Bigarren Industria Iraultza: arrazoiak, aldaketak eta kapitalismoa

Formación y Orientación LaboralActualizado el 3,39 KB

Resumen

Dokumentuak Bigarren Industria Iraultzaren hasiera, arrazoi ekonomiko, politiko eta sozialak, ekoizpenean eta industria-sektoreetan izandako aldaketak eta kapitalismoaren eboluzioa azaltzen ditu. Halaber, 1873-1896ko Depresio Handiak monopolioen garapenean izan zuen eragina nabarmentzen du.

Puntos clave

  • Industrializazio-prozesua 1870. urtetik aurrera hasi zen Britainia Handian eta 100 urtetan zabaldu zen.
  • Kapital pilaketa handia eta banka- eta sozietate anonimo-sistemen garapena erraztu zuten proiektu industrial handiagoak.
  • Estatu liberal burgesak politika protekzionista hartu zuen indar ekonomikoa lortzeko.
  • Langileen mugimenduak lan-eskuaren prezioa igo zuen, eta horrek produktibitatea handitzera eraman zuen.
  • Energia iturri berriak (petrolioa eta elektrizitatea), industria siderometalurgikoa, kimikoa eta automobilgintza nagusitu ziren.
  • Estandarizazioak eta Taylorismoak lana antolatzeko sistema berriak ekarri zituzten.
  • 1873-1896ko Depresio Handiak monopolioen eta nazioarteko ekonomiaren garapena bultzatu zuen.

Ponte a prueba

Bigarren Industria Iraultza

Industrializazio-prozesua 1870. urtetik aurrera eman zen. Britainia Handian hasi zen eta 100 urtetan zabaldu zen. Hamarkada horretatik aurrera, kapitalismoak ezaugarri berriak garatu zituen, eta horien eraginez, ekonomia nazioartekoa bihurtu zen. Horretaz gain, produkzioa neurri handi batean igo zen. Potentzia berriak azaldu ziren eta mundu-mailako fenomeno bat izatera pasatu zen.

Arrazoiak

  1. Ekonomikoak:
    • 1873-1896 urteen bitartean kapitalismoak krisi ikaragarria jasan zuen. Krisi honek enpresa ez-produktiboak desagerrarazi zituen eta modernoak mantendu.
    • Kapital baliabide ugariak, lehen industrializazioan pilatutako irabaziak; horrek kapital pilaketa handia eragin zuen. Banka-sistema eta sozietate anonimoko sistema asko garatu ziren. Horrek erraztu egin zuen proiektu industrial handiagoak eta garestiagoak egitea. Azkenean, gero eta inbertsio gehiago egin ziren.
  2. Politikoak: Garai honetan estatu liberal burgesa konsolidatua dago. Estatu horrek kontsideratzen du indar potentzia politikoa izateko, estatu bakoitzak ekonomikoki indartsua izan behar duela. Horretarako, garai horretan garatzen diren bide guztiak aplikatu behar dira. Hori egiteko, estatuak politika protekzionista hartzen du.
  3. Sozialak: Langileen mugimenduaren garapenari eta indarrari esker, lan-eskuaren prezioa igo egin zen. Horrek arriskuan jartzen du enpresen etorkizuna eta enpresa berarena. Enpresa errentagarriak izaten jarraitzeko, produktibitatea handitu zen. Aurrerapen teknikoak eta lanaren antolaketa-sistema berriak aplikatuz lortu zen. Langile gutxiago eta lan-ordu gutxiago izan arren, produktibitate bera lortu behar zuten.

Aldaketa Nagusiak

  1. Aldaketa kuantitatiboa: Ekoizpenaren igoera erraldoia eman zen. Alegia, produkzio-maila eta ahalmena modu ikaragarri batean hazi ziren garai hartan, modu mekaniko batean produzitzen baitzen.
  2. Aldaketak kalitatearen aldetik:
    • Produzitzeko sail berriak eta lana antolatzeko sistema berriak: Gauza ezberdinak eta modu ezberdinean produzitzen hasi ziren.
    • Energia iturri berriak aplikatu ziren: Petrolioa eta elektrizitatea.
    • Jarduera industrial berriak sortu ziren eta komunikazioaren aldaketa garbia eman zen.
    • Industria-sail berriak:
      • Metalurgian aldaketak: Industria siderometalurgiaren gorakada eta hobekuntza handia.
      • Industria elektrikoa: Argi indarra produzitzeko, garraiatzeko, metatzeko industriak nagusitu ziren.
      • Industria kimikoaren gorakada itzela.
      • Elikagaien ekoizpena: Elikagaiak kontserbatzeko sistema guztiak garai honetan garatu ziren.
      • Automobilaren industria.
    • Lana antolatzeko sistema berriak:
      • Estandarizazioa
      • Taylorismoa
  3. Kapitalismoaren itxura berria:
    • Ezaugarriak:
      • Erraldoitasunerako joera.
      • Gutxiago sektore edo jarduera bakoitzean.
      • Pilatzeko joera garatu zen. Honen ondorioz, monopoliorako joera azaldu zuten garaiko enpresek.

Depresio Handia (1873-1896)

1873-1896ko Depresio Handiaren eraginez, industriak eta finantzak pilatu egin ziren, lehia ezabatzeko eta merkatu jakineko monopolioak sortzeko edo horren zatirik handiena kontrolatzeko, eta horrek gainditu egin zituen nazioen mugak.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Noiz hasi zen Bigarren Industria Iraultza?

Industrializazio-prozesua 1870. urtetik aurrera eman zen, Britainia Handian hasi zen eta 100 urtetan zabaldu zen.

Zein energia iturri berri aplikatu ziren garai horretan?

Petrolioa eta elektrizitatea aplikatu ziren, eta horiek ekoizpen-sistema berriak ahalbidetu zituzten.

Zer ondorio izan zuen 1873-1896ko Depresio Handiak?

Industriak eta finantzak pilatu egin ziren, lehia ezabatzeko eta monopolioak sortzeko, eta horrek nazioen mugak gainditu zituen.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Noiz hasi zen Bigarren Industria Iraultzaren industrializazio-prozesua?
2. Nora hasi zen industrializazio hori?
3. Zein politika hartu zuen estatu liberal burgesak indar ekonomikoa lortzeko?
4. Zergatik igo zen produktibitatea enpresetan?
5. Zein izan zen testuaren arabera 1873-1896ko Depresio Handiaren ondorio nagusia?
6. Zein lana antolatzeko sistema aipatzen dira testuan?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.