Giza eboluzioa eta historiaurrea: Paleolitoa eta Neolitoa
Resumen
Dokumentu honek gizakiaren eboluzio-prozesua azaltzen du, hominoideetatik eta hominidoetatik hasi eta Homo sapiens-era arte. Ondoren, Paleolitoko bizimodua (biltzaile-ehiztariak, tresnagintza, sua eta hizkuntza) eta Neolitoko iraultza (nekazaritza, abeltzaintza, sedentarismoa eta zeramika) aztertzen ditu. Ikasleek historiaurreko aldi nagusien ezaugarriak eta haien arteko aldeak ulertuko dituzte.
Puntos clave
- Hominizazio-prozesua luzea eta ez-lineala izan zen; Australopithecus duela 4 milioi urte agertu zen eta Homo habilis duela 2.500.000 urte.
- Paleolitoa K.a. 2.500.000 - K.a. 10.000 bitartekoa da, eta garai horretan biltzaile-ehiztari nomadak ziren.
- Harria lantzeko teknika hobetu zen Paleolitoan: Behe Paleolitoko errekarrietatik goi Paleolitoko mikrolitoetara.
- Sua Homo erectus-ek ezagutu zuen, eta neanderthalek ikasi zuten sua pizten eta kontrolatzen.
- Neolitoan (duela 10.000 urte inguru) nekazaritza eta abeltzaintza garatu ziren, batez ere Ilargi-erdi Emankorrean.
- Neolitoan gizakiak sedentario bihurtu ziren, herrixkak sortu ziren eta zeramika eta ehungintza agertu ziren.
1. Lehen Gizakiak: Hominizazio Prozesua
Gaur egungo gizakia eboluzio prozesu luze baten emaitza da. Hominoideak aurretikoak dira, tximinoen eta hominidoen arbasoak.
Hominoideak eta Hominidoak
Hominoideak bi talde nagusitan banatzen dira:
- Tximino antropomorfoak: Txinpantzeak, gorilak, orangutanak...
- Hominidoak: Australopithecus eta Homo generoko espezieak.
Aldaketa Fisikoak
Milioika urtez, hominidoek aldaketa fisikoak izan zituzten, tximinoengandik bereiziz eta gaur egungo itxura hartuz. Aldaketa nagusiak:
- Bipedismoa: Bi hankaren gainean zutik ibiltzea. Eskua libre geratu zen, eta hatzen antolamendua aldatu zen, tresnak egiteko gaitasuna garatuz.
- Aldakak, hankak eta oinak aldatzea: Gorputzaren pisuari eta orekari eusteko moldatu ziren.
- Garezurraren edukiera handitzea eta burmuina garatzea: Bizkarrezurraren eta garezurraren lotura aldatzea lagungarria izan zen. Adimena garatu zen eta hizkuntza artikulatua agertu zen, antolatzen eta tresnak egiten hasi zirelarik.
Hominidoen Eboluzioa
Hominizazio-prozesua luzea eta ez-lineala izan zen.
- Australopithecus: Duela 4 milioi urte agertu zen Rift Haranean. Bipedoak ziren. Makilak eta harriak erabiltzen zituzten, baina ez zituzten lanabesik egiten. Barazkijaleak ziren.
- Homo habilis: Duela 2.500.000 urte, eboluzioaren ondorioz, Homo generoko espezie bat agertu zen. Tresnak egiten zituen. Sarraskijalea zen.
Hainbat Homo espezie eboluzionatu ziren Afrikan, Asian eta Europan. Teknologia hobetu eta ezagutzak zabaldu zituzten. Gehienak sarraskijaleak ziren.
Espezie guztiak desagertu egin ziren, gaur egungo gizakia izan ezik:
- Homo sapiens: Afrikan sortu zen.
2. Paleolitoa
Oso aldi luzea izan zen (K.a. 2.500.000 - K.a. 10.000). Hominizazio-prozesua garai honetan gertatu zen. Klima gogorra zenez, adimena erabili behar izan zuten bizirik irauteko. Ehiza eta lanabesak hobetu zituzten, elikadura eta talde antolaketa garatuz.
Biltzaileak eta Ehiztariak
Elikadura
Naturako produktuez elikatzen ziren, arrantzaren eta bilketaren bidez; hau da, harraparien ekonomia zen.
- Oinarria fruituen, baien, sustraien edo arrautzen bilketa zen, pixkanaka okela ere bai.
- Sarraskia eta ehiza egiten zituzten. Tresnak hobetu zituzten (arkuak, lantza-jaurtigailuak...), animalia handiak taldeka harrapatzeko.
- Arpoiak eta sareak erabiltzen zituzten arrantzan.
Bizilekua
Lurralde emankorretan bizi ziren eta nomadak ziren. Haitzuloetan eta etxola-kanpalekuetan bizi ziren. Bertako materialak erabiltzen zituzten etxolak egiteko.
Antolaketa Soziala
Klanak osatzen zituzten. Guztiak ziren garrantzitsuak bizirik irauteko. Ez zegoen espezializaziorik, baina ezaugarrien arabera lan bat edo bestea egiten zuten.
Komunikazioa eta Hizkuntza
- Homo erectus espeziea izan zen komunikatzen hasi zen lehena.
- Benetako hizkuntza artikulatua Homo sapiens-ekin agertu zen.
Sua
Sua kontrolatzen hobetu zuten eta asko erabiltzen zuten. Homo erectus-ek ezagutu zuen, eta neanderthalek ikasi zuten sua pizten eta kontrolatzen.
Tresnagintza Paleolitoan
Tresnak eta lanabesak egiten zituzten. Material ezberdinak erabiltzen zituzten: harriak, animalien hezurrak, larruak... Kontserbatu diren tresnak harri landuzkoak dira.
Behe Paleolitoa
- Harria lantzen hasi zen lehena Homo habilis izan zen.
- Alde batetik landutako errekarriak erabiltzen zituzten.
- Homo erectus-ek bi aldeetatik lantzen zituen errekarriak. Tresnak: hezurrak karraskatzeko, larruak leuntzeko, lantzak eta katiluak...
Erdi Paleolitoa
- Neanderthalek harrietatik harri puskak erabiltzen zituzten.
- Tresna espezializatuagoak egiten zituzten: gezi-muturra, aiztoa...
- Zura eta hezurrak lantzen zituzten modu traketsean, eta larruzko jantziak egiten zituzten.
Goi Paleolitoa
- Homo sapiens-ek harria lantzeko teknika hobetu zuen, pieza txikiak eta zorrotzak lortuz: mikrolitoak.
- Sutan gogortzen zituzten tresnak (lantzak, aiztoak...).
- Beste gauza batzuk hobetu zituzten: geziak urrunago jaurti, jantziak eta oinetakoak josi eta hobetu, etab.
3. Neolitoa
Sorrera: Nekazaritza eta Abeltzaintza
Duela 10.000 urte inguru, Ekialde Hurbilean, nekazaritza eta abeltzaintza garatu ziren, bereziki Ilargi-erdi Emankorrean.
Ekonomiaren Eraldaketa
Eguraldi ona zela eta, gizakiak kanpalekuetan finkatzen hasi ziren. Gehien biltzen zituzten landareen hazkuntza eta animalien jokabidea behatu zituzten. Biztanleriaren hazkundeak janari gehiago eskatzen zuen. Horren ondorioz, landareak landatzen eta animaliak etxekotzen hasi ziren.
Horretarako, ingurunea eraldatu eta harraparien ekonomiatik ekoizleen ekonomiara igaro ziren. Prozesu geldoa izan zen, eta batzuetan bi sistemak batera erabiltzen ziren.
Ilargi-erdi Emankorra Tigris eta Eufrates ibaien arteko lurralde oso emankorrak ziren, Ilargi erdiaren itxura zutenez izen hori hartu zuten.
Bizimodua eta Antolaketa
Bizilekua
Gizakiak sedentario bihurtu ziren. Lurraldeak zaindu behar zituzten, eta ez zuten alde batetik bestera janari bila ibili beharrik. Etxola sendoak eraiki zituzten bizitzeko eta uzta gordetzeko. Herrixkak egiten zituzten.
Ibai edo iturrietatik hurbil kokatzen ziren, erraz defendatzeko eta babes-sistemak zituzten. Herrixkak gehienak txikiak ziren, baina batzuk asko hazi ziren.
Antolaketa Soziala eta Ekonomia
- Autarkikoak ziren: Guztia ekoizten zuten.
- Produktu-trukeak hazi ziren.
- Ospe materialak (bitxiak egiteko) eta meatzaritza agertu ziren.
- Berdintasunezko gizarteak ziren hasieran. Lanak guztien artean banatzen ziren.
- Neolitoaren amaieran gizarte-desberdintasunak eta ondasun-aldeak agertzen hasi ziren.
Teknika Berriak
- Harria leuntzea: Harria leuntzen hasi ziren. Mikrolitoak hobeto lantzen zituzten, horrela lanabesak eraginkorragoak bihurtuz.
- Zeramika: Zeramika asmatu zen. Buztina modelatuz eta egosiz, ontzi gogorrak lortzen zituzten, likidoak gordetzeko eta janaria prestatzeko.
- Ehuna: Ehuna erabiltzen hasi ziren larruen ordez. Ehungailuak erabiltzen zituzten oihalak lortzeko eta jantziak egiteko.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zer da Paleolitoa?
Paleolitoa K.a. 2.500.000 eta K.a. 10.000 artean izan zen historiaurreko aldi luzea. Garai honetan hominizazio-prozesua gertatu zen eta gizakiak ehiztari eta biltzaile nomadak ziren.
Zein izan ziren Neolitoaren aldaketa nagusiak?
Nekazaritza eta abeltzaintza garatu ziren, eta gizakiak kanpalekuetan finkatu ziren. Horrekin batera, herrixkak, zeramika eta ehungintza agertu ziren.
Non garatu ziren lehen nekazaritza eta abeltzaintza?
Duela 10.000 urte inguru Ekialde Hurbilean garatu ziren, bereziki Ilargi-erdi Emankorrean, Tigris eta Eufrates ibaien arteko lurraldeetan.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.