Bihotzaren funtzionamendua eta zirkulazio bikoitza: laburpena
Resumen
Dokumentuak bihotzaren egitura eta funtzionamendua azaltzen ditu: miokardioa, lau barrunbeak, balbulak eta bihotz-zikloaren faseak. Zirkulazio bikoitza eta osoa ere aztertzen ditu. Azkenik, gaixotasun kardiobaskularrak aipatzen ditu, arteriosklerosia, arterietako hipertentsioa eta miokardio-infartua barne.
Puntos clave
- Bihotza gihar organo bat da, toraxaren erdialdean dago eta miokardioa da bere gihar ehuna.
- Bihotzak lau barrunbe ditu: bi aurikula (odola jasotzen dutenak) eta bi bentrikulu (odola ponpatzen dutenak).
- Balbula trikuspideak eskuineko aurikula eta bentrikula lotzen ditu; balbula mitralak ezkerrekoak.
- Bihotz-zikloak hiru fase ditu: diastole orokorra, sistole aurikularra eta sistole bentrikularra.
- Zirkulazio bikoitza da (txikia eta handia) eta osoa, oxigenoa daraman odola ez delako nahasten karbono dioxidoarekin.
- Arterietako hipertentsioaren ohiko balioak 120 mmHg sistolean eta 80 mmHg diastolean dira.
5. BIHOTZA
Tamainaz gutxi gorabehera eskumuturra adinakoa den organo gihartsua da bihotza.
Itxura ikonikoa du eta toraxaren erdialdean dago koatuta, apur bat ezkerrerantz, bi biriken artean. Bihotzaren paretak gihar ehunez osatuta daude. Ehun horri miokardioa deritzo. Miokardioaka bi funtzio nagusi ditu:
odola biriketara ponpatzea, oxigenoa har dezan; eta odola gorputzeko atal guztietara ponpatzea, zelula guztiek behar dituzten oxigenoa eta mantenugaiak jaso ditzaten.
Bihotzak lau barrunbe ditu: goiko biak, aurikulak, behekoak baino txikiagoak dira, eta odola jasotzen dute; beheko biak, bentrikuluak, goikoak baino handiagoak eta gihartsuagoak dira, eta odola ponpatzen dute.
Bihotzaren ezkerraldea eta eskuinaldea pareta batek bereizten ditu, bi aldeen artean inolako odol-trikerik gerta ez dadin. Alde bakoitzeko bi barrunbeak, aldiz, komunikatuta daude. Balbula trikuspideak eskuineko aurikula eta bentrikula lotzen ditu; eta balbula mitralak, ezkerreko aurikula eta bentrikula. Balbula horiek ireki eta itxi egiten dira; horrela, aurikuluetatik bentrikuluetara igarotzen uzten dute odola, baina ez alderantziz.
Odol zainetan barrena iristen da bihotzera, eta arterietan barrena irteten da. Bihotzera biriketatik datorren odola eta gorputzeko gainerako ataletatik datorren odola iristen dira. Lehena aberatsa da oxigenoan, eta bigarrena, karbono dioxidoan. Hala ere, bihotzaren egiturari esker, ez dira inoiz nahasten.
BIHOTZ-ZIKLOA
Bihotzak ponpa gisa jarduten du, odolari indar eman eta gorputzeko odol-hodietan zehar ibilarazten baitu. Bihotzaren funtzionamendua, batik bat, aurikuletan eta bentrikuluetan gertatzen diren bi mugimendu koordinatuetan oinarritzen da. Bata, sistolea, uzkurdura-mugimendua da; bestea, diastolea, erlaxatze-mugimendua da.
Uzkurdura- eta erlaxatze-mugimenduak osatzen duen prozesuak bihotz-ziklo du izena, taupada bakoitzean gertatzen da eta hiru fase ditu.
Diastole aurikularra eta bentrikularra. Aurikulak eta bentrikulak erlaxatu egiten dira, baina arterietako odola ez da atzera itzultzen, aorta-balbula eta birika-balbula itxita daudelako. Aurikulak odolez betetzen dira.
Balbula trikuspidea eta mitrala irekki egiten dira, eta bentrikuluak betezen hasten dira.Sistole aurikularra. Aurikulak uzkurtu egiten dira eta odola bultzatzen dute. Horrela, bi bentrikulak odolez betetzen dira.
Sistole bentrikularra
Bentrikuluak uzkurtu egiten dira, birika-balbula eta aorta-balbula ireki egiten dira eta odola birika-arteriatik irteten da biriketarantz eta gorputzeko gainerako ataletarantz, hurrenez hurren.
Balbula mitrala eta trikuspidea itxi egiten dira, odola aurikuletara itzuli ez dadin.
Bihotz-mugimenduek hots berezi batzuk sortzen dituzte: bihotz-taupadak. Hots horiek bihotzaren ziklo bakoitzean entzun daitezke eta balbula mitrala, balbula trikuspidea, aorta-balbula eta birika-balbula ixten direnean sortzen dira. Batzuetan, odola behar bezala funtzionatzen ez duten bihotz-balbuletatik igarotzen denean, ohikoak ez diren hotsak entzuten dira, hala nola murmorioak, balbula behar bezala ixten ez direlako edo-eta nalbulak estuegiak edo zurrunegiak direlako.
6. ZIRKULAZIO BIKOITZA
Gizakion odol-zirkulazioa bikoitza eta osoa dela esaten da.
Bikoitza da odolak bi independiente egiten dituelako; zirkulazio-txikia edo birika-zirkulazioa eta zirkulazio handia edo sistemikoa.
Osoa da, oxigenoa daraman odola ez delako inoiz nahasten karbono dioxidoa daramanarekin.
7. GAIXOTASUN KARDIOBASKULARRAK
Zirkulazio-aparatuarekin zerikusia duten gaixotasunei gaixotasun kardiobaskularrak deritze, eta bihotzari eta odol-hodiei erasaten diete. Oso ohikoak dira.
Hauek dira odol-hodiei eragiten dieten gaixotasun nagusiak:
Arteriosklerosia. Hanturazko gaixotasun kronikoa da, eta arteriak gorotzea eta zurruntzea dakar: Arterien paretetan gantzak, batez ere kolesterola, metatzeagatik sortzen da. Metaketa horri ateroma-plaka deritzo.
Gaixotasunak eragindako metatze horiek direla-eta, odol-hodien barneko diametroa murriztu egiten da eta odola nekezago igarotzen da. Horren ondorioz, tronbo deritzen odolbilduak eta buxadurak sor daitezke. Arteriosklerosiak bihotzeko arteriei, garuneko arteriei eta beheko gorputz-adarretakoei erasaten diete. Eregin ditzakeen konplikazioen artean, miokardio-infartua, arterietako hipertentsioa eta garuneko hodietako istripuak dira aipagarrienak.
Arterietako hipertentsioa. Gaixotasun kronikoa da, arterietako presioa ogi baino altuagoa izatea eragiten duena. Arterietako presioa edo arterietako tensioa odolka, zirkulatzen ari denean, odol-hodietan eragiten duen presioa da. Hauek dira arterietako presioaren ohiko balioak: 120 mmHg sistolean; eta 80 mmHg diastolean.
Kasu askotan, ez dakigu zerk eragiten duen hipertensioa. Gaixotasun horrek arteriak gogortzea eragiten du, eta ondorioz, bihotzak lan gehiago egin behar izaten du, odola ponpatzeko. Denbora igaro ahala, arterietako hipertentsioak kalteak eragiten du bihotzean, begietan, garunean eta giltzurrunetan.
Miokardio-infartua. Odol fluxua etetearen ondorioz, miokardioko gune bat hiltzen denean gertatzen da.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zein dira bihotzaren lau barrunbeak?
Bi aurikula, goikoak, odola jasotzen dutenak, eta bi bentrikulu, behekoak, odola ponpatzen dutenak. Bentrikuluak aurikuluak baino handiagoak eta gihartsuagoak dira.
Zer da zirkulazio bikoitza?
Odolak bi zirkuitu independente egiten dituela esan nahi du: zirkulazio txikia edo birika-zirkulazioa eta zirkulazio handia edo sistemikoa.
Zer da arteriosklerosia?
Hanturazko gaixotasun kronikoa da, arterien paretetan kolesterola bezalako gantzak metatzen direnean sortzen dena. Ondorioz, arteriak gogortu eta estutu egiten dira.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.