Espainiako trantsizio politikoa: gobernuak eta erreformak (1975-1977)

HistoriaActualizado el 5,97 KB

Resumen

Dokumentuak Espainiako trantsizio politikoaren urteak aztertzen ditu, Arias Navarro, Adolfo Suárez eta Leopoldo Calvo Sotelo gobernuburu izan zirenetik. Frankismoaren azken urteetako gobernuaren immobilismoa, Erreforma Politikoaren Legea, 1976ko erreferenduma eta 1977ko hauteskunde orokorrak azaltzen ditu. Ikasleak sistema demokratikoaren ezarpenaren urratsak ulertuko ditu.

Puntos clave

  • Arias Navarroren gobernua 1975eko azaroan hasi zen eta 1976ko uztailera arte iraun zuen, eta ez zuen sistema demokratikoa ezartzeko asmorik izan.
  • Torcuato Fernández Miranda erregimen frankistaren egitura ezagutzen zuen, eta erreforma politikoa legezkotasunez bideratzeko erabili zuen.
  • Adolfo Suárezek Erreforma Politikoaren Legea bultzatu zuen. Legeak bi ganberako Gorteak sortu zituen: Diputatuen Kongresua eta Senatua.
  • 1976an egindako erreferendumean %94,1 BAI eman zen.
  • 1977ko ekainaren 15ean hauteskunde orokorrak egin ziren, eta UCD izan zen garaile.
  • 1977ko urrian, alderdi politiko nagusiek Moncloako Ituna sinatu zuten erreformarekin jarraitzeko.

Ponte a prueba

  1. Garaituak
  2. Urdina
  3. Nazionalismoa
  4. Faxismoa
  5. Frankismoarena
  6. Sufragio unibertsala
  7. Konstituziorik gabe
  8. Oinarrizkoa
  9. Foruak
  10. Goreak
  11. Espainiarrak
  12. Erreferenduma
  13. Ondorengotza
  14. Printzipioak
  15. Organikoa
  16. Generalismoa
  17. Nazionalismoa
  18. Antikomunista
  19. Katolikoarena
  20. Armada
  21. Militarrak
  22. Karlistak
  23. Elkartea
  24. Teknokratek
  25. Aldentzeko
  26. Isolamenduan
  27. Gerra Hotzarekin
  28. Madrilgoa
  29. Vatikanokoa
  30. Europako Ekonomia Erkidegoa
  31. Lehentasunezkoa
  32. Autarkia
  33. Protezionismoa
  34. Interbentzionismoa
  35. Liberatzeko
  36. Egonkortzea
  37. Garapena
  38. Petrolioarena
  39. Errepresioak
  40. Makinak
  41. Nazionalismoak
  42. Langileak
  43. Unibertsitatekoak
  44. Kleroa
  45. Koordinazio Demokratikoa
  46. Grebak
  47. Armatuak
  48. Carrero Blanco
  49. Antiterroristarekin
  50. Txikia

Trantsizio Garaiko Gertaera Politikoak

Trantsizioaren hasieratik sistema demokratikoa ezarri zen arte, Carlos Arias Navarro, Adolfo Suárez eta Leopoldo Calvo Sotelo izan ziren Espainiako gobernuburu.

Monarkiaren Lehen Gobernua

Arias Navarroren agintaldia 1975eko azaroan hasi zen, eta 1976ko uztailera arte iraun zuen.

Sektore Immobilista

Arias Navarrok proposatutako gobernu programak aldaketa mugatua bultzatu nahi zuen, frankismoko sektore kontserbadoreenekin hitzartua.

Erreformak, besteak beste, biltze eta elkartze eskubidea jasotzen eta arautzen zuen, eta baita prentsa askatasunari zein Gorteen erreformari buruzko xedapenak ere.

Itxurak itxura, ustezko erreforma edo aldaketa horren helburu nagusia immobilismoaren alde egitea zen.

Arias Navarroren gobernuak ez zuen inondik inora ere sistema demokratiko bat abian jartzeko asmorik. Erregimen frankistari aurre egin ziezaiokeen aukera ideologiko orok bazterturik jarraitzen zuen, inolako ordezkaritzarik izan gabe.

Sektore Erreformista

Torcuato Fernández Miranda Gorteetako eta Erresumako Kontseiluko presidente izendatu zuten.

Fernández Miranda erregearen zuzenbide irakasle ohia zen eta erregimen frankistaren egitura ezin hobeto ezagutzen zuen.

Fernández Mirandak maniobra tarte dezentea zeukan Gorteen joera inboluzionista eten eta benetako erreforma politikoari ekiteko. Horretarako, erregimen frankistak onartzen zuen politika legezkotasunari etekina atera zion.

Erreforma politikorako prozesua aurrera eramateko eman beharreko hurrengo urratsa Arias Navarro boteretik kentzea zen. Gobernuak ez zuen ekonomia krisia konpontzeko gaitasunik erakutsi, beraz, egoera gero eta kritikoagoa bilakatu zen. Herritarrak etengabe mobilizatzen ziren, eta horrek egoera are gehiago okertu zuen.

Egoera sozioekonomikoa ez zen Arias Navarroren higadura politikoagatik bakarrik, gobernuaren barne arazoengatik ere.

Gobernuko presidenteak dimititu egin zuen eta erregeak onartu zuen.

Adolfo Suárezen Lehen Gobernua

Arias Navarro dimititu eta bi egunera, erregeak Adolfo Suárez izendatu zuen gobernuko presidente.

Erreforma Politikoa

Adolfo Suárezen gobernuaren lehen erabaki politikoek prozesu demokratikoa azkartu zuten. Erregimenaren erreformak aldaketa politikoa sustatu zuen. Fernández Mirandak Erreforma Politikoaren Legea diseinatu zuen. Horregatik, herritarrei bi ganberako Gorteak aukeratzeko ahalmena eman zien: bata, Diputatuen Kongresua, ordezkari proportzionaltasunez hautatua; eta bestea, Senatua, gehiengo soilez hautatua. Azkenik, bi ganberek zuten diktadura garaian sortutako oinarrizko legeak aldatzeko ahalmena, baita Gorteen eredua aldatzekoa ere.

Sektore Moderatuaren Garaipena

Erreformaren bidean jarraitzeko oztopoa gainditu zen: dena legezkoa izatea nahi bazuten, legea Gorteek onartu behar zuten, eta Gorteetan immobilistek indarra zutenez, legea 1976an onartu zen.

Legezkotasunez jarduteko azken urratsa herritarrek erreferendumean baiezkoa ematea zen. 1976an erreferenduma egin zen, eta emaitzak %94,1 BAI eta %2,6 EZ izan ziren.

Suárezen gobernuak aurrerapausoak egin zituen: batetik, askatasunerako tartea areagotu zuen; bestetik, oposizioarekin elkarrizketak izaten ahalegindu zen; eta azkenik, sindikatuen jarduera onartu zuen.

Gertakari horiek haserrea piztu zuten militarren artean, eta De Santiago jeneralak dimititu egin zuen; horren ordez Manuel Gutiérrez Mellado jarri zen.

Oposizio Politikoa

Koordinazio Demokratikoan bildutako oposizioko indar politikoek aldaketa demokratiko handiagoa eta erradikalagoa proposatu zuten. Horretarako, zenbait herri mobilizazio egin zituzten.

Sistemaren eta itxurazko ordena publikoaren ahultasuna sarri kolokan geratu zen bi arrazoiengatik: bata, garai hartan egin ziren manifestazio eta elkarretaratze ugariak; eta bestea, ETAren ekintzak.

1977ko Hauteskunde Orokorrak

Erreforma Politikoaren Legea onartu zenez, gobernuak hauteskundeak egiteko urratsa eman behar izan zuen.

1977ko otsailean alderdi gehienak legeztatu zituzten, Alderdi Komunista izan ezik.

Hauteskunde Orokorren Helburua

Helburua aurreko erregimen frankista behin betiko desegitea izan zen. Hauteskunde sistema finkatu ondoren, Alderdi Komunista legeztatzea bakarrik falta zen. Apirilaren 9an lortu zen. 1977ko ekainaren 15ean hauteskundeak izan ziren.

Alderdiak, Koalizioak eta Emaitzak

  • UCD
  • PSP-US
  • AP
  • PDPC
  • PSOE
  • EAJ-PNV
  • PCE

UCD izan zen garaile, eta Suárezek beste gobernu bat antolatu zuen, erreformak egiten jarraitzeko helburuarekin.

Geroago, 1977ko urrian, parlamentuan ordezkaritza zuten alderdi politiko guztiek Moncloako Ituna sinatu zuten, sistemaren erreformarekin jarraitzeko konpromisoa hartzeko.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zergatik izan zen Arias Navarroren gobernua porrot egin zuena?

Gobernuak ez zuen ekonomia krisia konpontzeko gaitasunik erakutsi, eta egoera gero eta kritikoagoa bilakatu zen. Herritarrak etengabe mobilizatzen ziren, eta horrek egoera are gehiago okertu zuen.

Zer zen Erreforma Politikoaren Legea?

Fernández Mirandak diseinatutako legea zen, eta herritarrei bi ganberako Gorteak hautatzeko ahalmena eman zien: Diputatuen Kongresua, proportzionaltasunez hautatua, eta Senatua, gehiengo soilez hautatua.

Noiz egin ziren 1977ko hauteskunde orokorrak?

1977ko ekainaren 15ean egin ziren. Alderdi Komunista apirilaren 9an legeztatu zen aurretik.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Noiz hasi zen Arias Navarroren agintaldia?
2. Nor izendatu zuen erregeak Arias Navarro dimititu eta bi egunera gobernuko presidente?
3. Zer zuen Torcuato Fernández Mirandak Gorteen joera inboluzionista eteteko?
4. Zenbat boto eman ziren BAI aldeko 1976ko erreferendumean?
5. Zein alderdi izan zen garaile 1977ko hauteskundeetan?
6. Zer izena du 1977ko urrian alderdi politiko nagusiek sinatutako itunak?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.