Konpostelako Santiago eta Partenoia: arkitektura erromanikoaren eta klasikoaren azterketa eta konparaketa

Arte y HumanidadesActualizado el 8,12 KB

Resumen

Dokumentuak bi eraikin nabarmen aztertzen ditu: Konpostelako Santiago katedrala, Donejakue Bidearekin lotuta eta arte erromanikoaren adibide nagusia dena, eta Atenaseko Partenoia, Perikles-en agindupean eraikia eta orden doriarrekoa. Bi eraikinen historia, forma, sinbologia eta arkitektura-elementuak alderatzen dira.

Puntos clave

  • Konpostelako Santiago 1075ean hasi eta 1130erako bukatu zen, Diego Pelaez apezpikuaren bultzadaz.
  • Santiagoko eliza gurutze latindarreko oinplanoa du, hiru nabe, kanoi-gangak eta ertz-gangak ditu, arte erromanikoaren ezaugarriak.
  • Santiagoren espazioaren gurutze formak Kristoren sakrifizioa eta salbaziorako bidea sinbolizatzen ditu.
  • Partenoia K.a. V. mendean eraiki zen, Perikles buruzagiaren agindupean, Atenea jainkosaren omenez.
  • Partenoiak orden doriarra eta joniarra batzen ditu, eta marmolezko erliebeak eta frontoiko eskulturak ditu.
  • Partenoian truku optikoak erabili ziren, ikusleak arkitektura-elementuak zuzen ikus zitzan.

Ponte a prueba

Konpostelako Santiago

Hurbilketa Historikoa

Finisterre Donejakue Bidearen helmugatzat hartzen da, izan ere, Erdi Aroan jende kopuru handia biltzen zen (erromesak) Finisterreraino joateko, uste zutelako munduko mendebaldeko muturra zela. Nafarroako Antso Handia eta honen ondorengoak bidearen bultzatzaileak izan ziren, klunitarren eta beneditarren laguntza izan zutelarik. Bideari esker, arte erromanikoa zabaldu zen. Bizitza kulturala, ekonomikoa eta komertziala piztu eta sendotu ziren, leku desberdinetako jendea erakarrita sentitzen zelako. Konpostelako Santiago urtero milaka eta milaka erromes biltzen ditu, tartean Donejakue Bidea egin duten erromesak. Beraz, eraikin handia izan behar zen eta urte asko behar izan ziren eraikina egiteko; 1075. urtean hasi zen, Diego Pelaez apezpikua bultzaturik, eta 1130. urterako bukatuta zegoen eta sagaratua bilakatu zen eliza. Egileen artean bi maisu nabarmentzen dira: Maisu Esteban, Platerias atearen egilea izan zena, eta Maisu Mateo, Aintzaren ate nagusiaren egilea. Egileak artisauak ziren, eta beren lana goraipatua izan arren, eskulangile izaera izaten jarraitu zuten, garai hauetan garrantzia zuena obra zelako, ez egilea. Tenplua fededunen eta herriaren aurrean Jainkoaren handitasuna aldarrikatzeko egin zen.

Azterketa Formala

Forma berako harlandu sendoaz eginda dago. Harlanduak Jainkoaren sendotasuna sinbolizatzen du.

  • Gurutze latindarreko oinplanoa dauka.
  • Proportzio monumentalak ditu fededun multzo handia biltzeko eta ikusleen harridura sortu ahal izateko. Monumentalitate hori Jainkoaren omnipotentzia sinbolizatzen du.
  • Hiru nabe ditu: erdikoa eta albokoak. Erdikoa besteak baino handiagoa eta altuagoa da.
  • Nabe nagusia beste batekin perpendikularki gurutzatzean, gurutzadura sortzen da, eta gurutzaduraren alde bakoitzean bi abside daude, zirkulu erdikoak.
  • Kapera asko daude, monumentalitatea nabarmenagoa izateko.
  • Girolak funtzio anitz zituen: prozesioak eta erromes mugimenduak errazten zituen, kaperetaraino edo kriptarainoko jaitsiera errazten zuen eta erlikiak gurtzeko erabiltzen zuten.
  • Bederatzi dorre zeuden pisu guztia sostengatzeko, eta kapera eta atari historiatu ugari daude, hau guztia lehen aipatutako monumentalitatea goraipatzeko erabiltzen zen.
  • Nabeen arteko bereizketa egiteko, erdi-puntuko arku formeroak erabili zituzten.
  • Tribunak alboko nabeen gainean aurkitzen dira, eta elizaren edukiera zabaltzeko, kanoi-gangak eusteko… erabiltzen ziren. Begiratoki aproposa ere bada, eta erdiko kanoi-ganga sostengatzearen funtzioa ere badu.
  • Gorputza eta gurutzaduraren arteko nabeak estaltzeko, kanoi-gangak erabili zituzten.
  • Ertz-gangak ere aurkitu daitezke estalki gisa albo nabeetan, gorputzean eta gurutzaduran.
  • Elizan arku anitz aurkitzen dira, erdi-puntukoak nahiz peraltatuak, euskarri funtzioa ere betetzen dutenak.
  • Sostengatzaile gisa, horma sendoak, kontrahormak eta pilare konposatuak erabili zituzten —gune karratu edo angeluzuzenak, ertzetan formeroak eta fajoiak ezarrita zituztenak—. Hala ere, hormak oso lodiak ziren pisu guztia jasan ahal izateko.
  • Aldare nagusiaren azpian kripta aurkitzen da, ertz-gangaz estalia eta zutabe edo pilare lodiz eutsita, erlikiak gordetzeko edo hilobiak egoteko lekua.
  • Dekorazio-elementu bezala, Jakako xakeztatua (txuri eta beltza txandakatua), erliebeak, landare dekorazioak, giza animalien figurak kapiteletan eta atarietan (arkibolta, mainel, dintel eta tinpanoa) Bibliako eszenak erabili zituzten.

Sinbologia eta Esanahia

  • Neurri monumentalak erabili zituzten Jainkoaren botere ahalguztiduna islatzeko, eta atari historiatuak egiten zituzten bertan mezu doktrinala sinbolikoki azaltzeko, behin eta berriro errepikatzen ziren gai berak (azken epaiketa, …).
  • Kriptan fededunek gurtzen zituzten erlikia sakratuak gordetzen ziren.
  • Espazioaren gurutze formak Kristoren sakrifizioa gurutzean eta salbaziorako bidea sinbolizatzen zuen. Espazio karratuaren errepikatze nabaria ematen da, baina hiru alderdi bereizten dira. Hasteko, gorputzarena, karratua dena eta lurtarren espazioa sinbolizatzen duena. Jarraitzeko, tartekoa, gurutzadurarena: karratu batean zirkulu bat sartzen da, eta honek bi munduen arteko lotura adierazten du. Eta, azkenik, burualdearena, aldarearena, zirkularra dena eta perfekzioaren ikurra irudikatzen duena. Zeruaren espazioa sinbolizatzen du. Espazio sakratuena da.

Partenoia

Partenoia Atenaseko Akropolian dago, etsaien erasoengandik erraz defendatzeko gotorleku txiki batean. Atenea jainkosari eskainita dago eta doriar ordenakoa da.

Gerrate Medikoen ondorioz (K.a. V. mendean), Pertsiarrek Akropolia desegin zuten, baina Greziako polis guztiek pertsiarren hedapena gelditzeko bat egin zutenean, gerra irabazi zuten. Ondorioz, Perikles, Atenaseko buruzagia, Akropoliaren berreraikitze lanez arduratu zen.

Perikles buruzagia zenean, Atenasek garrantzi handia hartu zuen; beraz, bere nagusitasuna erakusteko, Partenoia eraikitzeko agindu zuen. Partenoiaren eraikuntzan arkitekto anitzek parte hartu zuten. Fidias, Periklesen lagun mina, eskultoretzat eta gainbegiraletzat aritu zen. Lehen aipatu dudan bezala, eraikin hau Atenea jainkosaren omenez egin zen eta, aldi berean, lehen aipatutako nagusitasuna gainontzeko erreinuen aurrean erakusteko, artea boterearen seinale zelako.

Partenoia, bai barrutik eta bai kanpotik, marmolezko irudiz apaindurik dago, batez ere.

Oinplanoak neurri oso handiak ditu eta angeluzuzen bat da. Oinplanoa pronaosak, naosak, birjinen gelak, opistodomosak, peristiloak eta krepidomak osatzen dute. Pronaosa arkupe irekiz osatutako ataria da. Naosa gela nagusia da, jainkosaren estatua dagoen tokia. Opistodomosa kanpotik sarrera zuzena duen atzeko sala da, eta pronaosaren antzekoa da, zutabe kopuru berdina izango dute (distiloa, oktastiloa…).

Birjinen gela naosaren atzean dago, eta lau zutabe jonikoz apainduta dago; honetan, jainkoaren altxorra gordetzen da. Peristiloa orden doriarreko zutabez inguratuta dago, eta periptero eta oktastiloa da. Krepidoma estilobatoak eta esterobatoak osatzen dute.

Arkitektura-elementuak ohikoak baino handiagoak dira, tenpluak 8 zutabe ditu aurrealdean eta atzealdean, eta zutabez inguraturik dago. Partenoiak orden doriarra eta orden joniarra batzen ditu. Euskarri gisa, basamendua eta zutabeak erabiltzen ditu. Zutabeak doriarrak dira, beraz, harroinik gabekoak, eta fustea danborrez osaturikoa da. Fustearen burua, kapitela, abakoz, ekinoz eta koilarinoz osatuta dago. Nahiz eta zutabe gehienak doriarrak izan, birjinen gelakoak joniarrak dira; beraz, harroina daukate, fustea dotoreagoa da eta kapitelak kiribildurak ditu.

Taulamendua arkitrabeak, frisoak eta erlaitzak osatzen dute. Arkitrabea leuna da, ez dago mailakatua jonikoan bezala, eta frisoa triglifoek eta metopek osatzen dute. Metopak erliebez apainduta daude, eta gai mitologikoak jorratzen dituzte. Azkenik, frontoia triangeluarra da. Triangelu hori eskulturaz beteta dago, zeinetan eszena mitologiko garrantzitsuenak irudikatzen diren. Ekialdekoa Atenearen jaiotza irudikatzen zuen. Inguruan, pertsonaia mitologikoak ageri dira. Mendebaldekoan, Atenearen eta Poseidonen (itsasoaren jainko greziarra) arteko borroka irudikatzen du, Atenaseko babesa eta lidergoa eskuratzeko.

Partenoia dotoretzeko, arropak oso ongi modelatzen zituzten, eta tolesdurek naturaltasuna islatzen zuten. Bustiduraren teknika oso ongi antzematen da, gorputz itxura sendo eta borobilak nabarian utziz.

Eraikina kanpotik ikusita izateko eraiki zen, ikusleak 3 dimentsioez gozatzeko. Beraz, ikusleak hobeto ikusteko, truku optikoak egiten zituzten, zuzenketa optikoak egiten zituzten, ikusleak arkitektura-elementuak zuzen-zuzenak ikus zitzan.

Jendea ez zen tenpluaren barrura sartzen; barrualdea jainkoaren etxea zen, toki sakratua. Lehen esan dudan bezala, zereginik garrantzitsuena Atenea jainkosaren estatua eta haren altxorra gordetzea zen; beraz, ospakizun erlijiosoak eta eskaintzak kanpoaldean burutzen ziren. Aipatutako ezaugarri guztiengatik, Partenoia Atenasen sinbolo eta monumentu adierazgarria bilakatu zen, eta gaur egun ere hala da.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Noiz eraiki zen Konpostelako Santiago katedrala?

1075ean hasi zen eraikitzen, Diego Pelaez apezpikuaren bultzadaz, eta 1130erako bukatuta zegoen eta sagaratua izan zen.

Zein orden arkitektonikoa dauka Partenoiak?

Partenoiak orden doriarra eta orden joniarra batzen ditu; zutabe gehienak doriarrak dira, eta birjinen gelakoak joniarrak.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zeinen erregetan bultzatu zen Donejakue Bidea?
2. Noiz hasi zen Konpostelako Santiago eraikitzen?
3. Zer sinbolizatzen du Santiagoko espazioaren gurutze formak?
4. Nork agindu zuen Partenoia eraikitzea?
5. Zer dago Partenoiaren frontoiko eskulturetan?
6. Zer da girola Santiagoko elizan?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.