Zelula eukariotikoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 27,03 KB

2010-Uztaila; 3A galdera (2 puntu)

Ondoko irudian zentriolo pare bat (diplosoma ere esaten zaio) ikusten da.

A)Zer zelula motatan aurkitzen dira horrelako egiturak?

animalia zeluletan

b ) Zer ahaidetasun dute zilio eta flageloekin?

guztiak mrotubuluz osatuta daude eta zilo eta flageloen sorreran eta hazkundean parte hartzen dute , ardatz akromatikoa eratzen baidute.

C) Zer funtzio dute zelula zatiketan?

mitosian parte hartzen dute, ardatz akromatikoa eratzen baitute eta bertan kromosomak eratzen dira. Meiosian ere parte hartzen dute.

d) Koltxizinak mikrotubuluak despolimerizatu (desegin) egiten ditu. Zer ondorio izan lezake gai horren jardunak zelula batentzat?

Zelula zatiketa ez da gertatuko, ez mitosia ezta ere meiosia.


9.4

2010-Uztaila; 4B galdera (2 puntu)

a)Zein da lisosomen funtzio nagusia? Haien funtzioa zein den jakinik, zer esan zenezake haien konposizio kimikoari buruz?

Funtzio nagusia zelula barneko digestioa egitea da.

Fanpotik sartutako molekulak dituzte edo zelula barruan onezkero beraien funtzioa bete duten molekulak digeritzen dituzte .

Moleklak degradatzen dituztenez lisosomen egituran oso garrantzitsuak dira entzimak.

B) Aipatu, marrazki batez lagunduta, lisosomek parte hartzen duten zelula-prozesuren bat


2011-Ekaina; 5B galdera (2 puntu)

Mikroargazki honetan, gibeleko zelula baten barnealdea ageri da. Irudiaren zati handienean, organulu subzelular arrunt bat ageri da.

a)Zein da organuluaren izena? Badago halako egiturarik landare zeluletan? Eta zelula prokariotikoetan? Arrazoitu erantzunak.

mitokondrioak,bai landare zeluletan(zelula eukarioto guztietan daude eta mitokondrioetan zelulek enegia lortzen dute) ez zelula prokariotoetan(zelula prokariotoetan, mitikondrioen funtzioa mesosomek egiten dute).

b) Zer funtzio du organulu horrek, eta zer egiten du oxigenoak funtzio horretan? Zer gertatuko litzateke, elektroiak garraiatzeko katea bloketauko balitz? Arrazoitu erantzunak.

mitokondrioen funtzio nagusia energia lortzea da. Zelula aerobikoek batez ere zelula arnasketaren bidez lortzen dute energia; arnasketa hori mitokondrioko hainbat gunetan gertatzen da.

C) Organulu honek badu bere DNA? Hala bada, adierazi zertarako balio dion informazio genetiko hori edukitzeak

Bai, badu. Mitokondrioko DNA molekulak; DNA hori bikoitza eta biribila da, eta mitokondrio proteina ugari sintetizatzeko informazioa dauka. DNA hori eta nukleoa bakoitza bakoitza bere aldetik bikoizten dira.


2011-Uztaila; 5A galdera (2 puntu)

Ondoko irudian zelula baten egitura ageri da

A)Adierazi zer zelula generiko mota den eta zergatik

Animalia zelula da ez baitauka zelula paretik.

B) Identifikatu 1-6 zenbakiek zer egitura adierazten dituzten

1-mintz plasmatikoa /2-golgi aparatua /3- erretikulu endoplasmatikoak/ 4-mitikondrioak/ 5- nukleoa /6- nukleoloa

C) Adierazi aurreko atalean identifikatutako egitura bakoitzaren funtzioak

Mintz plasmatikoa: zelularen barnealdearen eta kanpoaldearen arteko sustantzia- trukea mugatzen du.

Golgi aparatua: proteienen garraioan eta lipidoen sintesian esku hartzen du. Landare zelulan, zelula horma osatzen duten polisakaridoak sintetizatzen ditu.

Erretikulu endoplasmatikoak: zimurrak esku hartzen du proteinak prozesatzen eta garraiatzen. Leuna aldiz, esku hartzen du lipidoen sintesian.

Mitokondrioak: erreakzio kimikoak gertatzen dira eta ondorioz, zelularen jardueretarako energia lortzen da.

Nukleoa: poroetatik, molekulak trukatzen dira nukleoaren eta zitoplasmaren artean.

Nukleoloa: erribosomak sortu, DNA bikoiztu eta RNA sintetizatu.




2013- 2A. GALDERA

(A) irudian, zelula-organulu bat erakusten da, eta haren eskema ikusten da (B) irudian.

A)Identifika ezazu zer organulu den, eta adieraz ezazu zer zelula motatan dagoen. Arrazoitu erantzuna

Mitokondrioak,bai landare zeluletan ez zelula prokariotoetan.

b)Identifika ezazu zer egitura adierazten diren (B) irudiko zenbakien bidez, eta adieraz ezazu zer funtzio duten egitura horiek.

1-  Mitokondrioen kanpoko mintza:  Entzima- jarduera duten proteinak ditu, baita bide urtsu zabalak eratzen dituzten proteina ugari ere. Azken ezaugarri horren ondorioz, oso iragazkorra da (baita proteina txikikoek ere); barneko mintza, aldiz, oso iragazgaitza da.

2- Barneko mintza: Mintz plasmatikoak baino proteina gehiago ditu; izan ere, elektroiak garraiatzeko kateko proteinak daude, baita ATPa eratzeaz eta mintzaren bitartez metabolitoak garraiatzeaz arduratzen diren proteinak ere.

3- Gandorra: Barneko mintza tolestua dago (gandorrak), azalera nabarmen handitzeko

4- Mintzen arteko gunea: Gune horren osaera eta zitosolarena antzekoak dira, kanpoko mintzaren iragazkortasuna dela eta; baina hainbat entzima ditu.

5- Mitokondrio matrizea: Hitu osagaiek osatzen du matrizea:

Mitokondrioko DNA molekulak; DNA hori bikoitza eta biribila da, eta mitokondrio- proteina ugari sintetizatzeko informazioa dauka.

Mitoerribisomak: (matrizean aske edo barneko mitokondrio- mintzari atxikita egon daitezkeen erribosomak), zitoplasmako erribosomak baino txikiagoak dira.

Kaltzio nahiz fosfato ioiak, ura eta entzima ugari; entzima horietako batzuek parte hartzen dute mitokondrioko DNAren bikoitzetan, transkripzioan eta itzulpenean, eta beste zenbaitek, berriz, esku hartzen dute bai Krebsen zikloan bai azido puribikoaren eta zitosoletik eratorritak gantz-azidoen oxidazioan.




c)Zer funtzio dute organulu horiek zelulen metabolismoan? Azaldu ezazu, labur, zer erreakzio biokimiko gertatzen diren haien barnean, zer konposatu sintetizatzen diren eta zer aitzindaritatik abiatuta sintetizatzen diren. Arrazoitu erantzuna.

Mitokondrioko DNA molekulak; DNA hori bikoitza eta biribila da, eta mitokondrio- proteina ugari sintetizatzeko informazioa dauka.

Mitokondrioen funtzio nagusia energia lortzea da. Zelila aerobioek batez ere zelula-arnasketaren bidez jasotzen dute energia; arnasketa hori mitokondrioko hainbat gunetan gertatzen da.

2013- 2B. GALDERA (A) irudian, zelula-organulu bat erakusten da, eta haren eskema ikusten da (B) irudian.

A)Identifika ezazu zer organulu den, eta adieraz ezazu zer zelula motatan dagoen. Arrazoitu erantzunak

Kloroplastoa da, eta zelula eukarioto fotosintetikoetan daude.

b)Identifika ezazu zer egitura adierazten diren (B) irudiko zenbakien bidez, eta adieraz ezazu zer funtzio duten egitura horiek.

1- Barneko mintza: ez du gandorrik, eta mugatzen duen erdiko eremua zabala da

2- Kanpoko mintza

3-  tilakoidea

4- Grana

5- Estroma: Barneko mintzak mugatzen duen eremu zabala estroma izena hartzen du

Estromak honako osagai hauek ditu: DNA bikoitza eta biribila: kloroplastoetako proteina batzuen sintesia kodetzen du.

Erribosomak ( plastoerribosomak) bakterioen erribosimen antz handiagoa dute zitoplasmako erribosomena baino

Almidoi- pikorren moduko inklusioak eta lipido-inklusioak; fosfato ioiak , nukleotidoak…

Entzimak: fotosintesian, CO2-a gluzido bilakatzeaz arduratzen da.

Kloroplastoaren DNAren  informazioa bikoizteko, transkribatzeko eta itzultzeko aukera ematen dute entzimak.

c) Zer funtzio dute organulu horiek zelulen metabolismoan? Azaldu ezazu, labur, zer erreakzio biokimiko gertatzen diren haien barnean, zer konposatu sintetizatzen diren eta zer aitzindaritatik abiatuta sintetizatzen diren. Arrazoitu erantzunak.

Kloroplastoak fotosintesiaz arduratzen dira. Fotosintesi prozesuaren bidez, zelulek eguzki-argiaren energia jaso eta glukosa sintetizatzeko erabiltzen dute, CO2-a eta H2O-a erabiliz.

Mitokondioak bezala, metabolismo energia (ATO) sortzeaz ere arduratzen dira.





2012- 2A GALDERA Landare-zelula:



c) Deskriba ezazu, labur, zer gertatuko zaien landare-zelula bati eta globulu gorri bati gatz-kontzentrazio handiko ingurune batean (ingurune hiperosmotikoa) edo oso gatz-kontzentrazio txikiko ingurune batean (ingurune hipoosmotikoa) baldin badaude? Zergatik jokatzen dute modu desberdinean bi zelula mota horiek?

Gantz kontzentrazio handiko ingurune batean (hipotoniko) globulu gorria esplotatu egingo da landare zelula aldiz ez, zelula pareta duelako.

Gantz kontzentrazioa gutxiko eremu baten(hipertoniko) bi zelulak uzkurtu egingo dira baina landare zelularen kasuan mintza zelula paretatik uzkurtuko da.



2012- 3B GALDERA Animalia-zelula:

a)Marraztu ezazu animalia-zelula bat, eta adieraz itzazu haren organulu eta egitura esanguratsuenak. Zein dira alde nagusiak animalia-zelula baten eta landare zelula baten artean, organuluei eta morfologiari dagokienez?

Landare eta animalien zelulak oso antzekoak dira. Landareen zelulek zelula-horma dute inguruan; bakuolo handiak eta hainbat motako plastoak dituzte, eta ez dute zentriolorik.

b) (1 puntu) Deskriba ezazu, labur, zer funtzio betetzen diren mitokondrioetan eta erretikulu endoplasmatiko errugosoa.

Erretikulu endoplasmatikoak: zimurrak esku hartzen du proteinak prozesatzen eta garraiatzen. Leunak aldiz, esku hartzen du lipidoen sintesian.

Mitokondrioak: erreakzio kimikoak gertatzen dira eta ondorioz, zelularen jardueretarako energia lortzen da.


2012.- 4A GALDERA Mintz biologikoak:

A) Marraztu ezazu mintz zitoplasmatiko baten eskema, eta adieraz ezazu zer molekulaz osatuta dagoen

Lipidoak, proteinak, fosfolipidoak, kolesterolak eta glukosak osatzen dute.


TPpj9T6iEW7XAOXEVDzmlyOuWj4_0afype4sMb5H

b)Zer molekula dira mintza geruza bikoitz gisa antolatzea eragiten dutenak? Parte hartzen du urak? Arrazoitu erantzuna.

Hautatzeko gaitasun handiko hesia da, oso iragazgaitza baita substantzia hidrodisolbagarrientzat, ioientzat eta molekula biologikoentzat.

C)Zer molekula mota arduratzen dira ioiak mintz biologikoetan barrena garraiatzeaz? Arrazoitu erantzuna

Garraio aktibo mota hori mntzean zeharreko proteinek egiten dute beti, proteinok kontzentrazio txikienean dauden aldetik kontzentrazio handian daude aldera eramaten dituzte substantziak, eta horretarako, ATParen hidrolisiaren bidez kontrolatutako konformazio-aldaketak erabiltzen dituzte.

d)Zer ondorio ditu mintza osatzen duten fosfolipidoen gantz-azidoen asegabetasun-maila handiagoa edo txikiagoa izateak? Arrazoitu erantzuna.

Izaera anfipatikoaru esker, mintz plasmatikoen funtsezko osagaiak dira. Mikroskopioz begiratuta ondorioztatu denez, fosfolipidoak geruza bikoitz batean antolatzen dira; egitur horretan, buru hidrofiloak kanpoaldera begira gelditzen dira eta hidrofoboak berriz, barnealdera begira.


Entradas relacionadas: