Geologia: Garraioa, Higadura, Sedimentazioa eta Erliebeak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,4 KB
Garraio-prozesuak
- Disoluzioz: ingurune urtsuan.
- Egoera solidoan:
- Garraio hautakorra: haizea edo ur-korronteak (eragilearen indarraren eta partikulen dentsitatearen araberakoa).
- Garraio ez hautakorra: glaziarrak.
3. Higadura
Garraioaren ondorioz materialetan (bideko harrietan) gertatzen den desgastea. Bideko harrietan gertatzen den higadurari urradura esaten zaio.
4. Sedimentazioa
Eragileek indarra galtzen dutenean materialak behin betiko pilatuta geratzen diren prozesua da. Disoluzioan garraiatutako materialen sedimentazioari prezipitazio deritzo. Sedimentazioa grabitatearen eraginez gertatzen denez, sedimentuak sakonuneetan pilatzen dira; horregatik, sedimentazio-arro nagusia itsas hondoa da.
2. Erliebe motak
Maldetako sistema
Higadura lur gainean gertatzen da, ubide finkorik gabe joaten diren ur basatiek eraginda; zenbait kasutan, grabitatea da eragile nagusia. Eragile motaren, intentsitatearen eta sortutako egituraren arabera, bi mota bereizten dira:
1. Garbitzea eta ildaskatzea
Ur basatiek lurrazala higatzen dute. Prozesu hau ur-emariak, aldapak, harri motak eta uraren abiadurak baldintzatzen dute. Aldapa handiko, landaretza gutxiko eta material bigunez osatutako maldetan gertatzen da:
- Garbitzea: azaleko material finenak askatu eta garraiatzen dira.
- Ildaskatzea: uraren indarra handiagoa bada, higaduraren ondorioz ildoak agertzen dira lurrazalean; karkaba eta trokarte izeneko modelatu-formak era horretara eratzen dira.
2. Maldetako grabitate-higidurak
Grabitatearen eraginez maldetako higidura hainbat eratara gerta daiteke:
- Harri-jausiak: grabitate-indarraren eraginez harri-puskak erortzea.
- Luiziak: maldetako material xeheen beheranzko higidura azkarrak, urek (gure kliman euri-urek) eta grabitateak eragindakoak.
- Kreep eta lerradura: grabitateak eragindako harri-masaren beheranzko mugimendu geldoak. Hain geldoak izanik, belarrak estalki etengabea era dezake lerratzen den lurzoruaren gainean; sarritan, zuhaitzen enborren goranzko okerdura soilik nabari daiteke. Mendi-hegal oso batek prozesu hori jasaten duenean, lerradura deritzo.