Landare zelula

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 22,52 KB

2013- 2B. GALDERA (A) irudian, zelula-
Organulu bat erakusten da, eta haren eskema ikusten da (B) irudian.

A)Identifika ezazu zer organulu den, eta adieraz ezazu zer zelula motatan dagoen. Arrazoitu erantzunak

Kloroplastoa da, eta zelula eukarioto fotosintetikoetan daude.

b)Identifika ezazu zer egitura adierazten diren (B) irudiko zenbakien bidez, eta adieraz ezazu zer funtzio duten egitura horiek.

1- Barneko mintza: ez du gandorrik, eta mugatzen duen erdiko eremua zabala da

2- Kanpoko mintza

3-  tilakoidea

4- Grana

5- Estroma: Barneko mintzak mugatzen duen eremu zabala estroma izena hartzen du

Estromak honako osagai hauek ditu: DNA bikoitza eta biribila: kloroplastoetako proteina batzuen sintesia kodetzen du.

Erribosomak ( plastoerribosomak) bakterioen erribosimen antz handiagoa dute zitoplasmako erribosomena baino

Almidoi- pikorren moduko inklusioak eta lipido-inklusioak; fosfato ioiak , nukleotidoak…

Entzimak: fotosintesian, CO2-a gluzido bilakatzeaz arduratzen da.

Kloroplastoaren DNAren  informazioa bikoizteko, transkribatzeko eta itzultzeko aukera ematen dute entzimak.

c) Zer funtzio dute organulu horiek zelulen metabolismoan? Azaldu ezazu, labur, zer erreakzio biokimiko gertatzen diren haien barnean, zer konposatu sintetizatzen diren eta zer aitzindaritatik abiatuta sintetizatzen diren. Arrazoitu erantzunak.

Kloroplastoak fotosintesiaz arduratzen dira. Fotosintesi prozesuaren bidez, zelulek eguzki-argiaren energia jaso eta glukosa sintetizatzeko erabiltzen dute, CO2-a eta H2O-a erabiliz.

Mitokondioak bezala, metabolismo energia (ATO) sortzeaz ere arduratzen dira.


2012- 2A GALDERA Landare-zelula:


c) Deskriba ezazu, labur, zer gertatuko zaien landare-
Zelula bati eta globulu gorri bati gatz-kontzentrazio handiko ingurune batean (ingurune hiperosmotikoa) edo oso gatz-kontzentrazio txikiko ingurune batean (ingurune hipoosmotikoa) baldin badaude? Zergatik jokatzen dute modu desberdinean bi zelula mota horiek?

Gantz kontzentrazio handiko ingurune batean (hipotoniko) globulu gorria esplotatu egingo da landare zelula aldiz ez, zelula pareta duelako.

Gantz kontzentrazioa gutxiko eremu baten(hipertoniko) bi zelulak uzkurtu egingo dira baina landare zelularen kasuan mintza zelula paretatik uzkurtuko da.


2012- 3B GALDERA Animalia-zelula:

a)Marraztu ezazu animalia-zelula bat, eta adieraz itzazu haren organulu eta egitura esanguratsuenak. Zein dira alde nagusiak animalia-zelula baten eta landare zelula baten artean, organuluei eta morfologiari dagokienez?

Landare eta animalien zelulak oso antzekoak dira. Landareen zelulek zelula-horma dute inguruan; bakuolo handiak eta hainbat motako plastoak dituzte, eta ez dute zentriolorik.


b) (1 puntu) Deskriba ezazu, labur, zer funtzio betetzen diren mitokondrioetan eta erretikulu endoplasmatiko errugosoa.

Erretikulu endoplasmatikoak: zimurrak esku hartzen du proteinak prozesatzen eta garraiatzen. Leunak aldiz, esku hartzen du lipidoen sintesian.

Mitokondrioak: erreakzio kimikoak gertatzen dira eta ondorioz, zelularen jardueretarako energia lortzen da.


2012.- 4A GALDERA Mintz biologikoak:

A) Marraztu ezazu mintz zitoplasmatiko baten eskema, eta adieraz ezazu zer molekulaz osatuta dagoen

Lipidoak, proteinak, fosfolipidoak, kolesterolak eta glukosak osatzen dute.


b)Zer molekula dira mintza geruza bikoitz gisa antolatzea eragiten dutenak? Parte hartzen du urak? Arrazoitu erantzuna.

Hautatzeko gaitasun handiko hesia da, oso iragazgaitza baita substantzia hidrodisolbagarrientzat, ioientzat eta molekula biologikoentzat.


C)Zer molekula mota arduratzen dira ioiak mintz biologikoetan barrena garraiatzeaz? Arrazoitu erantzuna

Garraio aktibo mota hori mntzean zeharreko proteinek egiten dute beti, proteinok kontzentrazio txikienean dauden aldetik kontzentrazio handian daude aldera eramaten dituzte substantziak, eta horretarako, ATParen hidrolisiaren bidez kontrolatutako konformazio-aldaketak erabiltzen dituzte.

d)Zer ondorio ditu mintza osatzen duten fosfolipidoen gantz-azidoen asegabetasun-maila handiagoa edo txikiagoa izateak? Arrazoitu erantzuna.

Izaera anfipatikoaru esker, mintz plasmatikoen funtsezko osagaiak dira. Mikroskopioz begiratuta ondorioztatu denez, fosfolipidoak geruza bikoitz batean antolatzen dira; egitur horretan, buru hidrofiloak kanpoaldera begira gelditzen dira eta hidrofoboak berriz, barnealdera begira.


B) Zer organulu zelularrek dituzte mintzak, eta zer zelula motatan daude?

Zelula eukariotoek mintz bat dute material genetikoaren inguruan eta egitura horri nukleo esaten zaio. Prokariotoak baino handiagoak eta konplexuagoak dira (zitoplasman, osagai eta organulu ugari dituzte). Batzuek (landareenak eta onddoenak), mintz plasmatikoaz gain, zelula-horma ere badute.

Horretaz gain, mitokondrioetan ere, zelula eukariotoan mintz bikoitzak topatu ditzazkegu (kanpo mintza eta barne mintza). Kloroplastoak, landare-zelulen ohiko organuluak dira. Mintz bikoitza dute: kanpo-mintz plastidiala eta barne-mintz plastidiala.

Kloroplastoak ere mintz bikoitza du, barnekoa eta kanpokoa.


2016 UZTAILA B,2B

Landare-zelula:

A)Marraztu ezazu landare-zelula baten eskema, eta bertan adierazi haren

egitura guztiak.  


B)Deskriba ezazu, labur, zer funtzio gertatzen diren kloroplastoan. Zein dira

landare-zelulen ohiko pigmentuak, non aurkitzen dira eta zer funtzio dute

Landare zelulen ohiko pigmentuak klorofila ( kolore berde ematen duena ) edo karotenoak ( lore eta fruituei kolore horia, laranja edota gorria ematen dizkietenak). Kloroplastoen fotosintesiaz arduratzen dira. Fotosintesi-prozezuaren bidez, zelulek eguzki-argiaren energia jaso, eta glukosa sintetizatzeko erabiltzen dute, CO2-a eta H20-a erabiliz. Metabolismo-energia (ATP) sortzeaz arduratzen da.

Ohiko pigmentuak kloroplastoen tilakoideen mintzean kokatzen dira.


2014 uztaila A, 1A


a)Identifika ezazu zer zelula mota den. Prokariotikoa ala eukariotikoa da? Arrazoitu erantzunak. Zelula eukariotoaek, mintz bat dute material genetikoaren inguruan eta egitura horri nukleo esaten zaio. Prokariotoak baino handiagoak dira (zitoplasman, osagai eta organulu asko dituzte).

B) Identifika itzazu 1 etik 8 ra zenbakituta dauden egiturak/organuluak

1.Bakuoloa, 2. Golgi aparatua, 3. Nukleoa, 4. Nukleoloa, 5.
Mintz plasmatikoa, 6. Kloroplastoa, 7 mitokondrioa, 8. Erretikulu endoplasmatikoa

C)adieraz ezazu laburki zer funtzio duten 5,6eta 7 zenbakiek identifikatutako egiturek

5. Zelula inguratzen duen bilkina. Zelularen barnealdearen eta kanpoaldearen arteko substantzia-trukea mugatzen du

6. Kloroplastoetan fotosintesia egiten da

7. Organuluetan erreakzio kimikoak gertatzen dira eta, erreakzio horiei esker, zelularen jardueretarako energia lortzen da.


2014 B,2B

a)Identifika ezazu zer zelula mota den. Prokariotikoa ala eukariotikoa da? Arrazoitu erantzunak.
Prokariotoa da, ez dute nukleo zehatzik, nukleo-bilkinik ez dute eta. Ez dute zitoeskeletorik, erribosoma txikiak dituzte, batzuek edota gehienak zelula-horma dute, kapsula batez inguraturik.

B)identifika itzazu 1 etik 8ra zenbakituta dauden egiturak/organuluak

C)Adieraz ezazu laburki zer funtzio duten2, 3, 4eta 8

zenbakiekin identifikatutako egiturek/organuluek. Arrazoitu erantzunak.



1.Erribosomak, 2 Golgi 3. Mitokondrioa, 4.Erretikulu endoplasmatiko zimurtsua, 5.Nukleoa, 6. Nukleoloa, 7.Mintz plasmatikoa, 8. Zentrioloa


2. Proteinen garraioan eta lipidoen sintesian esku hartzen du

3.Organuluetan, erreakzio kimikoak gertatzen dira eta erreakzio horiei esker, zelularen jardueretako energia lotzen da.

4.Erretikulu endoplasmatiko zimurtsua. EEzk erribosomak ditu erretikulua osatzen duten mintzen gainazal zitosolikoei itsatsita; tubuluek ez ezik, zisterna handi eta zapal askok osatzen dute.EEZ zelula eukariotoa guztietan dago, ugaztunen glogulo gorrietan izan ezik.

8. Esku hartzen du zilioak, flageloak eta ardatz akromatikoa eratzen


2014 uztaila B,1B

A)Zer da mitosia

eukariotoen zeluletan gertatzen den prozesua da, zatiketa zelularrarekin lotua, ama-zelula batetik bi zelula berri osatzen duena. Mitosiaren funtsa ama-zelularen material genetikoa ondorengo bi zelulen artean banatzean datza

b)Deskriba ezazu, modu eskematikoan, mitosiaren prozesua.Gerta daiteke mitosia landare -zeluletan? Arrazoitu erantzuna.

Bai, gertatzen da baina ez da zinositezirik gertatze, zatiketa erditik kanpoaldera gertatzen da. Landare zelulek ez daukate zentriolorik baina bai mikrotubuluak eta filamentu batzuk eratzen dira.


Entradas relacionadas:

Etiquetas:
mintz biologikoa galderak zelulak zer funtzio dute organulu horiek metabolismoan irudian zelula organulu bat erakusten da eta haren eskema ikusten da 2014 uztaila A aukera zer da mitosia gerta daiteke mitosia landare-zeluletan Zer organulu zelularrek dituzte mintzak zer gertatuko zaien landare-zelula bati eta globulu gorri bati gatz-kontzentrazio handiko ingurune batean (ingurune hiperosmotikoa) edo oso gatz-kontzentzazio txikiko ingurune batean (ingurune hipoosmotikoa landare zelula eukariotoa Zer funtzio dute organulu horiek zelulen metabolismoan? Azaldu ezazu, labur, zer erreakzio biokimiko gertatzen diren haien barnean, zer konposatu sintetizatzen diren eta zer aitzindaritatik abiatuta sintetizatzen diren. Arrazoitu erantzuna. landare zelulen ohiko pigmentuak 2013 uztaila identifika ezazu zer organulu den adieraz ezazu laburki zer funtzio betetzen duten 2, 3, 4 eta 8 zenbakiekin identifikatutako egiturek/organuluek. (1) Erribosomak 2014 uztaila 5A Gerta daiteke mitosia landare-zeluletan? Arrazoitu erantzuna. 2014prozesu metabolikoen eskema identifika itzazu 1etik 8ra zenbakituta dauden egiturak/organuluak marraztu ezazu mintz zitoplasmatiko baten eskema marraztu ezazu landare-zelula baten eskema bat mitosia landare-zelula Zein dira landare-zelulen ohiko pigmentuak, non aurkitzen dira eta zer funtzio dute? metabolismo organulu (A)irudian, zelula-organulu bat erakusten da, eta haren eskema ikusten da (B) irudian. Identifika ezazu zer organulu den, eta adieraz ezazu zer zelula motatan dagoen. Arrazoitu erantzuna Zer gertatuko zaie landare zelula bati marraztu ezazu animalia-zelula bat eta adieraz itzazu haren organulu eta egitura esanguratsuenak 2014 4A uztaila kloroplastoa