Espainiako Gerra Zibila (1936-1939): kausak, bilakaera eta ondorioak
Resumen
Dokumentu honek Espainiako Gerra Zibilaren (1936-1939) kausak, 1936ko altxamendu militarra, bi alde nagusien helburuak eta baliabideak eta nazioarteko jarrera azaltzen ditu. Gerraren bilakaera fronte nagusiz fronte aztertzen du, Euskal Herriko egoera berezia barne, eta amaieran ondorio demografikoak, ekonomikoak, politikoak eta kulturalak laburbiltzen ditu.
Puntos clave
- Gerra Zibilaren kausa nagusiak 1929ko krisi ekonomikoa, CEDAren kontraerreformak, 1934ko Urriko Iraultza eta Europako faxismoaren gorakada izan ziren.
- 1936ko uztailean Marokoko tropek matxinatu ziren; estatu kolpeak porrot egin zuen Madrilen eta Bartzelonan, eta Espainia bi zatitan banatu zen.
- Matxinatuek Portugal, Italia eta Alemaniaren laguntza jaso zuten; Errepublikak Sobietar Batasunaren eta Nazioarteko Brigaden laguntza.
- Euskal Herrian Araba eta Nafarroa matxinatuen esku geratu ziren, eta Bizkaia eta Gipuzkoa Errepublikaren alde; Eusko Jaurlaritza 1936ko urriaren 7an sortu zen Gernikan.
- Gerra 1939ko apirilaren 1ean amaitu zen; hildako kopuru gutxi gorabehera 600.000 pertsonakoa izan zen Espainia osoan.
- Gerraren ondoren Errepublikako legedia bertan behera geratu zen, eta diktadura ezarri zen.
Espainiako Gerra Zibila (1936-1939)
1. Gerraren hasiera
A) Gerra Zibilaren kausak
- 1929ko krisi ekonomikoa eta Depresio Handia.
- CEDAren kontraerreformak.
- 1934ko Urriko Iraultza.
- Europako egoera politikoaren eragina Espainian: Faxismoen gorakada Europan eta Fronte Popularren sorrera horiei aurre egiteko.
B) 1936ko uztaileko altxamendu militarra
Marokoko tropak matxinatu ziren. Franco jenerala Espainiako armada tropen buruzagitza hartzera abiatu zen Marokora. Andaluzian, Queipo de Llano jeneralak boterea hartu zuen Sevillan. Mola jeneralak Iruñea eta Nafarroa okupatu zituen. Madrilen eta Bartzelonan matxinadak porrot egin zuen.
Estatu kolpeak arrakastarik izan ez zuenez, Espainia bi zatitan banatu zen: matxinatuak (nazionalak edo faxistak) eta Errepublikaren aldekoak (gorriak).
C) Helburuak eta alde bakoitzaren baliabideak
Matxinatuak (Nazionalak edo Faxistak)
- Helburuak: Gorriak (“aberriaren etsaiak”) suntsitzea: liberalak, sozialistak, komunistak, anarkistak, nazionalistak...
- Babesleak: Lurjabe handiak, enpresariak, CEDA, Falangea, karlistak...
- Baliabideak: Nekazaritza eremuak, falangistak, karlistak, monarkikoak, Hitlerren Alemania, Mussoliniren Italia, Oliveira Salazarren Portugal, Armada, segurtasun indarrak, enpresari eta bankari handien laguntza...
- Politika: Militarren Batzorde Teknikoa Burgosen. Franco buruzagi militar eta politiko gorena. Errepublika garaiko erreforma guztiak bertan behera utzi ziren.
Errepublikaren Aldekoak (Gorriak)
- Helburuak: Errepublika demokratikoa defendatzea eta faxismoari aurre egitea.
- Baliabideak: Espainiako hiri nagusiak, Espainiako Bankuko urrea, industria eremuak, SESBren laguntza, Nazioarteko Brigadak, segurtasun indarrak.
- Politika: Gobernua Madrilen. Kontzentrazio gobernua. Defentsa Batzordeak. Herri Armada.
D) Nazioarteko jarrera
27 herrialdek Espainian Ez Esku Hartzeko Ituna sinatu zuten.
Matxinatuek jasotako laguntza:
- Portugal, Italia eta Alemaniak tropak, material ugari eta aholkulari militarrak eman zizkieten.
- Alemaniak Cóndor Legioa bidali zuen.
- Tropa Boluntarioen kidegoa.
Errepublikaren alde:
- Sobietar Batasunak materiala eta aholkulari militarrak.
- Brigada Internazionalak: herrialde askotatik faxismoaren aurka borrokatzera joandako boluntarioak.
- Frantziak eta Mexikok hasieran lagundu zuten, baina ituna sinatu ondoren ez zioten laguntza gehiago eman.
2. Gerraren bilakaera
A) Altxatuen aurrera egitea
1936ko abuztuan, tropa marokoarrak Penintsulara joan ziren (italiarrek eta alemanek emandako hegazkin laguntzarekin). Afrikako armada Andaluziako mendebaldearen jabe egin zen. Yagüe jeneralak Badajoz isolatuta utzi zuen. Francok bere tropak Toledora bidali zituen, eta behin hartuta, Burgosen kokatu zuen Batzorde Teknikoaren Gobernua.
B) Madrilen gaineko erasoak
1936ko irail-urri bitartean, altxatuek Madrilera jo zuten. Lurreko erasoekin batera, etengabeko bonbardaketak izan ziren, Madrilen tentsio giroa areagotuz.
C) Iparraldearen gaineko erasoa eta Euskal Herria
Madril hartzeko helburua ezin zutenez lortu, Francok Iparraldea erasotzea erabaki zuen. Euskal Herrian hamaika hilabete iraun zuen gerrak. Gerra Zibilak ezaugarri bereziak izan zituen Hego Euskal Herrian:
- Matxinadaren aldeko jende asko zegoen, karlistak kasu.
- Burgesia nazionalistak bat egin zuen ezkerreko alderdiekin Errepublikaren alde.
- Euzko Gudarostea antolatu zen.
- Kleroak zati batek matxinatuen aurka egin zuen.
- Euskal Herria bi aldeetan banatu zen: Araba eta Nafarroa (matxinatuen alde), eta Bizkaia eta Gipuzkoa (errepublikaren alde).
Araban (Camilo Alonso) eta Nafarroan (Mola) estatu-kolpeak berehala izan zuen arrakasta, eta errepublikano asko fusilatu zituzten. Gipuzkoan, anarkistek Donostiako matxinoak geldiarazi zituzten. Irailaren 4an, matxinatuek Iruni eraso zioten, mugako bidea ixteko.
Bizkaian, 1936ko uztailaren 22an matxinoek Otxandio bonbardatu zuten. Eusko Jaurlaritza 1936ko urriaren 7an sortu zen Gernikan, eta Jose Antonio Agirre lehendakari izendatu zuten. Bost urteren ostean, azkenik, Estatutua onartzea lortu zen.
Euskal Lurralde Autonomoak bere osasun, hezkuntza, polizia (Ertzaintza), armada (Euzko Gudarostea) eta txanpon propioak izango zituen. Burdinazko Gerrikoa (Hesia) eraiki zen, Bilbo eta bere industrialdea inguratzen zituena, baina arkitektoak beste bandora pasatu eta denbora gutxian Bilbo hartu zuten. Leku asko bonbardatu zituzten, Durango eta Gernika barne.
Agirre lehendakariak Eusko Jaurlaritzarekin batera alde egitea lortu zuen. Euskal Herrian gerra amaitutzat eman zen orduan.
D) Teruelgo erasoa, Ebroko gudua eta gerraren amaiera
Juan Negrinek, Errepublikako buruak, Valentziatik Bartzelonara mugitu zuen Gobernuaren egoitza. 1938an, Juan Negrinek 13 puntuko programa ospetsua aurkeztu zuen gerrari irtenbide negoziatua emateko. Proposamenak: borroka armatuari amaiera ematea, Errepublikak irautea eta hauteskunde demokratikoak egiteko prozesu bat zabaltzea.
1938an, Francok Mediterraneo aldera zuzendu zuen gerra, errepublikar eremua bi zatitan banatuz. Ekainean zehar, Castellón eta Valentzia arteko mugan gelditu zen frontea. Valentzia okupatzeko mehatxua ikustean, Errepublikak Ebron eraso azkarra ematea pentsatu zuen. Borroka luzeena eta odoltsuena izan zen.
1939ko urtarrilean, nazionalak Katalunian sartzen hasi ziren. Katalunia erortzean, ehunka mila pertsonek zeharkatu behar izan zuten Frantziako muga. Frantziako Gobernuak kontzentrazio esparruetan sartu zituen gizonak, eta emakume zein haurrak barnealdetik sakabanatu zituen.
1939ko martxoaren 28an, Madrilen, Segismundo Casado koronelak estatu kolpea eman eta hiria nazionalei ematean, Alacant, Valentzia eta Murtzia erori ziren. 1939ko apirilaren 1ean gerra amaitutzat eman zen, eremu osoa nazionalen esku zegoen eta erregimen politiko berri bati hasiera eman zitzaion.
3. Gerra Zibilaren ondorioak
A) Ondorio demografikoak
Hildakoei buruz hitz egiterakoan, 600.000 pertsona inguru hil ziren Espainia osoan gerraren eraginez. Datuen arabera, Euskal Herrian Errepublikaren aldeko frontean 6.300 bat pertsona hil ziren. Horrekin guztiarekin batera, gatazkaren eraginez 150.000 pertsona inguruk erbesteratu behar izan zuten, horien artetik 13.000 haurrak zirelarik. Bonbardaketek hamaika herri suntsitu zituzten (Durango, Gernika, Otxandio, Bilbo...).
Faxistek 5.000 euskal herritar fusilatu zituzten guztira. Euskal Herriko espetxeak erabat bete ziren: 1937an 36.000 preso izan ziren, eta hurrengo urteetan 18.000 espetxeratu inguru geratu ziren kartzeletan. Emakumeek zigor bikoitza jasan zuten.
B) Ondorio ekonomikoak
Hiriak eta herriak erabat suntsiturik geratu ziren, industria enpresak izan ezik (ontziolak, labe garaiak, meatzeak...). Hori dela eta, burgesia handiak sekulako irabaziak lortu zituen; langileria, berriz, miseria gorrian bizi zen soldata urrien ondorioz. Bestetik, Francok Bizkaiari eta Gipuzkoari Kontzertu Ekonomikoa deuseztatu zien, ez ordea Arabari eta Nafarroari, errespetatu baitzituen.
C) Ondorio politikoak
Errepublikar legedi guztia bertan behera geratu zen: askatasunak, autonomia, alderdi eta sindikatuak... Euskadiko autonomia-estatutua ere deuseztatu zuen. Garbiketa politikoen ondorioz, aurreko erregimenaren aldekoak lanetik bota zituzten.
D) Ondorioak kulturan eta hezkuntzan
Ehunka intelektual hil zituzten edo erbestera joan behar izan ziren. Hezkuntzaren ezaugarri nagusia adoktrinamendua izan zen. Gaztelania ezarri zen hizkuntza bakartzat. Gobernuak Batxilergoaren berrikuntza egin zuen. Francoren gobernuak aurreko garaietara atzerarazi zuen Espainia, eta diktadura etorri zen berriro.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Noiz hasi zen Espainiako Gerra Zibila?
Gerra 1936ko uztailean hasi zen, Marokoko tropek matxinatu ondoren. Estatu kolpeak arrakastarik ez zuenez, Espainia bi zatitan banatu zen.
Noiz amaitu zen gerra?
1939ko apirilaren 1ean amaitu zen, eremu osoa nazionalen esku geratu zenean.
Zein izan zen Euskal Herriko gerraren egoera?
Araba eta Nafarroa matxinatuen alde geratu ziren, eta Bizkaia eta Gipuzkoa Errepublikaren alde. Bizkaia hartu zuten azkenik, eta Agirre lehendakaria alde egin zuen.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.