Arte Erromanikoa: ezaugarriak eta arkitektura
Resumen
Testuak XI. eta XII. mendeetan Europan garatu zen arte erromanikoaren testuinguru historikoa, ezaugarri nagusiak eta arkitektura azaltzen ditu. Feudalismoaren eta Clunyko ordenaren eragina, eta eliza eta klaustroen oinplanoa, materiala, gangak, euskarriak eta portaleak ikasiko dituzu.
Puntos clave
- Arte erromanikoa XI. eta XII. mendeetan garatu zen Europan, feudal gizartearen testuinguruan.
- Estiloaren ezaugarri nagusiak forma zurrunak eta errealitatearen abstrakzioa dira; Bizantzioaren eta Islamaren eragina jaso zuen.
- Clunyko beneditarren ordenak eragin handia izan zuen estilo erromaniko klunitarraren zabalkuntzan.
- Elizek latindar gurutzeko oinplanoa dute, 1 edo 3 nabe, absidea eta transeptua.
- Estalkia harrizko gangak dira (kanoi-ganga eta ertz-ganga), sute saihesteko.
- Arku erdi-puntakoa da gehien erabiltzen dena; portalea txaranbelduna da.
Arte Erromanikoa
XI. eta XII. mendeetan estilo berri bat garatzen zen Europan zehar. Gizarte feudala zen garai hartako gizarte mota. Lur eremu haietan jabetza eta jopuen bizitza eta lana erabakitzeko ahalmena zuen instituzio aristokratiko honetan, berebiziko indarra hartu zuten nobleek errege botere gero eta ahulagoaren aurrean. Hirien kaltean nekazari-giroa azkartu zen, aurrerakuntza eta lehiarako gogoa ahulduz.
Norbanakoaren aurkakoa da funtsean kultura feudala, haren araberako pribilegioak ez baitira norberaren ekimen edo gaitasunaren ondorioa, baizik eta, inor halako etxean sortu delarik haren oinordekoa delako, estatu jakin bateko kidea izatearen ondorioa. Gizartearen formalismo estereotipatuak arte eta kulturan errepikatzen dira. Formen zurruntasuna eta errealitatearen abstrakzioa estilo erromanikoaren ezaugarri nagusiak ziren.
Erromako arteaz geroztik lehen aldiz, Europako adierazpen artistikoa da erromanikoa. Estiloak Bizantzio eta Islamaren eragina jaso zuen. Arte erromanikoak izaera teokratikoa zuen: Jainkoaren boterea goresten zuen eta zuzen-zuzen loturik zegoen, bai Europaren batasun izpiritualari, baita feudalismoaren garapenari ere.
Frantziako Borgoinan dagoen Clunyko beneditarren ordena otoitzean eta birpopulazioa zuzentzen aritzen zen, eta eragin nabarmena izan zuen erromanikoaren sorreran eta zabalkuntzan. Mendebalde kristau guztian zehar zabaldu zituzten forma erromaniko klunitarrak. Ikusgarri hazi ziren fraide-ordenak Goi Erdi Aroko gizartean eta eragin nabarmena izan zuten. Latifundio handien jabe bihurtu ziren monasterioak eta kultura gune bakarrak. Bestalde, erromesaldi-bideetan eraikitzen ziren tenpluen bidez, estilo hau Europako leku desberdinetara heldu zen.
ARKITEKTURA ERROMANIKOA
Erromanikoa arte nagusia zen, baina pintura eta eskultura oso integratuta zeuden eraikinetan. Arkitektura erlijiosoa da erromanikoaren sormenik nagusiena. Eraikin aipagarrienak eliza eta monasterioak dira. Eliza gehienek latindar gurutzedun oinplanoa dute eta 1 edo 3 nabe. Ziborioak nabarmenduriko gurutzadura eta, batez ere, buru aldean aldarearen kokalekua diren absideak nabarmentzen dira. Monasterioetan, aldiz, klaustroa da garrantzitsuena, bere erdi-puntako arkuekin. Honi patioa inguratzen duten zutabeek eusten diote.
Materiala
Harria erabili zuten hormetan, harlandua. Estalkia egurrezko teilatuen suteak saihesteko, astuna izan arren, harriz egindako gangak erabiltzen zituzten.
Elementu Arkitektonikoak
Oinplanoa
Latindar gurutzeko oinplanoa da gehien erabiltzen dena. Luzetarako nabe bakarrekoa edo hirukoa izan ohi da. Erdiko nabea altuagoa eta zabalagoa da, eta abside erdizirkularrean amaitzen da, aldarearen kokalekua izanik (ekialderantz). Batzuetan, abside honetan kaperatxo erradial batzuk zabaltzen dira (absidioloak).
Erromesaldi-elizetan, alboko nabeak absidean lotzen dira girola deituriko pasabide kurbatu batez. Eraikin paleokristauetako nartex edo sarrerako atariari eutsi zioten. Luzetarako nabea zeharkako (transeptua) nabearekin gurutzatzen da, gurutzadura hedatuz. Gurutzaduran, eta aldarea estaltzeko, oinplano karratua duen zinborioa edo linterna altxatzen da. Zinborioan leihoak egiten dira argia sartzeko.
Luzetarako nabeen oinaldean eta kanpoaldean fatxada nagusia dago, eta transeptuaren bi aldeetan fatxada bana. Dorreak fatxada nagusiaren aldeetan kokatzen dira, eraikinari lotuta.
Arkua: Gehien erabiltzen dena erdi-puntakoa da, eta gangaren egituran, nabeen arkuetan, leihoetan, atarietan, klaustroetako arkupeetan eta apangarri gisa erabiltzen da.
Estalkia eta Gangak
Erabiltzen den estalkia ganga da, harriz eginikoa, sendotasun handiagoa emateko eraikinari.
- Kanoi-ganga: Erdi-puntako arkua luzetarako ardatzean zehar desplazatzen denean sortzen da. Gehien erabiltzen dena da. Indartu egiten da: fajoi-arkuez (barnealdetik) eta kontra hormez edo estriboz (kanpoaldetik).
- Ertz-ganga: Bi kanoi-ganga perpendikularrean gurutzatzen direnean sortzen da.
Erdiko nabearen gangaren gainetik bi isurkiko teilatua dago, eta alboko nabeen gangen gainetik isurki bakarrekoa. Eliza handietan tribunak erabiltzen zituzten alboko nabeen gainetik. Tribunen funtzioak:
- Erdiko nabeen deskarga-arku bezala funtzionatzea.
- Erresistentzia gehiago ematea.
- Tribunetako leihoak ireki eta espazio gehiago ematea elizari.
Euskarriak
- Murrua: Silarrezko eta lodiera handiko murruek eusten diete ganga forma duten harrizko estalki garai eta astunei. Kanpoaldean kontra hormez indartzen da. Murruan leiho gutxi daude, eta iluntasunak misterio giroa ematen du.
- Pilareak eta Kolomak: Pilareak harrizko gangari eusteko erabiltzen dira.
Portalea
Ataria da elementu garrantzitsua. Erromanikoan txaranbeldua da ezaugarriena. Zutabeetan euskarritzen diren arku zentrokidez osatua dago.
- Dintela
- Karga bati eusten dion elementu horizontala da, ertzak ate-zangoaren gainean jartzen dituena.
- Arkibolta
- Portala osatzen duten arkuen multzoko arku bakoitzari deitzen zaio.
- Tinpanoa
- Dintelak eta arkiboltek mugatzen duten eremua.
- Kapitela
- Arkuari eusten dion zutabe bakoitzaren fuste gainean ezarrita dagoen elementua.
- Teilategalak
- Hormatik kanpo nabarmentzen den teilatuaren atalak.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zein izan zen arte erromanikoaren ezaugarri nagusia?
Formen zurruntasuna eta errealitatearen abstrakzioa dira ezaugarri nagusiak. Arte erlijiosoa zen eta Jainkoaren boterea goresten zuen.
Zer da kanoi-ganga eta ertz-ganga?
Kanoi-ganga erdi-puntako arku bat luzetarako ardatzean desplazatuz sortzen da. Ertz-ganga bi kanoi-ganga perpendikularki gurutzatzen direnean sortzen da.
Zer da girola?
Erromesaldi-elizetan alboko nabeak absidean lotzen dituen pasabide kurbatua da.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.