1977ko Hauteskunde Orokorrak: Demokraziarako Bidea
Resumen
Testuak Espainiako trantsizio demokratikoko 1977ko hauteskunde orokorrak aztertzen ditu. Erreforma Politikoaren Legearen onarpena, alderdien legeztapena eta hauteskundeen helburuak azaltzen ditu. Ikasleak frankismoaren ondorengo bidea eta hauteskundeetan parte hartu zuten alderdi nagusiak ulertuko ditu.
Puntos clave
- Erreforma Politikoaren Legeari Gorteek baiezkoa eman zioten, botoen % 94,1ekin.
- 1977ko otsailean alderdi gehienak legeztatu zituzten; Alderdi Komunista apirilaren 9an legeztatu zen.
- Alderdi Komunistak monarkia onartzeari uko egin zion, eta horregatik legeztapena atzeratu zen.
- Hauteskundeak 1977ko ekainaren 15ean egin ziren.
- Gobernuaren helburu nagusia aurreko erregimen frankista behin betiko desegitea zen.
- Hauteskundeetan UCD, AP, PSOE, PCE, PSP-US, PDPC eta EAJ-PNV nabarmendu ziren.
2. Sektore Moderatuaren Garaipena
Legea idatzi ondoren, hurrengo oztopoa gainditu behar izan zuten erreformen bidean jarraitzeko. Legea Gorteek onartu behar zuten. Hala, 1976ko legeari baiezkoa eman zitzaion; beraz, sektore immobilistaren aurkako garaipena lortu zuten. Botoen % 94,1 baiezkoa izan zen. Suárezen gobernuak beste aurrerapauso batzuk ere eman zituen: askatasunerako tartea areagotu zuen, oposizioarekin elkarrizketak izaten ahalegindu zen eta klaseko sindikatuen jarduera onartu zuen. Gertakari horiek guztiek haserrea piztu zuten militarren artean; gobernuko presidenteordeak dimisioa aurkeztu zuen. Suárezen kabineteak horri etekina atera zion, eta Mellado militarra izendatu zuen haren ordezko. Izaera liberala zuenez, militarren haserrea baretu zuen.
3. Oposizio Politikoa
Oposizioko indar politikoek aldaketa demokratiko handiagoa eta erradikalagoa proposatu zuten. Horretarako, zenbait herri mobilizazio egin zituzten helburu hauetako batzuk lortzeko asmoz: artean klandestinitatean zeuden zenbait alderdi eta sindikatu legeztatzea; atxiloketa politikoak gertatuz gero, askatasun handiagoa eta berme judizialak izatea; hauteskunde demokratikoak egitea. Sistemaren eta itxurazko ordena publikoaren ahultasuna sarri kolokan geratu zen bi arrazoirengatik: garai hartan egin ziren manifestazio eta elkarretaratze ugariak eta ETAren ekintzak.
1977ko Hauteskunde Orokorrak
Erreforma Politikoaren Legea onartu zenez gero, gobernuak hauteskundeak antolatzeko urratsa eman behar zuen, Gorteetako ordezkariak herriak hauta zitzan. Prozesua erabat demokratikoa izan zedin, gobernuak legeztatu egin behar izan zituen alderdi politikoak. 1977ko otsailean alderdi gehienak legeztatu zituzten. Alderdi Komunista izan zen salbuespena, monarkia onartzeari uko egin baitzion. Horrez gain, gobernuak sisteman Falangearen eragina desagerrarazi zuen eta sindikatuen legezkotasuna indartu zuen.
1. Hauteskunde Orokorren Helburuak
Gobernuaren helburu nagusia aurreko erregimen frankista behin betiko desegitea zen. Martxoan, hauteskunde legeak arautu zituzten. Herritarren banaketa irregularra orekatzea zen horren helburua. Hauteskunde sistema finkatu ostean, Alderdi Komunista legeztatzea falta zen. Legezkotasun hori lortzeko ahalegin handi bat egin ostean, apirilaren 9an Alderdi Komunista legeztatu zen. Hauteskundeak deitzeko mekanismo guztiak abian jarri eta, azkenik, horiek egiteko eguna 1977ko ekainaren 15erako finkatu zen.
2. Alderdiak, Koalizioak eta Emaitzak
Hauteskundeetan, besteak beste, hauek nabarmendu ziren:
- Unión de Centro Democrático (UCD)
- Alianza Popular (AP)
- Partido Socialista Obrero Español (PSOE)
- Partido Comunista de España (PCE)
- Partido Socialista Popular-Unidad Socialista (PSP-US)
- Pacte Democratic per Catalunya (PDPC)
- Partido Nacionalista Vasco (EAJ-PNV)
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Noiz egin ziren 1977ko hauteskunde orokorrak?
Hauteskundeak 1977ko ekainaren 15ean egin ziren, hauteskunde legea martxoan arautu ostean.
Zergatik ez zen legeztatu Alderdi Komunista otsailean?
Alderdi Komunistak monarkia onartzeari uko egin zion, eta horregatik legeztatzea apirilaren 9ra arte atzeratu zen.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.