Erromatar arkitektura: ezaugarriak, eraikinak eta ingeniaritza

Arte y HumanidadesActualizado el 7,18 KB

Resumen

Dokumentu honek erromatar arkitekturaren ezaugarri orokorrak azaltzen ditu: praktikotasuna, monumentaltasuna eta etruskoaren eta grekoaren eragina. Ordenak eta euskarriak, hirigintza, tenplu motak, arkitektura zibila, oroitzapen eraikinak, ingeniaritza lanak eta etxe erromatarrak aztertzen dira. Ikasleak eraikin mota bakoitzaren ezaugarri nagusiak eta erabilitako elementu eusleak ulertuko ditu.

Puntos clave

  • Erromatar artearen ezaugarri nagusiak: praktikotasuna, monumentaltasuna, soiltasuna eta luxu eza, etruskoaren eta grekoaren eraginarekin.
  • Hirigintza ortogonala zen: bi kale nagusi, cardumea eta decumanum, eta haien gurutzean foroa.
  • Erromatar tenpluak podium altu baten gainean eraikitzen ziren, eskailera bakarrarekin eta pronaos, naos eta opistodomo bereizketarekin.
  • Panteoia tenplu zirkularra da (tholos), kupula batekin eta bi sistema, laukizuzena eta zirkularra, batuta.
  • Basilika auzitegi eta finantza trukeetarako erabiltzen zen eraikin publikoa zen; geroago elizak eraikitzeko erabili zen.
  • Termak bainu publikoak ziren, zenbait gela dituztenak (apodyterium, tepidarium, frigidarium, caldarium, laconicum).
  • Ingeniaritza lanak (akueduktoak, zubiak eta galtzadak) praktikotasunaren eta hilezkortasunaren ideietan oinarritzen ziren.

Ponte a prueba

Erromatar Arkitektura: Ezaugarri Orokorrak

Erromatar artea mediterranear kulturaren sintesi biribila da. Eragin guztietatik hasiera-hasieratik bi dira gehien nabarmentzen direnak: etruskoena eta grekoena. Hauez gain, kultura erromatarrari berezko nortasuna eman zioten beste ezaugarri propio batzuk ere badaude: gizabanakoaren goraipamena, monumentaltasuna, arrandiatasuna, soiltasuna, praktikotasuna eta luxu eza. Artea baino ingeniaritza-lana izan zela ere esan ohi da, zutik jarraitzen baitute oraindik hiri askotan. Funtzionaltasuna, hilezkortasun-nahia, monumentaltasuna. Neurritasun zentsuaren haustura. Barne espazio arkitektonikoen balioestea. Hainbat baliabide arkitektonikoen nahasketa.

Erromatarren eraikinetan praktikotasuna nabarmentzen da materialen erabilerarekiko. Eraikitzeko moduak azkarrak, merkeak eta erosoak dira. Funtzionaltasunak eta monumentaltasunak material gogorrak eta iraunkorrak erabili. Estetikotasun falta harri xafla dekorazio teknikekin apaindu. Harria (harlandua, harlangaitza, sare itxurakoa), adreilua eta harlandua nahastuta, mortairua harriekin nahastuta.

Euskarriak eta Ordenak

Erromatarrak hainbat euskarri orden erabiltzen zituzten:

  • Doriarra: zaharrena, soilena eta sendoena.
  • Joniarra: harroina du, fustea kamutsa eta ginbelak kiribildurak ditu.
  • Korintoarra: lirainena da, joniarraren antzekoa.
  • Ordena toskanarra: harroina badu, fustea biluzia eta kapitelean bi osagai.
  • Orden konposatua: kiribildura joniarrak ditu eta akantozko hostoa.

Erabili zituzten elementu eusleak: sistema arkitrabaduna, arkitektura arkitrabatua eta arkuduna bateratua eta arkitektura arkuduna eta gangatua, honen barruan erdi puntuko arkua, kanoi ganga, eraztun ganga, ertz ganga eta kupula.

Eraikin Motak

Hainbat eraikin mota erabili zituzten:

  • Basilika
  • Termak
  • Ikuskizun publikoetarako eraikuntzak
  • Oroitzapenezko arkitekturak
  • Ingeniaritza lanak
  • Etxe erromatarrak

Eraikin Motak Zehatzago

1. Hirigintza: Erromatar Hiria

Honek betekizun politiko edo politiko-militarrak, administratiboak edo ekonomikoak zituzten. Komunikabide bidezko hiri sarea sortu zuten, merkataritzan aritzeko. Planoaren diseinua ortogonala zen. Bi kale nagusi, cardume eta decumanum. Bi kale hauen bidegurutzean foroa zegoen, hemen merkatua, tenpluak eta basilikak zeuden. Zolatzeak, ur ekarriak eta estolderia sistemak Greziatik hartu zituzten. Etxeek bilbadura erregularra zuten. Eraikinak estaltzeko sistema arkitrabatua (hiru elementu: arkitrabea, frisoa eta erlaitza) edo arkuduna eta gangatua erabiltzen zuten (erdi puntukoa, kanoi ganga, eraztun ganga, ertz ganga, kupula).

2. Arkitektura Erlijiosoa

Erromatar tenpluak etruriar eta greziar tenpluen eragin nabarmena erakusten du.

Oinplano Laukizuzenekoa

Podium altu baten gainean eraikitzen zituzten. Fatxadan eskailera bakarra zegoen, dotore eta luzea. Hiru esparru bereizten dira: pronaosa (aurreko ganbara, oso sakona), naos (jainkoaren irudia zegoen lekua, hainbat geletan) eta opistodomos (atzeko ganbara). Tenplu pseudoperipteroak ziren, benetako zutabe bakarrak fatxadan zeuden. Kanpoaldean kulturaren araberako zeremoniak ospatzen ziren. Tetrastiloak, hexastiloak edo oktastiloak ziren zutabe kopuruaren arabera. Fortuna Virilis eta La Maison Carrée aipa daitezke.

Oinplano Zirkularra (Tholos)

Greziar tradizioari eutsi egin zioten. Ospetsuenak Vestaren tenplua edota Agriparen Panteoia. Panteoia Inperio jainko guztien tenplua da. Leku sakratu bezala hartu zuten herritarrek. Panteoian bi sistemak elkarrekin erabili ziren (laukizuzena eta zirkularra). Pronaosak erromatar tenplu klasikoen fatxada du; podium altua, eskailera motza, aterpe sakona, fuste monolitikoa duten granitozko zortzi zutabe korintoar, beraz oktalistoa du. Cellak hainbat maila ditu; lehenean hainbat exedra eta kapera, erdi pilastra itsatsien, zutabeen eta etenik gabeko taulamenduaren artean. Bigarren mailan frontoi triangularrez errematatzen duen kupula du danbor lodi baten gainean jaso zen. Danborraren neurria 43 metro dira.

Arkitektura Zibila

Basilika

Erromatarren garaiko eraikin publiko eta zibila zen. Zutabez eta arkuz bananduta zegoen hiru nabeko eraikina zen, erdikoa alboetakoak baino garaiagoa zelarik. Barrualdean absidea zegoen. Zurezko estalki batez bi isurialdekoa zen, horregatik leihoak egin zitezkeen. Auzitegi gisa, finantza trukeetarako erabiltzen zen. Kristauak elizak eraikitzeko erabili zituzten. Fulvia eta Ulpia basilikak.

Termak

Bainu etxe publikoak ziren, herriaren bilgune nagusi zena. Handiak ziren eta garbitzera, kirola edo egotera zijoan jendea. Kirola egiteko igerilekua zegoen. Apodyterium (jantzi-gela), tepidarium (bainugela epela), frigidarium (bainu gela hotza), caldarium (bainugela beroa) eta laconicum (lurrungelak). Hipcaustumaren bidez ura berotu eta ondoren erretenen bitartez termen barrena, igerilekua eta solairuaren azpitik bideratzen zuten. Caracallarenak dira ospetsuenak.

Oroitzapenezkoak

Garaipen Arkua

Konkista-kanpainetatik garaile itzultzen ziren militarren ohoretan eraikitzen zituzten. Hasiera batean, arku horiek zentzu erlijiosoa zuten, gero politika konkistatzailearen ikur bihurtu zen. Eraikuntza podiumaren gainean zokaloa zuen. Erdiko gorputza zutabe erraldoik zedarriztatua. Taulamenduak (arkitrabez eta frisoz osatua) eta gainean atikoa. Oraitu nahi zen erliebez apaindu egiten zen, eta hari buruzko idazkuna ageri ohi zen. Konstantinorena.

Oroitzapen Zutabeak

Tamaina erraldoia zuten kolomak. Udulki baten eraikiak eta estatua batez koroatuak. Zutabearen fustea dena erabat da erliebez beteta, gertakizuna kontatzen. Trajanoren zutabea.

Ingeniaritza

Praktikotasuna eta hilezkortasunaren ideiak bultzatuta, ingeniaritza lan izugarriak egin ziren.

Akueduktoak

Erromatarrek ura bideratzeko egiten zituzten eraikinak.

Zubiak

Ibaien gainetik galtzadak pasa zitezen egindako eraikuntzak dira, arku ilara batean eusten zirelarik. Zubi brankak edo zubi bularrak dira. Zubi-euskarri bateko alde zorrotzak dira, korrontearen indarra hautsi eta ura bi aldetara berdin banatzeko jartzen dira. Gainezkabideak uholdeak ematen zirenean, urak pasatzeko aukera izaten baitzuten.

Galtzadak

Inperioaren barnean sartzen ziren lurraldeak kontrolatzeko asmoz, oinarri oinarrizkoak lurralde haiek ekonomikoki ustiatzeko. Zoruan zulo sakon bat egiten zen. Lehenik harri handiak, gero hormigoia antzeko masa eta azkenik harri zenbait geruza. Eta tapatzeko lauza lauak. Okertura izaten zuten ura alboratzeko.

Etxe Erromatarrak

Domusak familia aberatsen etxebizitza da. Ardatz baten luzeran itxuraturiko bizpahiru patioen inguruan antolatzen ziren gelak eta aretoak. Patioa zuten (atrium), teilatua (compluvium), putzua (impluvium), bazkaltzeko lekua (triclinium) eta atzealdean lorategia (peristiloa) zegoen. Inguruan gela pribatuak.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zein dira erromatar eraikuntzaren ezaugarri nagusiak?

Praktikotasuna, monumentaltasuna, funtzionaltasuna eta hilezkortasun nahia dira nagusiak. Materialak sendoak eta iraunkorrak ziren, eta eraikuntza azkarra, merkea eta erosoa.

Zer dira termak?

Bainu etxe publikoak ziren, herriaren bilgune nagusia. Garbitzeko, kirolak egiteko eta egoteko erabiltzen ziren, eta hainbat gela zituzten.

Zein da Panteoiaren garrantzia?

Inperio jainko guztien tenplua zen eta herritarrek leku sakratu gisa hartzen zuten. Bi sistema, laukizuzena eta zirkularra, batzen dituen eraikina da.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein eragin nabarmenak izan zituen erromatar arkitekturak?
2. Zein izan zen erromatar hirien plano mota?
3. Zer zen basilika erromatarra?
4. Zein da Panteoiaren ezaugarri nagusia?
5. Zein gela zituzten termak?
6. Zer funtzio zuten gainezkabideek zubietan?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.