Ekosistema motak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 12,84 KB
EKOLOGIA: organismoak elkarren artean eta beren ingurunearekin dituzten harremanak ikertzen dituen zientzia da. Ekologiak ekosistemak ikertzen ditu.
BI EKOSISTEMA MOTA:
-BIOTOPOA: osagai abiotikoa da. Adibidez: lurra, ingurunea, harriak… ikertzen ditu.
-BIOZENOSIA: osagai biotikoa da. Adibidez: landareak eta animaliak ikertzen ditu.
EKOSFERA: lur sistema hartzen duen ekosistema da.
EKOTONO: ekosistemen mugei horrela deitzen zaie. Muga horietan biotopoen ezaugarriak aldatzen dira.
EKOSISTEMEN SAILKAPENA:
-URETAKOAK: hauetan bi mota daude: itsaasokoak edo ur gezakoak.
-LEHORREKOAK: bertan hiru zona handi bereizten dira hemisferio bakoitzean: hotza, epela eta beroa.
BIOMAK: antzeko klima, landaredia eta fauna duten zonek osatzen dituzte.
FAKTORE ABIOTIKOA: ekosistema betko izaki bizidunen gainean eragiten duten inguruneko aldagai fisiko-kimikoei.
-TENPERATURA:
ektotermoak( ez dira gai gorputzeko tenperaturari gai eusteko, eta horregatik, beren burua lur azpian ezkutatzen dute) eta endotermoak( gorputzeko tenperaturari konstante eusteko gai dira, eta horretarako, lumak, ileak… erabiltzen dituzte).
-HEZETASUNA: airearen hezetasuna atmosferako airean dagoen ur-lurruna da.
Izaki bizidun guztiek ura behar dute bizitzeko
-ARGIA: argia fotosistesisa egitea ahalbidetzen duen energia-iturria da (adibidea ikusi)
-PRESIOA: zenbat eta gorago igo, oxigeno gutxiago dago, eta orduan zailagoa da arnastea.
-GAZITASUNA: gazitasuna uretan disolbatutako gatz kantitatea da (adibidea ikusi).
MOLDAERAK: izaki bizidunek eboluzioan zehar beren ingurunean bizirik iraun ahal izateko garatu dituzten ezaugarri anatomiko eta fisiologikoak eta portaera-ezaugarriak.
HABITATA: organismo baten habitata organismo horrek bizilekutzat hartzen duen toki fisikoa da. Adibidez: txori batentzat zuhaitzaren adar bat izan daiteke.
TXOKO EKOLOGIKOA: non bizi den, zein den bere elikadura, zein espeziekin dituen harremanak… hori dena hartzen du kontuan.
-EKOIZLEAK: organismo autotrofoak dira. Adibidez: landareak eta hostoak
-KONTSUMITZAILEAK: organismo heterotrofoak dira, hau da, beste izaki bizidun batzuetan dagoen materia organikoaz elikatzen dira. Hiru mota daude: lehen mailakoak( ekoizleez elikatzen dira), bigarren mailakoak( belarjaleez elikatzen dira nagusiki) eta hirugarren mailakoak( lehen eta bigarren mailako kontsumitzaileez elikatzen diren harrapakari handiak dira).
DESKOPOSATZAILEAK: organismoa heterotrofoak dira. Aurreko izaki bizidunen hondakin organikoetatik elikatzen dira
KATE TROFIKOAK: ekosistema bateko izaki bizidunen elikadura adierazten duten segida sinple eta linealak dira.
SARE TROFIKOA: espezie bakoitzak elikagai bat baino gehiago jan dezake, eta era berean, organismo askoren elikagai izan daiteke. Horregatik kateen artean loturak egiten dira eta sare bat sortzen da horrela.
Ziklo biogeokimikoak ekosisteman:
hidrogenoa,oxigenoa,karbonoa,sufrea,fosforoa eta nitrogenoa.