Erregimen Zaharra: Historia, Politika eta Gizartea
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,99 KB
Erregimen Zaharra: Kontzeptua eta Ezaugarriak
Erregimen Zaharra kronologikoki XVI. eta XVIII. mendeen artean garatu zen. Izendapen hau iraultzaile frantsesek erabilitako hitz gutxiesgarria izan zen, Frantziako Iraultza eta Industria Iraultza baino lehen zegoen guztiari erreferentzia egiteko: demografia, ekonomia, politika, gizarte eta mentalitateari. Garai hartan, egitura guztiak atzeratuta zeuden. XVIII. mendearen amaierarekin batera, Erregimen Berria (sistema liberala) sortu zen.
Absolutismoa: Antzinako Erregimenaren Sistema Politikoa
Monarkia absolutuan, erregeak du botere guztia. Monarkia absolutuaren ezaugarri nagusiak hauek dira:
- Erregearen botereak jatorri jainkotiarra du.
- Erregearen boterea absolutua da eta botere guztiak biltzen ditu.
- Subiranotasuna erregeari dagokio.
- Estatua koroaren jabegoa da.
Ekonomia eta Zergak
Hamarrena: Elizak bildutako zerga mota zen. Nekazariei eskatzen zitzaien eta uztaren % 10 izaten zen.
Espainiako Dinastiak: Austriarrak eta Borboitarrak
Austriar Handiak eta Txikiak
Austriar Handiak: XVI. mendean hasi zen lehenengo errege-etxea edo dinastia. Hauei esker sortu zen Espainiako Inperioa. Karlos I.a (Alemaniako V.a) eta Filipe II.a izan ziren Austriar Handiak, hain zuzen ere.
Austriar Txikiak: XVII. mendeko erregeak izan ziren: Filipe III.a, Filipe IV.a eta Karlos II.a. Hauekin, Espainiako Inperioa pixkanaka indarra eta lurraldeak galtzen hasi zen.
Erregetzarako Gerra (1700-1713)
1700. urtean Karlos II.a hil zen semerik gabe, Austriako etxeak Espainian izan zuen azken erregea. Errege-aulkia okupatzeko bi hautagai aurkeztu ziren: Karlos artxidukea (austriarra) eta Anjouko Filipe dukea (Frantziako errege-etxekoa). Horrek Erregetzarako Gerra piztu zuen hautagai bakoitzaren aldekoen artean. Filipe V.a izan zen garaile, eta bera izan zen Espainiako borboitarretan lehena.
Filipe V.a eta Oin Berrirako Dekretuak
Filipe V.a: Espainiako lehenengo errege borboitarra izan zen. Erregetzarako Gerra amaitu ondoren, 1713an, koroatu zuten. Gerra ostean, Filipe V.ak Oin Berrirako Dekretuak aldarrikatu zituen. Erregeak estatua zentralizatu nahi zuen eta, horretarako, Aragoiko Koroaren barneko lurraldeetako (Aragoi, Katalunia, Valentzia eta Mallorca) instituzio publikoak eta foruak kendu zituen, lurralde haiek traidoretzat hartzen zituelako. Dekretu horien bidez, gobernu-legeak eta ohiturak berritu eta bateratu nahi izan ziren. Hala ere, Euskal Lurraldeetako foruak mantendu zituen, gerra garaian bere alde egon zirelako.
Gizarte Estamentala
Antzinako Erregimenaren berezko gizarte mota da. Hiru estamentu aldaezinetan banatuta zegoen:
- Noblezia eta kleroa: Talde pribilegiodunak ziren.
- Herri xehea: Talde pribilegiogabea zen.