Gerra Zibila Euskal Herrian (1936-1937): Gertaerak eta Ondorioak

Historia4,59 KB

Gerra Zibila Euskal Herrian (1936-1937)

Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian (1936-1937) gertatutako gertaera nagusiak eta haien ondorioak aztertzen dira dokumentu honetan, Bilbo erori zen arteko epea hartuz.

Gerraren Hasiera eta Euskal Herriko Egoera

Gerra Zibilaren arrazoi nagusia Fronte Popularrak 1936ko otsailean hauteskundeak irabazi izana izan zen. Euskal Herrian, lurralde bakoitzak jarrera desberdinak hartu zituen:

  • Gipuzkoan eta Bizkaian: EAJ eta ezkertiarrak.
  • Araban eta Nafarroan: Tradizionalistak eta karlistak.

Fronte Popularraren gobernuak hainbat neurri hartu zituen egoera baretzeko:

  1. Falangea debekatu zuen.
  2. Militar arriskutsuak banatu zituen: Franco Kanarietara bidali zuen, Mola Nafarroara, besteak beste.

Garai hartan, Europan Hitler eta Mussolini zeuden agintean, eta horrek testuinguru politiko tentsio handikoa sortzen zuen.

Altxamendu Nazionala eta Gerraren Piztea

Altxamendu nazionala uztailaren 17an hasi zen Melillan, eta 18an penintsulara zabaldu zen. Emilio Mola jeneralak prestatu zuen altxamendua. Franco Kanariar uharteetatik Afrikara joan zen, eta handik Andaluziara. Altxamenduak ez zuen arrakastarik izan leku guztietan, eta ondorioz, Espainia bi bandotan banatu zen, gerra piztuz.

Bandoen Egoera Euskal Herrian

Gerra Zibilean bi bando nagusi izan ziren, bakoitzak bere ezaugarriekin:

  1. Nazionalak:
    • 11 milioi pertsona inguru.
    • Nekazal eremuak kontrolatzen zituzten.
    • Tradizionalistek eta falangek osatzen zuten, besteak beste.
    • Italiaren eta Alemaniaren laguntza jaso zuten.
  2. Errepublikarrak:
    • 14 milioi pertsona inguru.
    • Hiriak eta industrialguneak kontrolatzen zituzten.
    • Errepublikarrek, sozialistek eta ezkerreko nazionalistek osatzen zuten.

Gipuzkoaren Erorialdia eta Eusko Jaurlaritza

Nafarroan Molak garaipena lortu zuen, eta Araban altxamenduak arrakasta izan zuen. Horrela, Nafarroa eta Araba nazionalen esku geratu ziren. Erriberan sozialista asko fusilatu zituzten. Nafarrek eta arabarrek, Beorlegi jeneralaren zuzendaritzapean, Gipuzkoa eraso zuten. Gipuzkoa Molaren esku geratu zen. 1936ko irailean Irungo muga itxi zuten, eta Donostia aste betean eskuratu zuten.

Gipuzkoako Defentsa Batzordea

Gipuzkoako Defentsa Batzordea EAJk, Fronte Popularrak eta CNTk osatu zuten. Anarkisten eta nazionalisten arteko eztabaidek, matxinatuen erasoekin batera, Gipuzkoako frontea desegin zuten.

Euskal Estatutuaren Onarpena eta Jaurlaritza

Gipuzkoa erori zenean, EAJ Errepublikaren gobernuan sartu zen, eta Euskal Estatutua onartu zen. 1936ko urrian, EAJk lehen Eusko Jaurlaritza osatu zuen, Jose Antonio Agirre lehendakari zela. Jaurlaritza honek Bizkaian bakarrik izan zuen eragina, Gipuzkoa eta Araba nazionalen esku baitzeuden. Autogobernua, txanpon propioa, Ertzaintza, Euskal Armada, nazioarteko politika eta herri auzitegiak sortu zituzten.

Bizkaiko Frontea eta Bilboren Gainbehera

Gerraren Bigarren Aldia Bizkaian

Bizkaian, gerraren bigarren aldian, botere politikoa Defentsa Batzordetik Eusko Jaurlaritzara aldatu zen. Agirrek kontseilaritzak bere kargu hartu zituen. Legutiano erasotzeko agindua eman zuen, lortuz gero Gasteiz hartzeko bidea irekiko zelakoan. Erasoak porrot egin zuen, Euskal Armadaren gabeziak agerian geratu ziren, eta matxinatuen tropen nagusitasuna ikusi zen.

Bilboren Gainbehera: Hirugarren Aldia

Gerraren hirugarren eta azken aldia 1937ko apiriletik ekainera bitartean gertatu zen, Bizkaira mugatuta. Legutiano galdu ostean, Jaurlaritzak Bizkaiko lurrak defendatzeko ahaleginak egin zituen, Euskal Herriaren autonomia jokoan baitzegoen. Hiriburua defendatzeko, Burdin Hesia eraiki zen.

Armada frankistak aireko eta artilleriako eraso gogorrak burutu zituen (Durango, Otxandio eta Gernika), italiarren eta alemanen laguntzaz. Burdin Hesia erasotzeko, nazionalek Alejandro Goikoetxearen laguntza izan zuten, honek gune ahulak ezagutzen baitzituen. Azkenean, nazionalak Bilbora sartu ziren.

Euskal Armadaren zati handi bat (nazionalistak) Santoñan errenditu zen, italiarren aurrean. Euskal Herria nazionalen esku geratu zenean, nazionalistak eta sozialistak, Jaurlaritzako gobernuarekin batera, erbestera ihes egin zuten.

Descargar

PDF Word HTML