Atmosferaren Dinamika: Presioa, Hezetasuna eta Aire-Mugimenduak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Geología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,4 KB
Atmosferaren oinarrizko kontzeptuak
- Hezetasuna: Atmosferak duen ur-lurrun kantitatea da. Hezetasun absolutua aire-bolumen zehatz batean dagoen ur-lurrun kopurua da. Hezetasun erlatiboa %100 denean, aireak ez du ur-lurrun gehiago onartzen; horri dagokion tenperaturari ihintz-puntua deritzo.
- Tenperatura: Altuerarekin jaisten da. Zenbat eta gorago, aire-masa gutxiago dagoenez, presioa txikiagoa da; gasak hedatu egiten dira, partikulak urrunago daude, elkarren arteko talkak gutxitzen dira eta, ondorioz, tenperatura jaitsi egiten da.
Presioak eragindako aire-masen higidura bertikalak
Itsas mailako presio atmosferiko normala 1013 mb-koa dela gogoan hartuta, hori baino presio handiagoa duten eremuetan antizikloia (goi-presioa) dagoela esaten dugu. Txikiagoa denean, berriz, borraska edo zikloia.
a) Ezegonkortasun atmosferikoa: Depresioa edo borraska
Aire beroak gorantz egiten duenean, sortzen den hutsunea alboetako aire hotzak betetzen du. Altueran tenperatura jaisten denez, airea kondentsatu eta hodeiak sortzen dira; baita prezipitazioak ere. Goiko eta beheko tenperaturen arteko aldea oso handia bada, airea azkar igoko da, kondentsazioa bortitza izango da eta ekaitzak sor daitezke. Egoera horri depresio edo borraska deritzo. Gainera, goranzko aire-masak kutsadura gorantz eraman eta dispertsatu egiten du.
b) Egonkortasun atmosferikoa: Antizikloia
Aire-masa hotza beherantz mugitzen den heinean, airea berotu egiten da eta hezetasun erlatiboa txikitu; hau da, airea lehortu egiten da eta ezin da hodeirik osatu. Beheko partean biltzen den airea kanporantz mugitzen da. Egoera horri antizikloia esaten zaio, eta bertan kutsadura pilatu ohi da.
Antizikloien eta depresioen arteko aire-mugimenduak
Antizikloia eta depresioa elkarren ondoan daudenean, antizikloitik depresiora doan aireak lurrazaleko haizea sortzen du. Altueran, berriz, airea kontrako noranzkoan mugitzen da, altuerako haizea sorraraziz. Horrela sortzen dira airearen konbekzio-zelulak.
Atmosferaren dinamika orokorra
Intsolazioaren intentsitatea handiagoa da ekuatorean poloetan baino, eguzki-izpiek perpendikularrago jotzen baitute bertan. Masa jariakorren mugimendu horizontalek zein bertikalek beroa banatzen dute.