Lurzoru motak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,51 KB

LURZORUEN DIBERTSITATEA


LURZORUEN DIBERTZITATEAREN ERAGILEAK arroka eraldatzen denean, lurzorua eratzen da. Denborarekin, lurzorua garatu eta ingurunearekin orekan egotera iristen da. Lurzoruaren formazioan eta eboluzioan eragiten duten faktoreak: --Arroka ama lurzorua sortzeko behar den substratu minerala da. Nolakoa den, lurzoruak silizeoak, kareharrizkoak eta buztintsuak izan daitezke. --Klima lurzorua eratzeko eragin handiena duen faktorea da. Tenperaturak eta prezipitazioek prozesu kimiko eta biologikoetan eragiten. --Izaki bizidunek modu askotara eragiten. Landareek lurzorua pobretu eta azidotu, aberastu, materia organikoa deskonposatu eta humusa eratu. Animaliek lurzorua irauldu. Gizakien, suntsitu eraldatu eta hobetu. --Topografiak eremu lauetan, lurzoru trinkoak pilatzen dira, malda handiko eremuetan, higadura handiagoa eta lurzorua irristatu egiten da. --Denborak prozesu horek mendeak eta mendeak behar ditu. Eboluzio-mailaren arabera, gaztea edo heldua izan daitezke. HORIZONTEAK ETA LURZORUAREN PROFILA Lurzoruak horizonteak ditu. Horizonte guztien multzoa lurzoruaren profila da. --Hondoan, D horizontea kontsolidatutako edo eraldatu gabeko arroka amaz osatuta. C horizontea meteorizatutako arroka amaren geruza bat da. --Gainazalean, A horizontea hirutan banatuta: A0 orbelaz osatuta, A1kolore ilunekoa, humusez edo deskonposatzen ari den materia organikoz osatuta, A2, argiagoa. --Tartean B horizontea, kolore biziagokoa, C horizontea ukitzen eta Ahorizontetik datozen substantzia lixibiatuak metatzen dituena. LURZORU MOTAK Batzuk lurzoruaren jatorrian eta eboluzioan oinarritzen dira eta beste batzuk lurzoruaren ezaugarrietan. Lurzoruak lantzean, eremu klimatikoen arabera aztertuko ditugu, arroka-mota kontuan hartuta bereiziz. 1)
Lurzoru zonalak A) Klima ozeanikoko lurzoruak
garatuta, materia organiko eta azido asko dute. Azidotasuna areagotu eta arroka silizeoa denean, landaredi naturalaren ordez, pinuak eta eukaliptoak hazten dira. --Arroka silizeoan lurzoruaren azidotasuna areagotu egiten da. Lurzoru arre hezea da nagusi, laborantzarako lur ona da. Ranker lurzoruak eremu garaietan edo maldatan daude. Higadura handia jasaten dute.Lur mota hauek bazkaleku edo baso gisa erabiltzen dira. --Kareharrizko arrokan, lurzoruaren azidotasuna txikiagoa da. Kareharrizko lurzoru arrea nagusi, lur bikaina lantzeko eta bazkalekuak erabiltzeko. Terra fusca lurzorua kareharri gogorretan eta eremu menditsuetan agertzen da. Basogintzarako erabiltzen da. B) Klima mediterraneoko lurzoruak oso eraldatuta daude, higadura eta gsa jarduera direla. --Arroka silizeoan, hegoaldeko lurzoru arrea da. Azidotasun gutxikoa, egitura soltea eta erraz higa daiteke. --Kareharrizko arrokan, lurzoruek kareharriaren disoluzio motelaren ondorioz eratutako horzonte buztintzua dute, kolore gorrixka. Lurzoru gori mediterraneoa, mantenugaietan aberatsa, bikaina da edozein motako laboreak ereiteko. Terra rossa kareharri gogorren gainean egoten da eta horizonte buztintsua du. --Buztinetan eta tupetan, vertisol lurzoruak edo lurzoru beltzak daude, eta buztin hedakorrek eratzen dituzte. --Estepako klima duten eremu mediterraneoetan , Ebroko haranean eta Penintsularen hego-ekialdean , lurzoru gris subdesertikoa edo serosem lurzorua nagusi. 2) Lurzoru azonalak eta lurzoru intrazonalak lurzoru azonalak eta intrazonalak edozein eremu klimatikotan daude, klima faktore batzuen menpe, arroka eta topografia --Lurzoru azonalak ez dute profil oso definituta, gazteak baitira, edo malda handiko eremuetan baitaude. --Lurzoru intrazonalek profil definituta daude. Espainian hauek dira lurzoru ohikoenak: kareharrizko lurzoru arreak, ibaiertzetako lurzoru alubialak, eremu istilak, lurzoru hondartsuak, lurzoru gaziak eta lurzoru bolkanikoak.

Entradas relacionadas: