1917ko Krisia eta Primo de Riveraren Diktadura (1917-1931) laburpena

HistoriaActualizado el 7,02 KB

Resumen

Dokumentuak Espainiako 1917ko krisia aztertzen du, zeinak gatazka militarra, politikoa eta soziala batu zituen, eta Primo de Riveraren diktadura (1923-1930) eta haren amaiera. Ikasleek krisiaren zergatiak, Annualgo Hondamendia, estatu kolpearen arrazoiak eta diktaduraren neurri nagusiak ulertuko dituzte.

Puntos clave

  • 1917ko krisian gatazka militarra (Defentsa Batzarrak), politikoa (Parlamentarien Biltzarra) eta soziala (greba orokorra) batu ziren.
  • 1918-1921 bitartean Hirurteko Boltxebikea sortu zen Andaluzian, nekazarien matxinadekin.
  • 1921ean Annualgo Hondamendian 13.000 soldadu baino gehiago hil ziren Rifen.
  • Miguel Primo de Riverak 1923ko irailean estatu kolpea eman zuen, Alfontso XIII.aren babesarekin.
  • Diktaduran Gorteak desegin, Konstituzioa bertan behera utzi eta gobernadore militarrak ezarri ziren.
  • 1925ean Zuzendaritza Zibila ezarri zen, Mussoliniren sistema korporatiboa eredu harturik.
  • Primo de Riverak 1930ean dimisioa eman zuen, eta 1931ko apirilaren 12ko udal hauteskundeen ondoren Alfontso XIII. erbesteratu zen.

Ponte a prueba

Espainiako Krisia eta Primo de Riveraren Diktadura (1917-1931)

1917an, Europako toki askotan gizarte eta politika gatazkak egon ziren, eta Errusian iraultza boltxebikea piztu zen. Espainian, politika sistemaren zailtasunei militarren haserrea eta gizarte gatazkak gehitu zitzaizkien, eta horrela gobernuaren aurkako protestak sortu ziren. Sistemaren alderdi politikoak ez ziren gai oposizioari aurre egiteko, eta horregatik Miguel Primo de Riverak estatu kolpea eman zuen Alfontso XIII.aren onespenarekin, bere diktadurari hasiera emanez (1923-1931).

1917ko Krisia: Gatazka Militar, Politiko eta Sozialak

1917ko krisia urte horretako gertaerek eragindako krisia izan zen, izaera oso desberdineko mobilizazio ugari egon zirelarik:

Krisi Militarra: Defentsa Batzarrak

Zatiketa zegoen penintsulakoen eta Marokon zeuden militarren artean. Azken hauek soldata hobeak zituztelako eta armadan erraz egiten zutelako gora, penintsulakoek haserre, Defentsa Batzarrak eratu zituzten. 1917ko krisiko manifestuek gobernuari armadaren eta herrialdearen gaitzak leporatu zizkioten, eta gobernuak haien jarduera onartu zuen. Manifestu horrekin oposizio indarren itxaropena piztu zen, baina armadak erakutsi zuen bere interesak bakarrik defendatzen zituela.

Krisi Politikoa: Parlamentarien Biltzarra

Romanonesko kondeak zuzendutako gobernu liberala osatu zen, eta ustelkeriei eutsi zieten. Kexak ikusita, Gorteak itxi zituen. Ordutik gobernu aldaketak etengabekoak izan ziren. Honen aurrean, katalan nazionalistek Parlamentarien Biltzarra deitu zuten iraultza politikoaren helburuarekin, baina gobernuak asanblada legez kanpo ikusi eta errepresioz disolbatu zuen.

Krisi Soziala: Greba Orokorra

Lehen Mundu Gerrak eragindako krisiaren ondorioz, 1917an sindikatu eta alderdi politikoek greba orokorra deitu zuten langileen lan eta bizi baldintzak salatzeko. Gobernuak errepresioz erantzun zuen, baina bere basakeria erakutsi zuen, eta erregimena are gehiago ahuldu zen.

Gerraosteko Gatazkak eta Annualgo Hondamendia

Lehen Mundu Gerraren ondoko urteetan, iraultza boltxebikeak irabazteak beste iraultzaileei itxaropenak eman zizkien. Espainiako baldintza ekonomikoak oso larriak ziren, eta greba mugimenduak areagotu ziren industria-guneetan, La Canadiense enpresan, adibidez. Andaluziako nekazariak miseria gorrian zeuden, eta Hirurteko Boltxebikea sortu zen (1918-1921), matxinadak bultzatu zituzten. Gobernuak buruak atxilotu zituen. Anarkistak gero eta antolatuagoak zeuden, eta mugimendu asko koordinatu zituzten. Horri erantzunez, ugazabek pistoleroak kontratatu zituzten lider sindikalistak hiltzeko. Honi erantzunez, anarkistek zenbait atentatu egin zituzten, baina ugazaben pistolerismoak gobernuaren babesa jaso zuen.

Annualgo Hondamendia (1921)

Hori guztiaz gainera, Rifeko harana ez zegoen kontrolpean. Okupazioaren kontrako altxamenduak egiten zituzten, eta armadak ehunka soldadu bidaltzen zituen etengabe. 1921ean, Marokoko erresistentziak tropa espainiarrak erasotu eta 13.000tik gora soldadu hil ziren (Annualgo Hondamendia). Oposizioko Parlamentuak erantzukizuna eskatu zien errege, gobernu eta armadari.

Gertaera guzti hauen ondorioz, egoera politiko eta sozialaren kontrola guztiz galduta, militarrek, Primo de Riverak gidatuta, estatu kolpea eman zuten Alfontso XIII.aren babesarekin.

Primo de Riveraren Diktadura (1923-1930)

Primo de Riveraren diktadura 1923an hasitako etapa politikoa izan zen, 1930 arte luzatu zena. Alfontso XIII.aren babesa jaso zuen.

Espainiaren Egoera 1923an

1923an Espainiaren egoera oso arazotsua zen. Arazo estrukturalei (atzeratua zen, arazoak landa-eremuetan eta industria-guneetan, analfabetismoa, desoreka soziala eta ekonomikoa, nazioarteko desprestigioa) arazo berriak gehitu zitzaizkien:

  • Antiklerikalismoa.
  • Arazo militarrak.
  • Sistemaren aurkako indar politikoak indartzea.

Estatu Kolpea eta Erregimen Autoritarioa

Miguel Primo de Rivera prestigio handiko militar profesionala zen, Kataluniako Kapitain Nagusia. Honen programan lau arazori konponbidea ematea bilatzen zen: separatismoa, terrorismoa, Afrikako egoera eta egoera ekonomikoa. 1923ko irailean estatu kolpea eman zuen, ez zuen ia oposiziorik eduki eta erregearen babesa jaso zuen. Herriak ongi onartu zuen, alderdiek mesfidantzarekin hartu zuten, eta langileek ez zuten protestarik egin; gainera, Kataluniako burgesiaren babesa jaso zuen. Primo de Riverak erregimen autoritarioa ezarri zuen. Funtsean, estatu kolpearen helburua erregimen politikoaren demokratizazioa ekiditea izan zen.

Diktaduraren Neurri Nagusiak

Primo de Riverak erregimen konstituzional parlamentarioa bertan behera utzi eta erregimen diktatoriala ezarri zuen. Gobernu militarra osatu zuen berak zuzendua, eta praktikan bera zen erabaki guztiak hartzen zituena. Honela, organo guztiak militarren menpe jarri eta zenbait neurri hartu zituen:

  • Konstituzioa bertan behera utzi.
  • Gobernadore militarrak probintzietan ezarri.
  • Gorteak desegin.
  • Udalak eta diputazioak kontrolatu.
  • Aurreko politikoei agintea kendu.

Gainera, bi erabaki garrantzitsu hartu zituen:

  1. Marokon 1921etik zetorren gatazka kontrolatzea. Espainiak garaipena lortu zuen Frantziako tropen laguntzaz, Alhucemaseko lehorreratzearen ondoren.
  2. Batasun Patriotikoa alderdia eratzea. Honek ez zuen ideologia konkreturik, diktadura eta betiko ordena mantentzea soilik.

Zuzendaritza Zibila eta Diktaduraren Amaiera

1925ean, Primo de Riverak gobernu aldaketa agindu zuen (Zuzendaritza Zibila), hau funtsean diktadura kamuflatzeko zen. Diseinaturiko estatuak Mussoliniren sistema izan zuen eredutzat, sistema korporatiboa oinarri izan zuena. Besteak beste, ezaugarri hauek bereiz ditzakegu:

  • Parlamentua Asanblada Nazionalak ordezkatu zuen.
  • Bozka sistema bozka korporatibo bihurtu zen.
  • Politika protekzionista eta interbentzionistari esker hazkunde ekonomikoa bizi izan zuten.
  • Zerga bakar bat ezarri zuten.

1925etik aurrera oposizioa antolatzen hasi zen. Katalunian joera nazionalistak hasi ziren Francesc Maciàk gidatuta. Militar batzuek diktaduraren kontrako jarrera erakutsi eta 1926an estatu kolpe saiakera egon zen (San Juanada). Oposizioa eta kritikak nagusituz joan zirelako, 1930ean Alfontso XIII.ak dimititzeko eskatu zion Primo de Riverari.

Dimisioaren ondoren, erregeak hauteskundeak deitu beharrean, gobernuaren buruzagitza Dámaso Berenguer jeneralari eman zion. Oposizioak ikusita erregea ez zegoela eraldaketa baterako prest, Donostiako Hitzarmena sinatu zuten. Giro honetan, Berenguerrek dimititu eta Alfontso XIII.ak Aznar izendatu zuen gobernu buru. Honen ondoren, 1931ko apirilaren 12an udal hauteskundeak deitu zituen erregeak. Errepublikarrek irabazi eta II. Errepublikaren aldarrikapenak egon ziren. Honela, Alfontsok abdikatu eta erbesteratu egin zen.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zer izan zen Annualgo Hondamendia?

1921ean Marokoko erresistentziak tropa espainiarrak erasotu zituen Rifen, eta 13.000 soldadu baino gehiago hil ziren. Hondamendiaren ondorioz oposizio parlamentarioak erantzukizuna eskatu zien errege, gobernu eta armadari.

Noiz eta nola hasi zen Primo de Riveraren diktadura?

1923ko irailean Miguel Primo de Riverak estatu kolpea eman zuen, Alfontso XIII.aren babesarekin. Oposizio gutxi izan zuen, eta erregimen autoritarioa ezarri zuen.

Zer izan zen Defentsa Batzarrak?

Penintsulako militarrek, Marokon zeudenek soldata hobeak eta azkarragoa zuten gorakada zela eta haserre, eratu zituzten. 1917ko krisiaren parte izan ziren eta gobernuari armadaren gaitzak leporatu zizkioten.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein izan zen 1917ko krisiaren lehen mugimendu militarra?
2. Zein urtetan gertatu zen Annualgo Hondamendia?
3. Noiz eman zuen Primo de Riverak estatu kolpea?
4. Zein sistema izan zen Zuzendaritza Zibilaren eredua?
5. Zein gertaerak eragin zuen Primo de Riveraren dimisioa?
6. Nola amaitu zen monarkia 1931n?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.