Erantzukizun Politikoen Legea (1939): testua, testuingurua eta ondorioak
Resumen
Dokumentuak 1939ko Erantzukizun Politikoen Legea aztertzen du, Francok Gerra Zibilaren ostean onartu zuena Errepublikaren aldeko eta 1934ko matxinadan parte hartu zutenak zigortzeko. Lege honen testuingurua, artikuluen edukia eta ondorio errepresiboak azaltzen ditu. Ikasleak frankismoaren garbiketa politikoaren neurriak eta horien eragin sozial, ekonomiko eta politikoa ulertuko ditu.
Puntos clave
- Legea 1939ko otsailean idatzi eta BOEn otsailaren 13an argitaratu zen, Burgosen.
- Hiru artikuluz eta sarrera batez osatuta dago; 1934ko urriaren 1etik 1936ko uztailaren 18ra arteko matxinadako parte-hartzaileak zigortzen zituen.
- Fronte Popularra osatu zuten talde eta alderdiak legez kanpo utzi zituen, eta haien eskubideak eta ondasunak galdu zituzten.
- Gerra ostean 50.000 fusilatu, 300.000 erbesteratu eta 1945ean 100.000 preso zeuden.
- Lege honen ondoren Masoneria eta Komunismoa Erreprimitzeko Legea (1940) eta Estatuaren Segurtasun Legea (1941) onartu ziren.
- 1969an lege hau gainditu zen eta 1978ko Konstituzioak errepresiorako lege bereziak behin betiko indargabetu zituen.
Aurrean daukagun testua Erantzukizun Politikoen Legea da. Testua aztertzerako orduan, horren sailkapenarekin hasiko gara.
Testuaren Sailkapena eta Egilea
Jatorriari dagokionez, lehen mailako informazio-iturria da, BOEn argitaratu zen bezala agertzen baitzaigu. Gaiari dagokionez, politikoa da eta forma juridikoa du, izan ere, hiru artikulu dituen lege bat da. Testu honen egilea Francisco Franco Bahamonde da (1892-1975), Espainiako militarra eta politikaria izan zena. II. Errepublikaren aurka matxinatu ostean, alderdi nazionala zuzendu zuen. Gerra Zibila (1936-1939) irabazi ostean, hil arte, diktatorialki gobernatu zuen Espainia, botere legegilea, betearazlea eta judiziala bere baitan bildu zituelako.
Testuaren Testuingurua eta Helburua
Testu hau, nahiz eta ez agertu non idatzi zen, Burgosen 1939ko otsailaren 9an idatzi zela ondoriozta dezakegu, bertan baitzegoen Francoren kuartel nagusia, eta BOEn otsailaren 13an argitaratu zen. Hartzailea Espainiako biztanleria osoa da, eta asmoa II. Errepublikako gobernu eskuindarraren aurka altxatu zirenak, Fronte Popularreko partaideak eta Gerra Zibilean Mugimendu Nazionalaren aurka aritu zirenak zigortzea zen.
Legearen Analisia
Orain, testuaren analisiari ekingo diogu. Sarrera eta hiru artikuluz osatuta dago, eta testuaren ideia nagusia "matxinada gorria" (2. lerroa) sustatu zuten pertsonak eta erakundeak zigortuko zituztela da.
Artikuluen Edukia
Sarreran adierazten da "matxinada gorria"-ren arduradunak zigortuak izango zirela, eta epaiketen ardura "Armadaren Magistratuaren eta Falange Española Tradicionalista y de las JONSen ordezkariak" (4. eta 5. lerroetan) izango zirela azaltzen du. Lehenengo artikuluak dioena da 1934ko urriaren 1etik 1936ko uztailaren 18ra bitartean Espainiaren aurka aritu zirenak (1934ko urriko matxinadako parte-hartzaileak, besteak beste), eta azken data horretatik aurrera Francoren aurka aritu zirenak eta ez zutenak zuzenean bere alde egin ("gelditasun larriarekin", 10. lerroa) erantzule politikotzat hartzen direla. Bigarren artikuluan azaltzen dena da legez kanpo gelditzen direla Fronte Popularra osatu zuten talde edo alderdi guztiak. Eta azkenik, hirugarren artikuluan dioena da legez kanpo deklaratutako alderdi, talde eta erakundeek galduko zituztela horien eskubideak eta ondasun guztiak.
1934ko Iraultza eta Errepresioa
Francok dekretu hau indarrean jartzean, 1934ko iraultzan parte hartu zutenak zigortu nahi zituen, CEDAren gobernu eskuindarraren aurka altxatu zirenak, alegia. Altxamendu honek arrakasta izan zuen Katalunian, Euskal Herrian eta Asturiasen.
Aipaturiko lehenengo bi lurraldeetan azkar kontrolatu zen matxinada, baina Asturiasko meatzariek Guardia Zibilaren kuartelak eraso zituzten, eta baita arma lantegiak eta meatze-arroa okupatu ere. Eskuineko gobernuak Franco deitu zuen egoera kontrolatzeko. Hark Marokoko tropak ekarri zituen eta bederatzi egunetan kontrola berreskuratu zuen.
Matxinadak Asturiasen 1.300 hildako eragin zituen eta 30.000 lagun espetxeratu ziren. Preso hauek askatzea izan zen ezkerraren aldarrikapena 1936an Fronte Popularrak hauteskundeak irabazi arte.
Gerra Zibilaren Hasiera eta Blokeak
1936an, ezkerreko alderdiek eta indar aurrerakoiek Fronte Popularra osatu zuten hauteskundeak irabazteko. Haiek garaile atera bezain pronto, kartzeletatik preso politikoak askatu zituzten.
1936ko uztailaren 17an Marokon eta 18an Iberiar penintsulan “Altxamendu Nazionala” hasi zen, Franco Bahamonde jeneralaren gidaritzapean. Ondorioz, Espainia bi bloketan banatu zen: altxatuen aldekoen eta Errepublikaren aldekoen artean. Espainia nazionalistan, lehenik eta behin, lurralde tradizionalenak eta nekazaritza-inguruak egon ziren. Espainia errepublikanoan, berriz, hiri garrantzitsuenak eta industrializatuenak egon ziren.
Kolpistek lehenengo momentutik antolakuntza, batasuna eta diziplina erakutsi zituzten, eta 1938tik, Francok, Burgosen Errepublikaren antzeko gobernu paralelo bat antolatu zuen, falangistez, tradizionalistez eta armadako militarrez osatutakoa.
Tropa frankistek, Alemaniako eta Italiako tropen laguntza izanik, 1939an lurralde errepublikanoa konkistatzea lortu zuten eta gerra amaitzea.
Legearen Helburua eta Errepresioa
Lege hau indarrean jarri zenean, Gerra Zibila amaitzear zegoen. Francok, garaipenaren jakitun zenez, ez zituen erregimen berrian aurreko erregimenaren inolako elementurik nahi. Hori dela eta, lege honen bidez garbiketa politiko eta ideologikoari ekin zion. Egia esan, Francori aurre egin zioten lurraldeetan errepresioa altxamenduaren lehenengo egunetik hasi zen, beldur giroa hedatzeko eta atzeguardian etsaiak ez uzteko. Beraz, esan daiteke lege hau errepresioaren bigarren fasea izan zela, baina egoera berrian, errepresio legala bilakatu zen.
Legearen Ondorioak eta Beste Lege Errepresiboak
Lege honek aukera eman zuen garbiketa ideologikoa egiteko. Testuaren ondorioz, gerra amaitu eta gero, frankistek ondorengoak eragin zituzten:
- 50.000 lagun fusilatu zituzten.
- 300.000 pertsona erbestera joan ziren.
- 1945ean 100.000 preso zeuden, horietako asko bortxazko lanak egitera kondenatuak.
Hezkuntzari dagokionez, Frankismoak milaka irakasle espetxeratu eta sarritan fusilatu zituen. Aukera izan zutenak atzerrira joan ziren, hau da, %90 inguru.
Erantzukizun Politikoei buruzko Legearen ondoren, Masoneria eta Komunismoa Erreprimitzeko Legea (1940) eta Estatuaren Segurtasun Legea (1941) onetsi zituzten. Oinarri juridiko-errepresibo horrekin, erregimenak nahikoa baliabide zituen egoera kontrolatzeko. Estatu berriaren helburua "garbiketa eta arazketa" zen. Errepresio gogorra erabili zuten horretarako.
Legearen Eragin Globala
Lege honek ez zituen ondorio larriak bakarrik izan biztanleengan, herrialdean ere bai, mundutik, arlo askotan, isolatuta geratu baitzen. Politikan, ardatzekoak garaituak izan ondoren, Europako estatu faxista bakarra zen, eta horregatik, isolatuta geratzeaz gain, Espainiak ez zuen ordezkaritzarik izan NBEan 1955era arte. Arlo ekonomikoan, Espainiako merkataritza-harremanak ia desagertu ziren. Ondorioz, frankistek estatuaren garapena autarkian oinarritu zuten, hornidura-arazoak ekarriz. Arlo sozialean, Espainia estatu polizial bihurtu zen; beraz, jendea ez zen ausartu ideia politikoak edo lan-errebindikazioak eskatzen.
Legearen Indargabetzea eta Oroimen Historikoa
1969. urtean, Gerra Zibila amaitu zenetik 30 urte pasatu zirenean, lege hau gainditu egin zen: gerra aurreko delitu politiko guztiak barkatu ziren, salbuespen gisa, erbestean bizi ziren Errepublikako buruzagiak izanik. 1978ko Konstituzioak behin betiko indargabetu zituen errepresiorako lege bereziak, eta ondorioz, ateak zabaldu ziren bai bahitutako ondasunak berreskuratzeko, bai Oroimen Historikoaren Legearen bitartez, pertsonen duintasuna berreskuratzeko eta garbitzeko.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Noiz onartu zen Erantzukizun Politikoen Legea?
Testuak Burgosen 1939ko otsailaren 9an idatzi zela ondorioztatzen da, eta BOEn otsailaren 13an argitaratu zen. Gerra Zibila amaitzear zegoen garaian onartu zen.
Nori aplikatzen zitzaion lege hau?
1934ko urriaren 1etik 1936ko uztailaren 18ra bitartean Espainiaren aurka aritu zirenei, eta azken data horretatik aurrera Francoren aurka aritu zirenei eta haren alde zuzenean egin ez zutenei. Fronte Popularra osatu zuten talde eta alderdiak ere legez kanpo utzi zituen.
Zer ondorio izan zituen legeak 1969an?
1969an, Gerra Zibila amaitu zenetik 30 urte igarota, lege hau gainditu zen eta gerra aurreko delitu politiko guztiak barkatu ziren, salbuespen gisa erbestean zeuden Errepublikako buruzagiak izanik.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.