Hirugarren Gerra Karlista: Monarkiaren porrota eta Foruen amaiera

Historia2,93 KB

Hirugarren Gerra Karlista: 1868ko Iraultza eta Monarkiaren Ezegonkortasuna

1868ko iraultzak Amadeo Savoiakoaren monarkia ezarri zuen, baina laster porrot egin zuen eta Espainiako I. Errepublika (1873-1874) ezarri zen. Bi gertakizun hauengatik karlistak ugaldu egin ziren.

Karlistaren Ideologiaren Gorakada

Lehenago isabeldar izandako erdiko mailako jabeek, beldurragatik, karlismoaren alde jokatu zuten, gizarte barruko ordena defendatzeko baliabide militar bakarra hori ikusten baitzuten. Karlismo ideologia berri hau garrantzitsua izan zen Euskadin eta Seiurteko Demokratikoko hauteskundeak erraz irabazi zituen, hirietako foruzale askok, karlismoaren alde egin zutelako.

Karlismoa eta Foruen Defentsa

  • Karlismoa Elizaren beso armatua ere bilakatu zen.
  • Elizaren eta liberal erradikalen zentralismoak mehatxatuta zeuden foruen nagusitasunaren alde egiteko prest agertu zen Euskadin.

Borroka Armatua Karlos VII.arekin

Karlos VII.a erregegaitzat hartuta, karlistak borrokan hasi ziren berriro, Nikolas Ollo buruzagi zutela. Zumalakarregiren antzera, armada txiki bat eratu zuen eta euskal lurralderik handiena hartu zituen, hiriburua Lizarran ezarriz.

Karlistek Bilbo setiatu zuten berriro, baina hiriak gogor eutsi zion erasoari armada laguntzera etorri zen arte. Karlistek atzera egin behar izan zuten euren buruzagia, Ollo jenerala, etsaien kanoikada batek jota hil zuelako.

Gerraren Amaiera eta Ondorioak

Halere, gerrak aurrera jarraitu zuen, baina 1874an, Alfontso XII.a (Isabel II.aren semea), errege izendatu zutenean, Karlos VII.ak agintari katoliko eta kontserbadoreen laguntza galdu zuen. Kanpoko laguntza gabe, karlistek atzera jo behar izan zuten. Apurka-apurka karlistek muga igaro eta atzerrira jo zuten.

Politika Arloko Eboluzioa

Arlo militarrean galdu ondoren, karlismoa politika arloan borrokatzen hasi zen. Espainiako politika zabalean muturreko eskuinean kokatu zen, kokapen marjinala edukiz.

Foruen Abolizioa eta Kontzertu Ekonomikoa

Alfontsotarren garaipenaren ostean, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Foruak abolitu ziren. Hala ere, gerta zitekeen ezegonkortasun politikoa Cánovas del Castillok saihestu egin zuen, kontzertu ekonomikoa sortuz.

Lege hori lehenengo ahalegina izan zen batasun konstituzionala lortzeko, euskal Foru Aldundien tradizioko autonomia fiskala onartuz. Euskal Foru Aldundiek, zergak finkatu, bildu eta administratzeko gaitasunari eutsi zioten, betiere, Estatuari urtero aldez aurretik finkatutako kopuru bat ordainduz gero (kupoa).

Kontzertu ekonomikoen bidez, aldundiek autonomia administratibo zabala zuten eta hezkuntzan, ongintzan, errepideetan, trenbideetan eta ordena publikoan jarduerak garatzeko aprobetxatu ziren. Horrela, Foru Aldundiek administrazioa herritarrengana hurbildu eta probintziek kalitate handiko zerbitzuak izan zituzten.

Descargar

PDF Word HTML