Giza Ehunak: Histologia eta Lau Mota Nagusiak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología

Escrito el en euskera con un tamaño de 4,87 KB

Giza Ehunak: Histologia

Histologia: Ehunak aztertzen dituen biologiaren atala.

Ehuna: Funtzio bera betetzen duen zelula espezializatuen multzoa.

Lau Mota Nagusiak

  1. Ehun Epiteliala
  2. Ehun Konektiboa
  3. Gihar-ehuna
  4. Nerbio-ehuna

1. Ehun Epiteliala

Zelulen Ezaugarriak

  • Poliedro forma
  • Geruzatan antolatuta
  • Geruzen artean ia ez dago zelularteko substantziarik.
  • Bi talde: Estaldura-epitelioak eta Guruin-epitelioak.

1.1 Estaldura Epitelioak

  • Ezaugarriak: Zelula bakar bat edo gehiagoz osatuta.
  • Kokapena: Gure organismoaren kanpoaldeko nahiz barrunbeetako gainazalak estaltzen eta babesten dituzte.
  • Funtzioa: Gainazalak babestea eta mugatzea; substantzien trukea ahalbidetzea.
  • Motak:
    • Epidermisa:
      • Ezaugarriak: Bata bestearen gainean jarritako zelula-geruzaz osatuta.
      • Kokapena: Larruazalaren geruzarik kanpokoena.
    • Muki-mintzak:
      • Kokapena: Barrunbeak babesten eta baita digestio hodiaren eta arnas-aparatuaren barnealdean.
    • Epitelioak (Barnealdekoak):
      • Ezaugarriak: Zelula geruza bakar batez osatuta daude.
      • Kokapena: Odol-hodien eta bihotzaren barrualdea estaltzen du.

1.2 Guruin Epitelioak

  • Kokapena: Guruinak osatzen dituzten epitelioak dira.
  • Funtzioa: Jariatzeko substantziak sortzea.
  • Motak:
    • Guruin Exokrinoak: Substantziak gorputzaren kanpoaldera jariatzen dituzte edo gorputz barrunbe batera hodi baten bidez. Adibidez: Izerdi guruinak (izerdia botatzen dute).
    • Guruin Endokrinoak: Hormonak eratzen dituzte eta isuri, hodirik gabe, odolera.
    • Guruin Mistoak: Hormonak isurtzeaz gain, beste substantzia batzuk ere jariatzen dituzte.

2. Ehun Konektiboak

Funtzioa: Ehunak elkarren artean konektatzen dituzte.

Osagaiak:

  • Zelulak
  • Zuntzak
  • Matrizea

Motak

  • Hezur-ehuna
  • Gantz-ehuna
  • Kartilago-ehuna
  • Ehun konjuntiboa
  • Odol-ehuna

2.1 Hezur-ehuna

  • Kokapena: Hezurretan.
  • Ezaugarriak:
    • Bere zelulak osteozitoak dira.
    • Matrize solidoa dute, kaltzio eta fosforozko gatz mineralez osatuta.

2.2 Gantz-ehuna

  • Ezaugarriak:
    • Bere zelulak adipozitoak dira.
    • Adipozitoek lipidoak metatzen dituzte.
  • Funtzioak:
    • Organoak babestea.
    • Lipido erreserba izatea.

2.3 Kartilago Ehuna

  • Kokapena: Kartilagoak eratzen ditu.
  • Ezaugarriak:
    • Bere zelulak kondrozitoak dira.
    • Zuntz malgu asko.
    • Matrizea solidoa eta malgua.

2.4 Ehun Konjuntiboa

  • Kokapena: Beste ehun batzuen eta organoen artean.

2.5 Odol Ehuna

  • Ezaugarriak: Ehun konjuntibo berezia da.
  • Osagaiak:
    • Zelulak:
      • Globuli gorriak
      • Globulo zuriak
    • Matrizea: Plasma da (likidoa).
  • Funtzioa: Substantziak organismoan zehar garraiatzea.

3. Gihar-ehunak

  • Ezaugarriak: Ehun uzkurkorrak dira.
  • Osagaiak:
    • Miozito edo gihar-zuntz izeneko zelulaz osatuta.
    • Aktinazko proteina zuntzak.
    • Miosinako proteina zuntzak.

Hiru Mota

3.1 Gihar Ehun Leuna

  • Ezaugarriak:
    • Miozitoek nukleo bat dute.
    • Ez-borondatezko uzkurtzea.
    • Erraietako giharrak sortzen ditu.

3.2 Gihar Ehun Ildaskatua

  • Miozitoek nukleo asko dituzte.
  • Zuntzak ordenatuta egoten dira, zerrenda argi eta ilunak eratuz.
  • Borondatezko uzkurtzea.
  • Eskeleto giharrak eratzen ditu.

3.3 Bihotzeko Gihar-ehuna

  • Miozitoek nukleo bakarra dute.
  • Bihotzeko giharrak eratzen ditu.
  • Ez-borondatezko uzkurtzea du.

Nerbio-ehunak

  • Funtzioa: Informazioa jaso eta bidaltzen dute organismoan zehar.
  • Zelula motak:
    • Neuronak: Izar itxura eta adarkadurak dituzte. Nerbio bulkadak transmititzen dituzte.
    • Zelula Glialak: Neuronak elikatu eta babesten dituzte.