Glukolisia, hartzidura eta fotosintesia: galdera-erantzunak
Resumen
Dokumentuak glukolisiaren oinarrizko prozesua azaltzen du, hartzidura laktikoa eta alkoholikoa, pasteurizazioa eta legamiak. Gainera, metabolitoen funtzioak, erreakzioen kokalekuak zelulan eta fotosintesiaren argi-fasea aztertzen dira, mitosia eta bere bi atalak barne.
Puntos clave
- Glukolisia prozesu katabolikoa eta anaerobikoa da, zelularen zitoplasman gertatzen dena, eta glukosa bat azido pirubiko bi molekulan degradatzen du.
- Glukolisiaren balantzea: azido pirubikoko bi molekula, bi ATP eta bi NADH.
- Hartzidura laktikoa eta alkoholikoa elikagaien ekoizpenean erabilgarriak dira eta baldintza anaerobikoetan gertatzen dira.
- Pasteurizazioak likidoetako bakterio patogenoak suntsitzen ditu beroaren bidez.
- Fotosintesian kloroplastoak parte hartzen dute landare zelula eukariotoetan; zelula prokariotoetan prozesua mesosometan edo zitosolean gertatzen da.
- Mitosiak nukleoaren zatiketa (kariozinesia) eta zitoplasmaren zatiketa (zitozinesia) biltzen ditu, eta zelula kumeak amarekiko genetikoki berdinak dira.
a. Zer da glukolisia? Zelularen oinarrizko prozesu jakin batzuekin dago loturik glukolisia. Zein dira prozesu horiek?
Glukolisia prozesu katabolikoa eta anaerobikoa da, eta ia zelula guztietan gertatzen da, zelularen zitoplasman. Glukosa degradatzeko ohiko bidezidorra da. Prozesuan, glukosa bat degradatzen da eta azido pirubiko bi molekula sortzen dira. Gainera, balantzea honako hau da: Azido pirubikoko bi molekula, bi ATP eta bi NADH. Glukolisia zelularen oinarrizko prozesu jakin batzuekin dago loturik, horien artean, hartzidurarekin, azido pirubikoaren deskarbolizazio oxidatzailearekin, eta ondoren baita, Krebsen zikloarekin.
b. Zenbait izaki bizidunek erabiltzen dute glukolisia. Zein da glukolisiaren abantaila, hartzidura erabiltzen duten izakiek darabiltzaten prozesuen aldean?
Glukolisiaren abantaila, hartzidura erabiltzen duten izakiek darabiltzaten prozesuen aldean energia gehiago lortzen dela da. Hartziduran 2 ATP baino ez dira lortzen eta glukolisian baita, baina deskarbozilazio oxidatzailea eta Krebsen zikloa egin ondoren ATP gehiago lortzen dira.
A. Elikagaiak ekoizteko interesgarriak diren bi hartzidura mota aipatu itzazu
Hartzidura laktikoa eta hartzidura alkoholikoa.
B. Zein organismok eragiten dituzte aipatu dituzun hartzidurak? Nolako metabolismo mota adierazten dute?
Hartzidura laktikoa mikroorganismo askok egiten dute, adibidez bakterioek. Baldintza anaerobikoetan gertatzen den prozesua da.
Hartzidura alkoholikoa legamia askok egiten dute. Baldintza anaerobikoetan gertatzen den prozesua da. Metabolismo katabolikoa eta anaerobioa dute.
c. Zertan datza pasteurizazioa eta nolako eragina edukiko luke prozesu honek lehenago aipatu dituzun organismoengan?
Pasteurizazioa beroaren bidez likido batean dauden bakterio patogenoak suntsitzeko prozesua da, beraz, aipatu ditudan organismoak suntsituko lirateke.
A. Zer dira legamiak eta nola ugaltzen dira?
Legamia karbohidratoen hartzidura egiteko gai diren hainbat onddo mikroskopikoei ematen zaien izena da. Legamiek ugalketa asexuala (gemazioaren bidez) ugalketa sexualarekin txandakatzen dute.
B. Zer metabolismo orokor mota dute?
Metabolismo katabolikoa eta anaerobikoa dute. Molekula organiko konplexuen degradazioa ematen delako energia askatzen den bitartean eta azken elektroi hartzailea ez delako oxigenoa, molekula organikoak baizik.
B. Zein da H2O, CO2, O2, ADP, Pi, NAD+ eta ATP metabolitoek betetzen duten funtzioa prozesu horietan
H2O glukosa molekula oxidatu ondoren oxigenoarekin elkartzen da eta H2O ematen su. Glukosa askatutako elektroiak eta protoiak agertzen dira. Metabolitoaren funtzioa.
CO2 metabolitoaren funtzioa. Glukosaren karbonoa guztiz oxidatzen denean agertzen den substantzia.
O2 - Elektroien eta protoien azken hartzailea da.
ADP - Energiaren aldetik deskargatuta dagoen nukleotidoa.
Pi - ADP - arekin lotzen denean ATP-ak ematen dutu.
NAD+ metabolitoaren funtzioa ahalmen erreduzitzailea izatea da, ondoren erreakzioa gertatu ahal izateko. Koentzima honen bitartez glukosaren elektroiak eta protoiak eskuratuko ditu, arnas katera edo elektroi garraiora emateko.
ATP metabolitoaren funtzioa energia ematea da erreakzioak gertatu ahal izateko.
C. Adieraz ezazu zelularen zein leku eta organulutan gertatzen diren erreakzio horiek
Glukolisia zelularen zitoplasman. Deskarboxilazio oxidatzailea mitokondrioaren matrizean. Krebsen zikloa mitokondrioaren matrizean. Elektroien garraioa mitokondrioaren matrizean. Fosforilazio oxidatzailea mitokondrioaren matrizean. Hartzidura zitoplasman.
D. Azal ezazu ea erreakzio metaboliko horiek landare-zeluletan gerta daitezkeen
Erreakzio horiek landare zeluletan gerta daitezke mitokondrioak ere dituztelako eta erreakzio gehienak bertan gertatzen direlako.
a. Zein dira fotosintesian parte hartzen duten organulu zelularrak? Antzeko egituretan ote dute kokatua prozesu hori fotosintesian erabiltzen duten izaki bizidun guztiek?
Fotosintesian parte hartzen duten organulu zelularrak kloroplastoak dira landare zelula eukariotoetan. Baina zelula prokarioto fotosintetikoetan prozesua mesosometan edota zitosolean ematen da, zelula sinpleagoak direlako eta beraz kloroplastorik es dituztelako.
B. Deskribatu laburki fotosintesiaren argi-fasea. Antzera gertatzen da organismo fotosintetiko guztietan?
Fotosintesiaren fase argidunak honako prozesu hauek ditu: argia biltzea, elektroien garraio ez-ziklikoa eta fotofosforilazioa. Fase argiduna ez da guztiz antzera gertatzen organismo fotosintetiko guztietan. Adibidez: fotosintesi anoxigenikoa duten bakterioetan eta kloroplastoetan, ordezko bide bat sortzen da NADP+ -a urria denean: elektroien garraio ez ziklikoa.
A. Zer da mitosia? Nolako zelula motetan gertatzen da prozesu hori?
Zelula zatiketa mota bat da. Prozesu horretan, alde batetik nukleoa zatitzen da(kariozinesi), eta beste aldetik, zitoplasma eta organuluak zatitzen dira (zitozinesi). Zelula somatiko guztietan gertatzen da eta zelula-kumeak amarekiko genetikoki berdinak dira. Prozesu honek 4 atal desberdin ditu: Profasea, metafasea, anafasea eta telofasea.
B. Laburki deskribatu zer diren kariozinesia eta zitozinesia
Kariozinesia nukleoaren zatiketa da (mitosia eta meiosia, esaterako) eta zitozinesia, zitoplasmaren zatiketa bi zelula kume lortzeko.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Non gertatzen da glukolisia?
Glukolisia ia zelula guztietan gertatzen da, zelularen zitoplasman. Prozesuan glukosa degradatzen da eta azido pirubiko bi molekula sortzen dira.
Zein dira hartzidura laktikoa eta alkoholikoa egiten dituzten organismoak?
Hartzidura laktikoa mikroorganismo askok egiten dute, adibidez bakterioek. Hartzidura alkoholikoa legamiek egiten dute, eta biak baldintza anaerobikoetan gertatzen dira.
Zer da mitosia?
Mitosia zelula zatiketa mota bat da, zelula somatiko guztietan gertatzen dena. Nukleoa eta zitoplasma zatitzen dira, eta lau atal ditu: profasea, metafasea, anafasea eta telofasea.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.