Vicente Blasco Ibáñez, El Intruso (1904): meatzarien bizi baldintzak, azterketa
Resumen
Testu honek Vicente Blasco Ibáñezen El Intruso eleberriko pasarte bat aztertzen du, Bizkaiko burdin meatzeetako langileen bizi eta lan baldintza gogorrak deskribatuz. Meatzarien etxebizitzak, elikadura urria eta harrobietako lan moduak aztertzen dira. Gainera, testuinguru historikoa, errestaurazio garaiko industrializazioa eta sindikatuen sorrera azaltzen dira.
Puntos clave
- El Intruso eleberria Valentzian argitaratu zen 1904an, Vicente Blasco Ibáñezek idatzia.
- Meatzarien etxebizitzak ("peoien etxea") meatzen jabegoko barrakoiak ziren eta langileburuen kontrolpean zeuden.
- Gelaxkako baldintzak ez ziren higienikoak: airea arnastezina, hotza, bizkarroiak eta lo egiteko arropa jantzita.
- Harrobietako lanak ez zuen prestakuntzarik behar, meategietakoak bai; horregatik Gaztelatik langile asko iritsi zen.
- Errestaurazio garaian (1874-1923) Industrializazioak gora egin zuen eta langile mugimendua sortu zen.
- Sindikatuek (PSOE, UGT...) greba eta protestak antolatu zituzten, sozialismoa eta anarkismoa ideologia nagusiak zirelarik.
Blasco Ibañezen “El Intruso” eleberriaren pasarte honetan, XX. Mende hasierako Bizkaiko burdin meatzetako langileen egoera gogorraren deskribapen gordina egiten da, langileen etxe edo barrakoien egoera azpimarratuz.
Izaerari dagokionez, testu historikoa da; edukiari dagokionez, berriz, testu soziala eta hartzaileari dagokionez publikoa da.
“El Intruso” eleberriaren egilea Vicente Blasco Ibañez (1867-1928) nobelagile Valentziarra da. Idazle honen bilakaeran, lan kostunbristak, gai sozialeko lanak, bidai-liburuak edo eleberri historikoak aurkitzen ditugu.
Azkenik eta testua kokatzeko, eleberria Valentzian 1904. Urtean argitaratu zen, errestaurazio garaian (1874-1923) Euskal Herria industrializazio prozesuan zegoen momentuan, konkretuki, hemengo burdina esportatzen zen momentu gorenean.
IDEIA NAGUSIAK
Testuak meatzarien etxebizitzaren egoera tamalgarriaz, elikadura urriaz eta lan egiteko moduaz hitz egiten du.
paragrafoan egileak jarraian deskribatzen hasiko den espazioa aurkezten digu; “Peoien etxea”, hau da, meatzarien etxebizitza. Etxebizitza hauek meatzen jabego ziren barrakoi batzuk ziren. Hauek, langileburuen kontrolpean zeuden eta meatzariak alokairu baten truke etxebizitza bezala erabiltzen zituzten.
paragrafoan etxebizitza honen deskribapena egiten du: lan egun oso gogor baten ondoren (4.6. Lerroak) meatzaria etxera itzultzen da, egileak “gelaxka” (7. Lerroa) deitzen dio, eta afari urri baten ondoren (6.-. Lerroak) lotara joaten da. Gelaxkaren baldintzak ez dira batere higienikoak: arropa jantzita egiten dute lo, airea arnastezina da, sabaiak baxuak, bizkarroi ugari dago, hotz ikaragarria... Guztia azken esaldian oso ongi laburtua geratzen da:”izerdiak elkartu egiten ziren eta arnasak nahasi; zikinkeria anaiartekoa zen” (17.-18. Lerroak).
paragrafoan meatzarien lan lekuaz hitz egiten du, hau da, harrobiaz. Egileak “langile asaldatzaileen etsairik gogorrena” (19. Lerroa) bezala deskribatzen du. Ondoren harrobia eta meatzarien arteko desberdintasuna egiten du (20. Lerroa), eta harrobietan lan egiteko, berriz, ez (“harria atera, jaso eta eraman, ez da besterik behar” 23. Lerroa), horregatik harrobietan lan egiteko langileak ez zuten inongo prestakuntzarik eduki behar, meategietakoak, berriz, bai; honen ondorioz kanpotik (batez ere Gaztelatik) pilaka langile iritsi ziren goseak bultzatuta (25.-26. Lerroak)Bizkaiko Enkarterrietako harrobietara lanera.
Egileak, pasarte honetan irakurtzen dugun azken esaldian: Gerraren etorrera..Eskubideak eskuratzea” momentu honetan sortu berriak ziren sindikatuen eragina ikus daiteke.
TESTUINGURU HISTORIKOA ETA GARAPENA
Testuinguru historikoa eginda, errestaurazio garaian kokatzen da, Alfontso XIII.Aren erregealdian. Garai horretan, Industrializazioaren gorapena emango da eta biztanleriaren hazkundea izango da. Beraz, enpresa gehiago sortu ziren. Espainiako beste tokietatik milaka inmigrante etorri ziren Euskal Herrira. Testuan, 26. Esalditik aurrera ikusi daiteken bezala. Meatzariak behar zuen esku-lana Bizkaitik eta beste toki batzuetatik iritsi zen.
Meatzarien artean, langile batzuk zeuden, horien artean peoiak zeuden. Testuan ikusten den bezala 1. Paragrafoan “Peoien etxea”, peoiei erreferentzia egiten dien testua da. Peoiak talderik ugariena ziren eta lan gogorrena egiten zuten 3.-5. Esaldietan ikusi daitekeen bezala. Gainera, etxebizitzen baldintzak txarrak ziren: ur eta argirik gabe, aireztapen kaskarrekin… Beraz, meatzarien auzoak infekzio eta epidemia gune handi bihurtu ziren eta bizi itxaropena jaitsi zen.
Gainera, lanaldiak luzeak ziren eta lana gehiegizkoa eta oso arriskutsua zen, 20. Esalditik aurrera testuan ikusi daitekeen bezala.
ONDORIOAK
Langile mugimendua sortu egin zen (industrializazioaren ondorioa da). Lan-baldintzak oso gogorrak zirenez, langileak, beraien interesak defendatzeko, sindikatuak eta alderdi politikoetan bildu ziren (PSOE, UGT…) eta greba asko egin zituzten. Beraz, sindikatuak sortu egin zituzten eta zenbait protesta egin zituzten. Ideologia nagusiak: sozialismoa eta anarkismoa. Sozialismoan, Perezaguak 1890eko lehenengo meatze-greba antolatu zuen, langileak zituzten lan-baldintzak zirela-eta. Eta, Vicente Blascok testu hau sortu zuen arazo berdinarengatik.

Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Noiz argitaratu zen El Intruso eleberria?
Eleberria Valentzian argitaratu zen 1904. urtean. Testuaren arabera, errestaurazio garaian kokatzen da.
Nolakoak ziren meatzarien etxebizitzak?
Meatzen jabegoko barrakoiak ziren eta langileburuen kontrolpean zeuden. Baldintzak oso txarrak ziren: airea arnastezina, hotza eta bizkarroi ugari.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.