II. Errepublikaren sorrera eta behin-behineko gobernua (1931)

HistoriaActualizado el 4,53 KB

Resumen

Dokumentuak 1931ko apirilaren 14an II. Errepublika nola sortu zen azaltzen du, eta ondoren behin-behineko gobernuaren erreformak, barne krisia eta 1931ko Konstituzioaren ezaugarriak aztertzen ditu. Ezkerreko garaia eta Kataluniako eta Euskal Herriko autonomia proiektuak ere jasotzen ditu.

Puntos clave

  • 1931ko apirilaren 14an II. Errepublika aldarrikatu zen, bake eta jai giroan.
  • Behin-behineko gobernuaren presidentea Alcalá Zamora izan zen, eta nekazarien lan-baldintzak hobetu zituen.
  • Munduko krisi ekonomikoak kanpo merkataritza murriztu zuen eta langabezia handitu zuen.
  • 1931ko Konstituzioak Espainia errepublika demokratiko eta laiko gisa definitu zuen, eta emakumeei boto eskubidea eman zien.
  • Ezkerreko garaian Eliza eta Estatua banatu nahi izan ziren eta Jesuiten elkartea desegin zuten.
  • Kataluniako Estatutua (Nuriakoa) 1932rako onartu zen eta autonomia lortu zuen.
  • Eusko Ikaskuntzaren Lizarrako proiektua estatutu konfesionala zen, eta ez zen Gorteetan onartu.

Ponte a prueba

ERREPUBLIKAREN SORRERA

1931ko apirilaren 12ko hauteskundeetan nekazal ingurunuetan monarkikoek gehiengoa lortu zuten, baina hiri handietan errepublikaren aldeko emaitzak egon ziren. 1931ko apirilaren 14ean, II.Errepublika aldarrikatu zen era baketsu eta jai giro batean. Herritarren ustez, errepublikaren bidez erreforma politikoak eta sozialak lortu zezaketeneta horrela arazoak konpondu. Hau da, demokrazia ezarri, lurraren arazoa, erlijio-auzia, hezkuntzaren erreforma, autonomia...

BEHIN BEHINEKO GOBERNUA

Lehenengo urratsa behin-behineko gobernua eratzea izan zen: alderdi desberdinak osatzen zuten (Errep., langile alde., nazionalista katalanaka, galegoak) gobernuko presidentea Alcalá Zamora izan zen eta honek hainbat erreforma egin zituen. Adibidez, nekazarien lan-baldintzak hobetu zituen, hezkuntza erreforma planifikatu zuen eta armada sendotzea erabaki zuen.

BARNEKO EGOERA

Oposizio honek kanpoko egoerari bakarrik ez, barnekoari ere eragin zion. Batetik, munduan krisi ekonomikoa zegoen eta horrek kanpo merkataritza eta inbertsioak asko murriztu zituen eta, ondorioz, langabeziak gora egin zuen, batez ere nekazaritzan tentsio sozialak areagotu ziren. Eta, bestetik, politikoki erregimen faxisten gorakada eman zen.

1931KO KONSTITUZIOA

1931ko ekainaren 28an, hauteskundeak ospatu ziren parlamentu berri bat aukeratzeko. Gehiengoa ezkerreko alderdiek lortu zuten eta lehenengo aldiz hiru emakume egon ziren: bi errepublikarrak ( Clara Campoamor eta Victoria Kent ) eta sozialista bat ( Margarita Nelken). Parlamentu horren lana konstituzio bat idaztea izan zen, 1931ko konstituzioa. Hauk ziren bere ezaugarriak:

Espainia mota guztietako langilez osatutako Errepublika demokratikoa eta laikoa izan zen. Botere betearazlea gobernuaren esku, botere honen gainetik, Errepublikako presidentea zegoen. Legegilea parlamentuak eta judiziala auzitegiak. Sufragio unibertsala, alegia, lehenengo aldiz emakumeei boto eskubidea onartu zitzaien. Gizon-eakumeen asakatasun eta eskubideak egongo ziren (boto eskubidea, ezkontza zibila, dibortzioa...) Errepublika bateratua izango zen.

EZKERREKO GARAIA (1931-1933)

Lehen biurteko errepublikanoan, erreforma politika bat jarri zuen abian, eta politika horrek eremu guztietan izan zuen eragina. Erlijio erreformen harira, Eliza eta estatua elkarrengandik banatu, eta Elizak Espainiako gizartean zuen eragina murriztu nahi izan zuen gobernuak. Horretarako, Jesuiten elkartea desegin zuten eta Erlijio ikastetxeak ixteko agindua eman zuen.

ERREFORMA POLITIKOAK: AUTONOMIAK

Katalunian, 1931ko apirileko hauteskundeak Ezker Errepublikazaleak(ERC) irabazi zituen.

Apirilaren 14an, ERCko buruzagi Francesc Maciák Kataluniako Errepublika aldarrikatu zuen, Espainiako Errepublikaren barnean.

Aldarrikapenak sortutako krisia berehala konpondu zuten, eta Maciák Katalunia Errepublikaren barnean sartzea onartu zuen, Kataluniarako estatutua berehala ematen bazuten.

Behin-behineko gobernuak dekretu bat eman zuen 1931ko apirilaren 17an, Generalitat indarrean jartzeko, eta gobernu autonomoa aitortu zuen.

Ekainean, Generalitatek hala eskatuta, estatutuaren aurreproiektua idatzi zen, Nuriako Estatutua; proiektu hura abuztua bozkatu zuten, eta onartu, Katalunian.

Hurrengo urratsa , Gorteek onespena ematea zen, Errepublikak oraindik Konstituziorik ez zuen arren. 1932rako Kataluniak autonomia zuen.

Eskuineko proiektua: Lizarrako proiektua Eusko Ikaskuntzaren proiektu nazionalista eta konfesionala izan zen.

Estatutua berrezarritako foruetan oinarritzen zen, eta ez konstituzioan. Proiektu honen bi aipamen izan ziren gatazkatsuenak:

Lehenengoa estatu konfesionalaren aipamena, hau da, Vatikanorekin harremana izaeko aukera.

Eta bigarrena, Immigranteei eskubide politikoak mugatu zitzaizkien: boto-eskubidea izateko hamar urteko erresidentzia eskatzen zen.

Estatutu hori Gorteek ezingo zuten onartu bere kontserbadorismoa zela eta.

Batzar kudeatzaileak Diputazioaren ordezko erakundeak ziren. Batzarretan ezkerreko alderdiak nagusitasuna zuten eta hauengana EAJ bildu zen, baina ez karlistak.

Bi proiektu idatzi zituzten: bat lau probintzientzat (ez zen aurrera atera); bestea hiru probintzientzat.

Estatutuak bat egiten zuen konstituzioarekin: Euskal Herria lurralde autonomo bezala aldarrikatzen zen.

Gainera, hiru probintziek komunean zituzten erakundeak garrantzitsuagoak ziren probintzia bakoitzak zituenak baino.

Elebitasuna eta kontzertu ekonomikoa onartzen ziren eta eskubide politikoak ez ziren murrizten.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Noiz aldarrikatu zen II. Errepublika?

1931ko apirilaren 14an aldarrikatu zen, hauteskundeen ondoren, bake eta jai giroan.

Nor izan zen behin-behineko gobernuaren presidentea?

Alcalá Zamora izan zen gobernuaren presidentea, eta hainbat erreforma egin zituen.

Zein ezaugarri zituen 1931ko Konstituzioak?

Espainia errepublika demokratiko eta laiko gisa definitzen zuen, botere banaketa egiten zuen eta sufragio unibertsala ezartzen zuen, emakumeei boto eskubidea barne.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein egun aldarrikatu zen II. Errepublika?
2. Nor izan zen behin-behineko gobernuaren presidentea?
3. Zein izan zen Kataluniako autonomia proiektuaren izena?
4. Zein izan zen 1931ko Konstituzioaren ezaugarri bat?
5. Zer eragin zuen krisi ekonomikoak Espainian?
6. Zer egin zuen ezkerreko gobernuak Elizarekin?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.