Clara Campoamor: emakumeen boto eskubidearen aldeko hitzaldia Gorte Konstituziogileetan
Resumen
Testuak Clara Campoamor diputatuaren hitzaldi baten zati bat biltzen du, Bigarren Errepublikako Gorte Konstituziogileetan emakumeek boto eskubidea izan zezaten egindakoa. Dokumentuak hitzaldiaren testuingurua azaltzen du: Gorteetako hiru emakume diputatuak, hauteskundeetako egoera eta hitzaldiaren helburua. Ideia nagusia sufragio unibertsala Konstituzioan onartzeko eskaera da, eta diputatuak konbentzitzeko emandako arrazoiak ere jasotzen dira.
Puntos clave
- Clara Campoamor Partido Republicano Radicaleko diputatua zen (Lerrouxen alderdia).
- Gorte Konstituziogileetan hiru emakume zeuden: Victoria Kent, Margarita Nelken eta Clara Campoamor.
- Emakumeek ez zuten boto emateko eskubiderik, baina hautagai izateko eskubidea bai, eta bi emakume diputatu izan ziren.
- Campoamorren helburua emakumeen sufragio eskubidea Errepublikako Konstituzioan onartzea zen.
- Campoamorrek Konstituzioaren espirituarekin bat etortzea eta printzipio aristotelikoa alde batera uztea eskatzen zuen.
- Hitzaldia Gorteetako diputatuei zuzenduta zegoen, baina modu orokorrean iritzi publikoari ere begira.
7.GAIA 13.TESTUA CLARA CAMPOAMOR DIPUTATUAK
1.IDENTIFIKAZIOA:
Lehen mailako, testu politiko bat da, Errepublikako Gorteetan Clara Campoamor diputatuak egindako hitzaldi baten pasartez osatutakoa. Testua ez dago osorik. Clara Campoamor Partido Republicano Radicaleko diputatua zen
(Lerrouxen alderdia). Gorte Konstituziogile haietan hiru emakume zeuden: Victoria Kent (radikal sozialista), Margarita Nelken (sozialista eta gero komunista) eta Clara
Campoamor bera. Hauteskundeak egin zirenean, emakumeek ez zeukaten botoa emateko eskubiderik, baina legeak ez zien debekatzen hautagai izateko eskubidea, eta bi emakume hauek zerrendetan sartu ziren eta diputatu aktalortu. Hitzaldia Gorteetako diputatuei zuzenduta dago, baina modu orokorrean estatuko iritzi publikoari. Hitzaldiaren helburua garbia da: diputatuak konbentzitzea emakumeen boto eskubidea onar dezaten. Konstituzioa egiten ari ziren, eta sufragio eskubide
Unibertsala gauzatzea nahi zuen
b.-Testuaren analisia:ideia nagusiak
Clara Campoamorrek Gorteetako diputatuei eskatzen die onartu dezatela
Errepublikako Konstituzioan emakumeen sufragio eskubidea, horixe da testuan atzeman daitekeen ideia nagusia.
Bestalde, diputatuak konbentzitzeko (gogoratu diputatu gehienak ezkertiarrak eta gizonezkoak zirela), beste arrazoi batzuk ematen ditu:
-Konstituzioaren espirituarekin bat etorriko litzateke.
-
Printzipio aristotelikoa alde batera utzi behar da (emakumea gutxiago zelako ustea).
-Errepublika izango litzateke eskubide hau onartzen lehenengo latindar herrialdea.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zer eskatzen zuen Clara Campoamorrek Gorte Konstituziogileetan?
Errepublikako Konstituzioan emakumeen sufragio eskubidea onartzea eskatzen zuen. Diputatuei horretarako arrazoiak ematen zizkien.
Nor izan ziren Gorte Konstituziogileetako hiru emakumeak?
Victoria Kent (radikal sozialista), Margarita Nelken (sozialista eta gero komunista) eta Clara Campoamor bera.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.