Hornidura eta Izakinen Kudeaketa Enpresan

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,2 KB

Hornidura funtzioa

Helburuak

  • Ekoizteko materialak hornitzea (lehengaiak, ordezko piezak, ontziak...).
  • Merkaturatzeko produktuak hornitzea.
  • Izakinak antolatzea (Biltegia = stock, saltzeko zain).

Kontuan hartu beharrekoak

  1. Ekoizpen edo merkaturatze sailek behar dituzten produktuak erosteko hornitzaileak aukeratzea: prezioa, kalitatea, emate-epea, ordainketa-baldintzak eta salmenta osteko zerbitzua.
  2. Erositako produktuak biltegiratzea.
  3. Izakinak kudeatzeko sistema bat izatea.

Izakinen kontzeptuak eta motak

  • Lehengaiak: Produktua egiteko beharrezkoak diren materialak, naturatik hartuak.
  • Produktu erdielaboratuak: Eraldaketa-prozesu batetik pasatu dira, baina ezin dira horrela saldu.
  • Produktu bukatuak: Amaituak, saldu ahal dira eta enpresak berak ekoiztu ditu.
  • Salgaiak: Merkaturatzeko izakinak; amaituak dira, baina enpresak ez ditu ekoiztu.
  • Beste hornidura batzuk: Produktuari eransten zaizkion elementuak (adibidez, kaxak).
  • Azpiproduktuak: Produktua egiterakoan soberan geratzen direnak; enpresarentzat ez, baina beste batentzat baliagarriak (2. mailakoak).
  • Hondakinak: Soberan geratzen direnak eta ezin direnak erabili.
  • Berreskuratzeko moduko materiala: Berriro erabil daitezkeenak.

Inbentarioaren kudeaketa

Enpresak baliabideak izan behar ditu:

  • Stock-a ez hausteko (izakinik gabe ez geratzeko).
  • Ekoizpen eta banaketa-erritmoak desberdinak izan daitezkeelako.
  • Deskontuak lortzeko.

Izakinen kostuen sailkapena

  • Eskabide-kostuak: Hornitzaileekin harremanetan jartzea.
  • Eroste-kostuak: Prezioa bider kantitatea.
  • Inbentarioaren mantentze-kostuak:
    • Administrazio-kostuak: administrazio-langileen soldatak.
    • Kostu operatiboak: biltegiko langileak, aseguruak, zergak.
    • Kostu ekonomikoak: zeharkatzea eta balio-galtzea.
    • Finantza-kostuak: interesak.
  • Stock-haustearen kostuak.

Wilson eredua

Baldintzak:

  • Kudeaketa egiteko aurrez emandako epea dago.
  • Hornikuntza-epea konstantea da.
  • Stock-kontsumoaren erritmoa konstantea eta ezaguna da.
  • Ez dago stock-hausterik.
  • Eskabide-kostu konstante bat dago.

A B C eredua

Izakinak hiru kategoriatan sailkatzen ditu:

  • A: Garrantzitsuenak.
  • B: Aurrekoak baino garrantzi gutxiagokoak.
  • C: Garrantzi handirik ez duten izakinak.

Inbentarioa kudeatzeko JIT (Just In Time) sistema

Enpresak ez du produkturik ekoizten behar denera arte.

Izakinen balioa zehaztea

Izakinak erosten badira

Eroste-prezioa = produktuen fakturen zenbatekoa + eragiketaren kostuak.

Izakinak enpresak berak ekoizten baditu

Ekoizpen-kostua = lehengaiak + beste kontsumo batzuk + ekoizpeneko beste kostu zuzen batzuk + enpresaren zeharkako kostuak.

Entradas relacionadas: