Iberiar Penintsulako Historia: Antzinaroa eta Erdi Aroa

HistoriaActualizado el 6,57 KB

Resumen

Dokumentu honek Iberiar Penintsulako historia laburbiltzen du, erromatarren aurreko herriekin hasita eta Erdi Aroko erreinu kristau eta musulmanekin amaituz. Erromanizazioa, Al Andalus, birkonkista eta erreinuen batasuna bezalako gai nagusiak azaltzen ditu. Ikasleak hainbat garai, leku eta prozesu historiko ulertuko ditu, Nafarroaren kasua barne.

Puntos clave

  • Erromatarren aurretik Iberiar, Zeltiberiar eta Iparraldeko herriak bizi ziren, eta konkistaren ondoren erromatartu ziren.
  • Baskoiek Nafarroa eta inguruak zeuden lurraldean bizi ziren, eta erromanizazioan hizkuntza bizirik iraun zuen.
  • Kordobako kalifaldia 929an sortu zen eta 1031n desagertu zen, Taifa erresumetan banatuz lurraldea.
  • Birkonkistak XI. mendetik 1492ra iraun zuen; 1212ko Navas de Tolosako guduak inflexio puntua markatu zuen.
  • Gaztela eta Aragoiren batasun dinastikoa Isabel eta Fernandoren ezkontzarekin eman zen, eta 1714an zentralizazioa ezarri zen.
  • Fernando II.ak 1512an Nafarroa konkistatu zuen, eta foruak 1841eko Lege Itundura arte mantendu ziren.

Ponte a prueba

1. Erromatarren aurreko herriak

Erromatarrak iritsi aurretik, K.a. III. mendean, Iberiar Penintsulan batasunik gabeko herri anitzak bizi ziren. Kultura eta garapen mailaren arabera, hiru multzotan sailkatzen ziren:

  • Iberiarrak: Mediterraneo kostaldean kokatuak, zibilizazio handien eragina jaso zuten. Bizimodu hiritarra, idazkera eta moneta sistema garatu zituzten.
  • Zeltiberiarrak: Barnealdeko mesetetan eta mendebaldean kokatuak, jatorri zeltako herriak ziren. Tribuka antolatzen ziren eta abeltzaintzan oinarritzen ziren.
  • Iparraldeko herriak: Kantaurikoak, geografikoki isolatuenak eta garapen maila txikienekoak ziren; kastroetan bizi ziren.

Konkistaren ondorioz, herri hauek guztiak erromatartuak izan ziren.

2. Baskoiak

Gaur egungo Nafarroan eta inguruetan bizi zen herri euskalduna. Erromatarren konkistaren ondoren (K.a. 75), lurraldea bi gunetan banatu zuten: Ager (hegoaldea, nekazaritza eta merkataritza guneak) eta Saltus (mendebaldea, lur ezezagunagoak). Erromanizazioak bizimodua aldatu bazuen ere, hizkuntzak bizirik iraun zuen.

3. Hispaniako erromatarren konkista

K.a. III. mendetik K.a. I. mendera bitarteko prozesu luzea izan zen. Erromatarrak Mediterraneotik sartu ziren, Kartagoren aurkako lehiaren testuinguruan. Ebro haranetik barnealdera hedatu ziren, eta K.a. I. mendean iparraldeko herriak (baskoiak barne) menderatu zituzten. Konkistak erromanizazioa ekarri zuen.

4. Erromanizazioa

Erromatar kultura, zuzenbidea, latina eta bizimoduaren asimilazio prozesua izan zen. Hegoaldetik iparraldera hedatu zen, fase ezberdinetan. Prozesu honek herri guztiak uniformatu zituen, batasun politiko eta ekonomiko bat ezarriz.

5. Andelos

Nafarroako hiri erromatar garrantzitsua, Mendigorrian kokatua. K.o. I. eta II. mendeetan izan zuen goraldi handiena. Aztarnategi honetan etxebizitza erromatarrak, mosaikoak eta, batez ere, sistema hidrauliko konplexu bat (akueduktua eta urtegia) aurkitu dira.

6. Monarkia bisigodoa

507-711 urte bitartean, Toledoko hiriburutik Iberiar Penintsulari batasun politiko, juridiko eta erlijiosoa eman zion erresuma. Instituzio ahula zen, oinordekotza gatazkak zirela eta. 711. urtean, musulmanen inbasioak monarkiaren amaiera ekarri zuen.

7. Kordobako kalifaldia

929an Abderraman III.ak sortua, Al Andalusen urrezko garaia izan zen. Ekonomia eta kultura loratu ziren. X. mende bukaeran, Al Manzorren diktadura militarrak ezegonkortasuna ekarri zuen, eta 1031n kalifaldia desagertu zen, lurraldea Taifa erresumetan banatuz.

8. Taifa erresumak

Kordobako kalifaldiaren ondorengo erresuma musulman independenteak. Kulturalki aberatsak baina militarki ahulak ziren. Kristau erresumen birkonkistaren eta iparraldeko zein hegoaldeko (almorabide eta almohadeak) presioen artean, pixkanaka desagertuz joan ziren, 1492an Granadakoa erori zen arte.

9. Mozarabiarrak

Al Andalusen bizi ziren kristauak, kultura musulmanaren ezaugarri asko bereganatu zituztenak. Zerga bereziak ordaintzearen truke, beren erlijioa eta ohiturak mantendu zituzten. Birkonkistarekin batera, eremu kristauetara migratu zuten, eragin artistiko eta kultural handia utziz.

10. Erreinu kristauen lur hedapena

XI. mendetik 1492ra bitarteko prozesua (Birkonkista). Asturiarretatik hasita, Gaztela eta Aragoiko erresumek penintsula birkristautu eta birpopulatu zuten. 1212ko Navas de Tolosako guduak inflexio puntua markatu zuen, musulmanak Granadara mugatuz.

11. Iruñeko erresuma

IX. mendean sortua, Antso III.a Nagusiaren garaian (XI. mendea) penintsulako indar kristau nagusia izan zen. Donejakue bidea bultzatu zuen. Hil ondoren, erresuma banatu egin zen, eta XII. mendean Nafarroako erresuma izena hartu zuen.

12. Aragoiko koroaren eraketa

XI. mendean sortua, XII. mendean Kataluniako konderriekin batu zen. Mediterraneoan hedatu zen Jaime I.aren garaian. Lurralde bakoitzak bere foruak eta erakundeak mantendu zituen, 1714an Felipe V.ak foruak abolitu zituen arte.

13. Erdi Aroko gorteak

Erregeari aholkuak emateko batzarrak, hiru estamentuetako (eliza, noblezia eta herria) ordezkariez osatuak. XV. mendean diputazioak sortu ziren erabakiak betearazteko. Absolutismoarekin indarra galdu zuten.

14. Gaztela eta Aragoien arteko batasuna

Isabel eta Fernandoren ezkontzarekin (XV. mendea) batasun dinastikoa eman zen. Estatu plurala zen, erresuma bakoitzak bere lege eta erakundeak mantendu zituelarik. 1714an, Planta Berriko dekretuekin, zentralizazioa ezarri zen.

15. Nafarroako konkista

1512an Fernando II.ak Nafarroa konkistatu zuen. Barne gatazkak eta indar militarren desoreka baliatu zituen. Nafarroak erresuma izateari eutsi zion, foruak eta gorteak mantenduz, 1841eko Lege Itundura arte.

16. Juduen kanporaketa

1492an, Errege-erregina Katolikoek kristautasunera bihurtu nahi ez zuten juduak kanporatu zituzten. 150.000 pertsona inguruk alde egin zuten, ondorio ekonomiko eta sozial larriak eraginez.

17. Kontratazio etxea

Sevillan sortua (XVI. mendea), Amerikako merkataritza eta monopolioa kontrolatzeko erakundea zen. XVIII. mendean Cadizera aldatu zen, eta merkataritza librearekin desagertu zen.

18. Carlos I.aren oinordekotza

XVI. mendean, Carlos I.ak inperio zabala jaso zuen herentziaz (Austriarrak, Gaztela, Aragoi, Amerika). Lurralde anitzek osatutako inperioa zen, gobernatzen zaila.

19. Nafarroako erreinuaren diputazioa

Gorteen erabakiak betetzeko sortutako erakundea. Foruen defentsan eta zergen kudeaketan aritzen zen. 1841ean Diputazio Probintzial bihurtu zen.

20. Begikoak

XVII. mendean erregeen konfiantzazko pertsonak ziren, botere handia zutenak. Ustelkeria eta krisi garaian figura oso kritikatua izan zen.

21. Moriskoen kanporaketa

1609an, Felipe III.ak musulman kristautuak (moriskoak) kanporatu zituen. Biztanle eta eskulan galera handia eragin zuen.

22. Pirineoetako bakea

1659an sinatua, Espainia eta Frantziaren arteko muga Pirinioetan ezarri zuen. Espainiaren gainbehera berretsi zuen.

23. Ondorengotza gerra

1701-1714 bitartean, Borboien dinastia ezarri zen Espainian. Gerraren ondorioz, Aragoiko koroak foruak galdu zituen.

24. Planta berriko dekretua

Felipe V.ak ezarritako neurriak, Aragoiko koroaren foruak abolitu eta zentralizazioa bultzatu zutenak.

25. Despotismo ilustratua

XVIII. mendeko gobernu sistema: "Dena herriarentzat, baina herririk gabe". Erreforma ekonomikoak bultzatu zituzten, baina botere absolutua mantenduz.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zein herri zeuden Iberiar Penintsulan erromatarren aurretik?

Iberiarrak, Zeltiberiarrak eta Iparraldeko herriak (kantaurikoak barne) zeuden. Iberiarrak kostaldean kokatuta zeuden, Zeltiberiarrak barnealdean eta Iparraldeko herriak geografikoki isolatuta.

Zer izan zen Kordobako kalifaldia?

929an Abderraman III.ak sortutako Al Andalusen estatua, urrezko garaia izan zena. 1031n desagertu zen, lurraldea Taifa erresumetan banatuz.

Noiz kanporatu zituzten juduak?

1492an, Errege-erregina Katolikoek kristautasunera bihurtu nahi ez zuten juduak kanporatu zituzten. Ondorio ekonomiko eta sozial larriak eragin zituen.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein herritan sartzen ziren baskoiak Erromatar garaian?
2. Noiz desagertu zen Kordobako kalifaldia?
3. Zein gudu markatu zuen birkonkistaren inflexio puntua?
4. Zein urtetan konkistatu zuen Fernando II.ak Nafarroa?
5. Zer ekarri zuen Planta Berriko dekretuek 1714an?
6. Zein erakundek kontrolatzen zuen Amerikako merkataritza?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.