Kate trofikoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,91 KB

Egitura trofikoak

Ekosistemen egitura trofikoak: bizidunek euren artean sortzen dituzten elikadura harremanak erakusten digu.

  • Kate trofikoak: ekosistema bateko bizidunen arteko harreman trofikoaren sekuentzia erakusten digu, batzuk besteak jaten dituzte eta beste bizidun batzuen elikagai bihurtzen dira, era berean.

  • Sare trofikoak: errealitatean kate trofikoak gurutzatu egiten dira sareak osatuz.

Hauek dira maila trofiko desberdinak:

  • Ekoizleak


    Kate trofikoen oinarria dira, besteek erabili ahal izango dituzten elikagaiak ekoizten dituztelako, hau da materia organikoa. Bizidun autotrofoak ditugu landareak, fitoplanktona eta bakterio kimiosinteikoak.
  • Kontsumitzaileak


    Bizidun heterotrofoak dira, hau da,  kanpo-ingurunetik ekoizleek osatutako materia organikoa hartzen dutenak (maila desberdinak daude)
  • Deskonposatzaileak


    Hildako landareez edo animaliez elikatzen diren bizidunak dira; onddoak eta  bakterioak. Hauen funtzioa oso garrantzitsua da, beraiei esker materia organikoa, materia inorganiko bihurtzen dutelako, ingurunera bueltatuz ekoizleek erabil dezaten.

Bioakumulazioa eta biomagnifikazioa

Harrapariak harrapakina jatean, honen gorputzean dauden substantzia toxikoak ere bereganatzen ditu, eta substantzia horiek metatu egingo ditu, horien absortzioa azkarragoa delako kanporaketa baino. Bioakumulazio deritzo, organismoaren kontzentrazioa ingurunekoa edo elikagaikoa baino handiagoa denean.

Hainbat kasutan, kontzentrazioa igotzen joaten da kate trofikotan mailaz maila gora egin ahala. Horrela, kate trofikoko azken mailatan dauden bizidunek pilatuko dituzte kontzentrazio altuenak eta kaltegarrienak, biomagnifikazio deritzo prozesu horri.


Entradas relacionadas: