak eta blokeo kapitalista:
- Truman doktrina; 1946. Urtean AEBk Truman Doktrina aurrera eramatea erabaki zuen, komunismoa indargabetzeko helburuarekin. Doktrina honek zera ezartzen zuen: komunismoari aurre egingo zion edozein gobernuk AEBren laguntza jasoko zuela, komunismoaren hedapena ekiditzeko.
- Marshall Plana: Estatu batuetak gobernuak Europako ekonomia suspertzeko laguntza-plan bat diseinatu zuen, 13.000 milio dolareeko balioa zuena. Plan horrek Europako 17 herrialderi eman zien laguntza. Espania Marshall planetik kanpo utzi ziten, erregimen demokratikorik ez zuelako.
- Ipar atlantikoko itunarern erakundea (NATO): 1949an, Washingtonen, itn hau sinatu zuten hainbat herrialdek. Itunaren helburua defentsrako aliantza militarra eratzea zen mendebaldeko munduaren aurkko balizko erasoertatik babesteko.
- 2.2. ekialdeko blokeoa eta blokeo komunista:
- Ekialdeko blokekoa : Alderdi bakarreko sistemak ziren (komunistak). Gainerako alderdiak debekatuta zeuden. Botere politikoa ez zegoen banatuta erakunde ezberdinetan. Alderdi komunistak botere guztiak zituen. Ez zegoen askatasunik (adierazteko, elkartzeko). Oso diktadura gogorrak ziren.
Bloke komunista
Sobietar blokea Ekialdeko Europan ezarri zen: Polonian, Hungarian, Txekoslovakian, Errumanian eta Bulgarian. 1946tik-48ra diktadura komunistak ezarri zituzten.- Estatubatuarren ekimenen aurka egiteko antolatu ziren:
- COMECON (Elkarren Laguntza Ekonomikorako Kontseilua) antolatu zuten Marshall Planari erantzuteko. Sobietar herrialdeen ekonomiak koordinatzen zituen.
- 1949an SESBek Alemaniako Errepublika Demokratikoa (AED) sortu zuen.
- Varsoviako ituna (1955) eratu zuten, Sobietarrekin zeuden herrialdeen arteko aliantza militarra, NATOri erantzuteko.
- 3.
- 3.1.
Berlinen blokeoa
2.MG ondoren Alemania eta Berlin lau sektoretan banatuta geratu ziren. 1948n AEBek, Britainia Handia eta Frantziak beren sektoreak batu eta Alemaniako Errepublika Federala (AEF) sortu zuten. SESB Alemania bateratzearen aurka zegoen eta Mendebaldeko Berlin blokeatu zuen baina porrot egin zuen hornidura airez bidali baitzuten aliatuek. - Ondoren SESBek estatu komunista bat sortu zuen bere sektorean: Alemaniako Errepublika Demokratikoa (AED). Alemania bi estatutan banatuta geratu zen 1990era arte.
- 4.
- 4.1 Berlingo harresiaren eraikuntza
- 1961ean Berlin bi sektoretan banatuta zegoen: mendebaldean AEF eta ekialdean AED. Bien artean ezberdintasun handiak zeuden: mendebaldekoak aberatsagoa eta askatasun erregimen zabalagoa zuen. Ekialdekoek mendebaldera emigratzen zuten. Ekialdeko agintariek, kezkatuta, beren sektorea mendebaldeko sektoretik banatzea erabaki zuten. 1961eko abuztuaren 13an hormigoizko harresia eraiki zuten; berlindarrak 30 urtez bananduko zituen harresia.
- 4.2. Misilen krisia: 1959an Kuban, Fidel Kastrok Batista diktadorea kargutik kendu zuen. AEBek erregimen berriaren aurka egin zuten eta kubatarrak SESBen blokera hurbildu ziren. 1962an SESB Kuban misilak instalatzen hasi zen. Hauek AEBetara heltzeko ahalmena zuten. John F. Kennedy presidenteak Kubaren itsas blokeoa agindu zuen sobietarren material militarra ez heltzeko. Zenbait egunez bi potentzien arteko borroka zuzenaren beldurra izan zen munduan. Azkenean Khrustxevek sobietar baseak kentzea onartu zuen. Tentsioa gutxitu zen, baina AEBek Kubako erregimenari presioa egiten jarraitu zuten.
- 5.
- 5.1.
Vietnamgo gerra (1962-74) - Frantziaren independentzia lortu zuenetik (1954), Vietnam bitan banatuta zegoen: Iparrean komunistak eta hegoaldean komunisten aurkako erregimena. Hegoaldean komunisten aldeko gerrilla sortu zen (Vietcong). AEBek esku hartu zuten sobietar blokea zonaldetik hedatuko zenaren beldur zirelako. Soldadu asko bidali zituzten. AEBen ez zen gerra onartu. Luze jo zuen, eta soldadu asko hil ziren. Nixon presidenteak AEBen apurka-apurkako erretiratzea agindu zuen. 1974an guztiz erretiratu ziren. Hego Vietnamek porrot egin zuen eta herrialdea bateratu egin zen erregimen komunistaren menpean.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zer da burdinazko hesia?
Burdinazko hesia Winston Churchillek deitutako lerro imaginarioa da, Europa ekialdeko herri komunistak eta mendebaldeko Europako herrialdeak banatzen zituena.
Zer izan zen Marshall Plana?
1947an AEBek Europako ekonomia berpizteko diseinatu zuten laguntza-plana izan zen, 13.000 milioi dolarreko balioa zuena. Espainia ez zen sartu erregimen demokratikorik ez zuelako.
Noiz eraiki zen Berlingo harresia eta zergatik?
1961eko abuztuaren 13an eraiki zen, Ekialdetik Mendebaldera emigrazioa saihesteko. 30 urtez bananduko zituen Berlin.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.