Bigarren Errepublika (1931-1936): hasiera eta behin-behineko gobernua

HistoriaActualizado el 5,57 KB

Resumen

Dokumentuak 1930eko Primo de Riveraren dimisioaren ondoren Espainian gertatutako gertakariak azaltzen ditu, Bigarren Errepublikaren aldarrikapena barne. Donostiako Ituna, 1931ko apirilaren 12ko udal-hauteskundeak eta behin-behineko gobernuak hartutako lurralde, nekazaritza, hezkuntza eta armadako erreformak aztertzen ditu. Ikasleak errepublikaren hasierako egoera politikoa eta Elizarekin izandako gatazka ulertuko ditu.

Puntos clave

  • Primo de Riverak 1930eko urtarrilean dimisioa eman zuen, babesa galdu ondoren.
  • 1930eko abuztuan Donostiako Ituna adostu zen errepublika aldarrikatzeko.
  • 1931ko apirilaren 12ko udal-hauteskundeetan hiri handietan koalizio errepublikano-sozialista irabazi zuen.
  • 1931ko apirilaren 14an Alcalá Zamorak II. Errepublika aldarrikatu zuen eta Alfontso XIII.ak alde egin behar izan zuen.
  • Behin-behineko gobernua Azañaren buruzagitza pean egon zen, eta lurralde, nekazaritza, hezkuntza eta armadako erreformak abian jarri zituen.
  • Gorte Konstituziogileetarako hauteskundeak 1931ko ekainaren 28an egin ziren, gizonezko sufragio unibertsalarekin, eta ezker errepublikanoen eta sozialisten koalizioak gehiengoa lortu zuen.

Ponte a prueba

7. GAIA. BIGARREN ERREPUBLIKA: 1931KO KONSTITUZIOA ETA ERREFORMAK (1931-1939)

Primo de Riverak, babesa galduta (militarrena eta erregearena), dimisioa eman zuen 1930 Eko urtarrilean.

Alfontso  XIII.Ak Gobernua eratzeko  eskatu zion Damaso Berenguer jeneralari, normaltasun konstituzionalera itzultzeko asmoz. Baina Espainiar gizartea (batez ere hirikoa) ez zegoen prest berriro ere Kazikismoaren mende egoteko. Bestalde alderdi dinastikoetako buruzagiek ez Zuten konfiantzarik erregearengan eta gainera errepublikanismoa indartu egin Zen. Egoera horretan ezinezkoa zen diktaduraren aurreko egoerara itzultzea.

1930eko abuztuan alderdi errepublikanoek eta Kataluniako eta Galiziako nazionalistek Donostiako Ituna adostu zuten errepublika aldarrikatzeko. Batzorde iraultzaile bat Eratu zen, erregimen- aldaketa prestatzeko: altxamendu militarra egin nahi Zuten, herritarren babesaz, eta batzordeko kideek errepublikako behin-behineko Gobernua osatuko zuten.
Urrian, sozialistek bat egin zuten eta Errepublikaren gobernuan parte hartzea erabaki zuten

  Abenduaren 15erako  prestatutako zenbait altxamendu porrot egin Zuten ( Cuatro Vientos, Jaca).

Errepublikanoek, sozialistek eta alderdi Dinastikoetako antzinako politikariek iragarri zuten ez zutela parte hartuko 1931ko otsaileko legegintza-hauteskundeetan.
Berenguerrek dimisio Aurkeztu zuen. Haren ordez Aznar almiranteak zuzendutako gobernua ezarri Zen, apirilaren 12an  udal hauteskundeak Izango zirela iragarri zuen eta ondoren hauteskunde orokorrak izango ziren, Konstituzioa egiteko.

Errepublikanoek eta sozialistek hauteskundeetan Parte hartzea erabaki zuten, baina monarkiaren aldeko edo aurkako plebiszitutzat Aurkeztu zituzten. Apirilaren 12ko udal-hauteskundeetan monarkikoek irabazi Zuten nekazaritza-eremuetan, baina, hiri handietan koalizio errepublikano Sozialista irabazi zuen (kazikismoak ez zuen hainbeste eragina), eta agerian Utzi zuen monarkiak ez zuela babesik.

Espainiako II. Errepublika modu baketsuan eta jai-giroan ezarri Zen herritar askok Errepublikaren bidez erreforma politiko eta sozialak lortuko Zirela eta horrela konponduko zirela herriaren arazoak uzten zutelako.

1931ko apirilaren 14 gauean

Alcalá Zamorak II.Errepublika aldarrikatu zuen
Madrilen eta Alfontso XII. Erregeari herrialdetik alde egiteko eskatu zion.

BEHIN BEHINEKO GOBERNUA

Donostiako Itunaren bidez sortutako Iraultza Batzordea izan zen Errepublikako BEHIN BEHINEKO GOBERNUA, Alderdi politiko guztietako kidez osaturik eta Azaña buru Zelarik.

Lehen hilabeteetan erreforma Ugari jarri zituen abian

-
lurralde-eztabaida (Francesc Macià Kataluiniako  ezker errepublikanoko Buruzagiak Kataluiniako Errepublka aldarrikatu zuen, eta estatu independentea Izatea eskatu zuen. Gobernuko zenbait ministrok konpromiso bat lortu zuten: Generalitatea Ezarri zen, Kataluniako gobernu autonomoa, Gorteek autonomia-estatutua onartu arte);

-
nekazaritzan (nekazarien Egoera arintzeko, Largo Caballero lan ministroak hainbat dekretuak bultzatu Zituen:  Lurra nahitaez lantzeko Dekretua, udal barrutietako dekretua, istripuen asegurua, 8 orduko lanaldia..)

-
hezkuntzan (analfabetismoari aurre egiteko. Irakaskuntza Derrigorrezkoa, laikoa eta dohain, ikastetxe erlijiosoak itxi, horretarako Behar zen eskolak egin eta irakasle kontratatu)

-
armadan (Azaña Gerra-ministroak. Armada moderno eta eraginkorra osatu nahi zuen, horretarako ofizial Kopurua murriztu, errepublikari leiala izatea zin egin bestela erretiro Ordaindua hartu...)

Errepublika ezarri zenean, eragile ekonomikak, lur-jabeak, Industrialariak eta finantzariak asko beldurtu ziren.

Elizarekin izan zuen Errepublikak lehen gatazka handia. Espainiako Gotzain batzuk  Vatikanoren arauei Jarraitu eta erregimen berria onartu eta errespetatu zuten, beste batzuek, Berriz, Espainiako elizaren buruari (Segura Kardenalari) jarraitu eta kontra Egin zioten erregimen berriari. Gobernuak Segura kanporatzea agindu zuen. Ondoren Ezker muturreko talde batzuek Madrilgo zenbait eliza, komentu eta Erlijio-ikastetxe erre zituzten, gero beste hiri batzuetara hedatu ziren. Gatazka hauek gobernu eta Elizaren arteko harremanak guztiz gaiztotu ziren, eta Herrialdeko katolikoek gobernuarekiko konfiantza galdu zuten.

Behin behineko gobernuak Gorte Konstituziogileetarako hauteskundetara deitu zuen 1931ko ekainaren 28rako, Ganbara bakarra osatzeko (gizonezko sufragio unibertsala).
Ezker errepublikanoen eta sozialisten  
koalizioak gehiengoa lotu Zuten. 

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Noiz aldarrikatu zen Bigarren Errepublika Espainian?

1931ko apirilaren 14an aldarrikatu zen, Alcalá Zamorak Madrilen egindako adierazpenaren bidez. Alfontso XIII.ari herrialdetik alde egiteko eskatu zioten.

Zer ziren Donostiako Ituna eta Batzorde Iraultzailea?

1930eko abuztuan alderdi errepublikanoek eta Kataluniako eta Galiziako nazionalistek adostutako itunak errepublika aldarrikatzeko asmoa zuen. Itunaren ondorioz batzorde iraultzaile bat sortu zen erregimen-aldaketa prestatzeko.

Zein erreforma egin zituen behin-behineko gobernuak hezkuntzan?

Irakaskuntza derrigorrezkoa, laikoa eta doakoa bihurtu zen, analfabetismoari aurre egiteko. Horretarako, eskolak eraiki eta irakasleak kontratatu behar ziren, eta erlijio-ikastetxe batzuk itxi.

Zergatik izan zen gatazkatsua Errepublika eta Eliza artean?

Gotzain batzuek Vatikanoren arauei jarraitu eta errepublika onartu zuten, baina beste batzuek Segura kardenalari jarraitu zioten eta erregimen berriaren aurka egin zuten. Gobernuak Segura kanporatzea agindu zuen, eta ezker muturreko taldeek eliza eta komentu batzuk erre zituzten.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Noiz dimisioa eman zuen Primo de Riverak?
2. Zer adostu zuten 1930eko abuztuan alderdi errepublikanoek eta nazionalistek?
3. Zein izan zen 1931ko apirilaren 12ko udal-hauteskundeen emaitza hiri handietan?
4. Nork aldarrikatu zuen II. Errepublika 1931ko apirilaren 14an?
5. Zein erreforma egin zuen Azaña gerra-ministroak armadan?
6. Zer gertatu zen Gorte Konstituziogileen hauteskundeetan?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.