Greziar eskultura eta Erdi Aroko gotiko artea: garaiak, estiloak eta adibide nagusiak

Arte y Humanidades3,38 KB

Greziar eskultura

Garai arkaikoa (K.a. VII-480): Eskulturgile esanguratsurik ez. Lanak: Kuros eta kore, Anavyssos-eko kurosa (K.a. 525). Ezaugarriak: hieratikoak, zurrunak, irrifarre arkaikoa, aurrez aurrekotasuna, espresio gabeak...

Garai klasikoa

1. Lehen klasizismoa: Miron eta Polikleto: Diskoboloa eta Doriforoa (K.a. 450).

2. Klasizismo betea: Fidias, Panatenaiko prozesioa.

3. K.a. IV. mendea: Praxiteles, Skopas eta Lisipo. Hermes Dionisorekin, Meleagroren burua, Apoxiomeno. Naturalismorako joera, aurrez aurrekotasuna utzi eta giza anatomia hobeto ezagutzen da...

Garai helenistikoa (K.a. 323 - K.o. I)

Agesandro, Polidoro eta Atenodoro. Miloko Venus (K.a. 100), Laokonte eta bere semeak. Erabateko naturalismoa: errealitatea irudikatzen dute, erretratua bezalako gai berriak eta eskulturgile eskolak...

Pintura gotikoa

1. Gotiko lineala (XIII. mendetik XIV. mende hasierara)

Lerro dotoreak eta markatuak. Kolore lauak eta leunak. Naturalismo handiagoa. Margolari gehienak ezezagunak. Lanak: Alfonso X jakitunaren kantigak (anonimoa), beirateak: Chartres, Notre-Dame eta Leon.

2. Italo-gotikoa (Florentziako eskola)

XIV. mendean sortu eta XV. mendean amaitu. Sakontasuna, bolumena eta argia dira egileen ardura. Naturala den oro ikertu nahi dute, sentimenduak adieraziz. Margolariak: Cimabue, Giotto. Lanak: Scrovegni kaperako freskoak (Giotto), Asisko basilikako freskoak (Giotto).

3. Italo-gotikoa (Sienako eskola)

XV. mendean zehar. Forma bizantziarrak, gotikoaren erritmo linealarekin nahastuta. Duccio, Simone Martini, Ambrogio Lorenzetti. Maestà (Sienako katedrala, Duccio), Madonna Rucellai (Duccio).

4. Flandiarra (XV. mende hasieratik bukaerara)

Teknikaren kalitate handia, aparteko zehaztasuna eta paisaiak margotzeko zaletasuna. Oleo-teknikari esker zehaztasun handia lortzen da. Roger van der Weyden, Jan van Eyck, Robert Campin, El Bosco, Hans Memling, Luis Dalmau, Bartolomé Bermejo, Jaume Huguet. Arnolfini senar-emazteak (Jan van Eyck), Atseginen lorategia (El Bosco).

Arkitektura gotikoa

3 etapa: klasikoa, manierista eta garduna. Arku zorrotza, arbotanteak, gurutze-ganga, pinakuluak, beirateak, oina latin gurutzekoa (3-5 nabe), girola, tribuna eta triforioa. Eraikin nagusia: katedrala. Arintasun sentsazioa eta argitasuna eraikinetan.

  • Frantzia: Chartres, Reims.
  • Ingalaterra: Salisbury, Canterbury.
  • Italia: Sienako katedrala, Veneziako Duka jauregia.
  • Espainia: Zamora eta Salamancako katedralak, Toroko kolegiata.

Eskultura gotikoa

Erromanikoa baino naturalistagoa. Gaiak: Amabirjina umearekin, gurutziltzatzea (gai berriak, baina gehienak erlijiosoak). Proportzioarekiko ardura, aurrez aurrekotasun ezak, adierazkortasuna eta mugikortasuna. Erliebeak gehienbat ateetan, mukulu biribiletan eta erretaulatan.

  • Frantzia: Chartres-eko portada, Notre-Dame; Claus Sluter.
  • Italia: Pisako tailerra.
  • Espainia: Sarmental ataria, Gasteizko katedraleko timpanoa.

Descargar

PDF Word HTML