Inpresionismoa, postinpresionismoa eta kubismoa: mugimendu artistikoen laburpena
Resumen
Dokumentuak Inpresionismoaren aurrekariak, ezaugarriak eta pintore nagusiak aztertzen ditu, Monet, Renoir eta Degas barne. Ondoren postinpresionismoa azaltzen du, Cézanne, Gauguin, Van Gogh eta Seuraten ekarpenekin, eta azkenik kubismoaren sorrera, joerak eta teknikak (kubismo analitikoa eta sintetikoa). Ikasleak mugimendu bakoitzaren ezaugarri nagusiak ulertuko ditu.
Puntos clave
- Inpresionismoa Frantzian sortu zen, eta argi eta kolore bisualak formen gainetik jarri zituen.
- Pigmentu berriek kolore puruak erabiltzea ahalbidetu zuten, oleoentzat batez ere.
- Pintzelada gestaltikoa eta puntillismoa (Seurat) erabili ziren irudi batua lortzeko.
- Postinpresionismoak emozio eta espresio gehiago bilatu zuen; Cézanne, Gauguin eta Van Gogh nabarmendu ziren.
- Kubismoa 1907-1914 artean sortu zen Frantzian, Picasso, Braque eta Juan Grisen eskutik.
- Kubismoak perspektiba tradizionala ezabatu zuen eta formak forma geometrikoen bidez adierazi zituen; collage lanak ere sortu ziren.
Inpresionismoa
Inpresionismoa mugimendu oso zabala izan zen, baina korronte nagusia eta aitzindaria pintura zen. Europan sortu zen, bereziki Frantzian. Artistek zentzu bisuala plasmatzea nahi zuten, eta ez formak identitatez beterik.
Aurrekariak
Paisaiari ingelesak (romantizismo garaian pintore paisajistek inpresionisten oinarriak jarri zituzten, azalera difuminatuak, hori eta gorrien erabilera eta irudi bisualaren nagusitasuna). Edouard Manet (aurrekari oso garrantzitsua, 2 obretan ikusten da: “El almuerzo sobre la hierba” eta “El bar de Folies Bergère”. Eragin handia izan zuen). Corot eta Barbizoneko eskola aurrekari bezala ere hartzen dira.
Ezaugarriak
Kolore puruak: Zientzien hobekuntzei esker pigmentu berriak sortu ziren, gehienetan oleoentzako. 2 lege sortu ziren: kontraste kromatikoen legea eta kolore osagarrien legea. Itzalak kolore hotzekin egiten ziren, profunditatea emateko. Aldi berean, argiak beroagoak bihurtu ziren. Esan daiteke argi-ilun ereduarekin apurtu zela (adibidez, “La Catedral de Ruan”, Claude Monet).
Pintzelada gestaltikoa: Pintzelada linealak eta kolore puruetakoak ematen dute lekua irudi batu bat lortzeko, kolore hotzak eta beroak erabiliz. Adibide argiena “Parlament de Londres” (Claude Monet). Baliabide hau puntillistek erabili zuten, adibidez, “La Parade” (Seurat).
Forma: 2. mailakoa bihurtu zen. Gainera, argiaren trataerak marrazkiaren lekua hartzen du (adibidez, Edgar Degasen “Bailarinas”). Argi honen trataera ez da klasizismoaren berbera, orain formak diluitzen eta nahasten dira.
Beste artistak
Auguste Renoir (“La Balançoire”): argiaren plasmazioa gorputzean gorputzaren forma baino garrantzitsuagoa da.
Postinpresionismoa
Paul Cézanne, Paul Gauguin eta Van Gogh egindako erakusketa bat ondoren adierazi zen mugimendu hau. Artista hauek aurreko baloreak errespetatzen zituzten, baina saiatu ziren emozio eta espresio gehiago ematen. Cézanne azalen arteko bolumenez eta forma geometrikoen zalea zen. Gauguin azal planoak eta apainduak erabili zituen, eta Van Gogh naturara hurbildu zen pintzelada koloristekin (adibidez, “Noxe estrellada”). Georges Seurat teknika berria asmatu zuen, puntillismo deitua (adibide nagusia: “Un domingo de verano en la Grande Jatte”).
Kubismoa
Mugimendu artistikoa 1907-14 artean Frantzian sortua. Honen buruak Picasso, Braque eta Juan Gris ziren. Abangoardien aurrekaria da. Obra kubistetan perspektiba tradizionala desagertu zen. Naturaren formak adierazi ziren forma geometrikoen bitartez. Orain ez dago sakontasunaren sentsaziorik. Abangoardia izan arren, gaiak ez dira aldatzen. Kolore ilunak nabarmendu ziren: grisak, berdea, marroia. Honen ondorioz, collage obrak sortu ziren. Kubismo barruan 2 joera daude:
Kubismo analitikoa
(Kubismo hermetikoa deitua ere). Obra abstraktuak, irudia ikusteko bista asko zeuden.
Kubismo sintetikoa
(“El portugués” de Braque hasiera eman zen, zenbakiak eta hitzak agertzen dira).
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Noiz eta non sortu zen Kubismoa?
Kubismoa 1907 eta 1914 artean sortu zen Frantzian. Picasso, Braque eta Juan Gris izan ziren buruzagi nagusiak.
Zein dira kubismoaren bi joerak?
Kubismo analitikoa (edo hermetikoa), obra abstraktuekin eta ikuspuntu anitzekin, eta kubismo sintetikoa, Braqueren "El portugués" lanarekin hasi zena, non zenbakiak eta hitzak agertzen diren.
Zein teknika erabili zuen Seuratek?
Seuratek puntillismoa asmatu zuen, koloreen puntu txikiekin irudi bat osatzen zuen teknika. Adibide nagusia "Un domingo de verano en la Grande Jatte" da.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.