Giza Ezagutza eta Egiaren Bilaketa Filosofian eta Zientzian

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 5,79 KB

1. Giza Ezagutza

Subjektua → Objetua → Zentzumen bidezkoa:

  • Sentzasioa eta pertzepzioa

Ezagutza → Arrazoizkoa (adigarria):

  • Kontzientzia zuzena eta kontzientzia erreflexua
  • Pentsamendu abstraktua → Kontzeptua, judizioa eta arrazoiketa

1.1 Sentzasioak

  • Kanpoko estimuluak
  • Erreakzio fisiologikoak
  • Sorta ematen dizkigu

1.2 Pertzepzioak

  • Kanpoko estimuluak
  • Esanahia ematen dugu
  • Kontzeptu batean sartu

1.3 Pentsamendu Abstraktua

a) Kontzeptuak

  • Zentzumen informaziotik
  • Adierazpen mentala
  • Izenaren bidez adierazten da
  • Multzo bereko elementu guztiei aplikatzen dira
  • Abstraktuak dira: gauzak ordezkatzen dituzte

b) Judizioak

  • Subjektu bati baieztapenak/ezeztapenak
  • Egitura: Subjektua - predikatua - aditza
  • Judizio motak:
    • Egiazkoak: Predikatua subjektuari dagokio
    • Faltsuak: Predikatua ez dagokio subjektuari
    • Analitikoak: Egiazko/faltsuak esperientziari jo gabe
    • Sintetikoak: Egiazko/faltsuak esperientziari jo behar diogu

c) Arrazoiketak

  • Judizio batzuetatik beste judizio batzuk ondorioztatu
  • Bi mota: indukzioa eta dedukzioa

2. Ezagutzaren Bilakaera Filosofikoa

2.1 Filosofia Klasikoa

a) Sofistak

  • Politikan arnasketa izateko teknikak irakasten zituzten
  • Eszeptikoak ziren, ez dago egia absoluturik

b) Sokrates

  • Sofisten antagonista nagusia
  • Ezagutza: egia bilatzeko tresna
  • Egia absolutua da
  • Metodo induktiboa elkarrizketaren bidez definizio bat lortzeko
  • Elkarrizketa sokratikoa:
    • Ironia sokratikoa: Sokratesek ezjakinarena egiten du
    • Aporia: Sokratesen solaskideak bere ezjakintasuna onartzen du
    • Maieutika: Sokratesek laguntzen dio solaskideari bere barruan dagoen egia “erditzen”

c) Platon

  • Desberdintzen du iritzia eta zientzia:
    • Iritzia ("doxa"): itxurazko ezaguera, zentzumen bidez, mundu fisikoko izate materialak eta aldagarriak
    • Zientzia ("episteme"): benetako ezaguera, arrazoiaren bidez, ideiak (inmaterialak, betierekoak, aldaezinak)

d) Aristoteles

  • Zentzumen bidezko eta arrazoiaren bidezko ezagutza desberdintzen ditu
  • Biak osagarriak dira
  • Zentzumen bidez: objektu singularrak eta zehatzak
  • Arrazoiaren bidez: zentzumen ezaguera aplikatuz, gauzen esentzia unibertsalak ezagutzen ditugu
  • Zentzumen ezaguera, gure ezagutzaren abiapuntua da

2.2 Ezagutza Filosofia Modernoan (XVII-XVIII mendeak)

a) Descartes (Arrazionalismoa)

  • Arrazoiaren lehentasuna
  • Arrazoiak bere baitan berezko ideiak aurki ditzake
  • Descartesen garaian zientzia eta filosofia krisialdian, dena zalantzan zegoen
  • Ba al dago zerbait dudaezina? Horretarako, zalantza metodikoa = behin-behinekoa

b) Enpirismoa

  • Ez dago jatorrizko ideiarik
  • Esperientzia ezagutzaren jatorria eta muga
  • Errealitate metafisikoak baztertuta
  • Ezagutza zientifikoa: gutxi gorabehera probablea da

c) Kant (Kritizismoa)

  • Gure arrazoimenaren mugak eta gaitasunak aztertu nahi ditu
  • Arrazionalismoa eta enpirismoaren arteko sintesia
  • Bi ezagutza iturri: zentzumenak eta arrazoia
  • Bien arteko lankidetzak egiten du posible ezagutza objektiboa
  • Ezagutza objektiboa: adimenaren kategoriak + zentzumen datuak
  • Esparru enpirikotik kanpo ez dago ezagutza objektiborik

3. Egiaren Auzia

“Egia”: hainbat esanahi, segun eta testuingurua

  • Morala: pentsatutako eta esandakoaren arteko adostasuna (egia) edo desadostasuna (faltsua)
  • Logikoa: enuntziatuen arteko koherentzia (egia) edo inkoherentzia (faltsua)
  • Ontologikoa: izatearen (existentzia) baieztapena (egia) edo ezeztapena (gezurra)
  • Gnoseologikoa: judizio eta gertakariaren arteko adostasuna (egia) edo desadostasuna (faltsua)

3.1 Egiaren Interpretazio Filosofikoak

a) Egokitzapenaren Ikuspegia

  • Errealitateko gertakarien eta pentsamenduen arteko bat etortzea
  • Aurre-suposizioa: pentsamendutik kanpo badugu errealitate objektibo bat
  • Egia = pentsamendua + errealitatea
  • Ezagutza arrazionala: errealitateko gertakarien adierazpen mentala

b) Ebidentziaren Ikuspegia

  • Descartes: “Cogito”a ebidentea, dudaezina
  • Ebidentea = egia + bereizia
  • “Cogito”a → egia ebidenteen eredua
  • Dedukzioa: holako ideia ebidentzietatik egia berriak aterako ditugu

c) Koherentziaren Irizpidea

  • Zientzia formaletan (logika, matematika)
  • Enuntziatuen arteko koherentzia (adibidez: "Gizaki guztiak hilkorrak dira")

4. Zientzia eta Metodo Zientifikoa

4.2 Zientzia Enpirikoen Ezaugarriak

  • Objektiboak: naturaren/gizakiaren gertakariak/prozesuak ikertzen dituzte
  • Esplikatiboak: arlo bati buruzko legeak formulatzen dituzte
  • Arlo buruzko lege zientifikoen multzoa: teoria
  • Prediktiboak: gertakariak noiz eta nola gertatuko diren aurreikusten dute
  • Kontrastagarriak: ondorioak kontrastatu behaketa eta esperimentuen bidez

4.3 Zientziaren Metodoak

  • Formalak:
    • Dedukzioa: enuntziatu orokorretatik ondorio partikularretara
    • Indukzioa: kasu partikularretatik enuntziatu orokorretara
  • Natur zientziak:
    • Hipotesiak planteatu
    • Hipotetiko-deduktiboa: ondorioak deduzitu eta frogatu
    • Enpirikoak: ondorioak frogatu
  • Giza zientziak: hermeneutika (giza ekintzak interpretatu eta ulertu)